1 minute read

Egin batuketa eta kenketa konbinatuak

Batzuetan, problemak ebazteko, oso lagungarria da zenbait eragiketa adierazpen bakarrean idaztea.

Bi jokoak 10 € -ko billete batekin ordaintzen baditugu, zenbat diru itzuli behar digute?

Aurrena, problema ebazteko adierazpena idatzi behar dugu; gero, adierazpena ebazteko urratsak egin. 10 (3 + 4)

1. Kalkulatu parentesien barruan dagoen eragiketa. 10 (3 + 4) = 10 7

3

10 − (3 + 4) = 10 − 7 = 3

Batuketak eta kenketak dituzten adierazpenak ebazteko:

1. Kalkulatu parentesien barruan dauden eragiketak.

2. Kalkulatu batuketak eta kenketak, ezkerretik eskuinera.

Ondo ulertzeko, «Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es

1 Aztertu arretaz adierazpen hauek, eta esan zer ordenatan kalkulatu behar dituzun eragiketak: a) 18 (9 + 4) b) 20 (15 5) c) 15 12 + 10 a) 25 + 10 18 c) 132 (44 14) b) 70 (31 + 19) d) 18 + 22 15 7

2 Egiaztatu Kalkulatu adierazpen hauen emaitzak. Begiratu arretaz parentesirik badagoen!

3 Zer dela eta diozu hori? Aztertu adierazpenak, eta erantzun. 69 (13 + 26) 69 13 + 26 a) Zertan dira antzekoak? Zertan dira desberdinak? b) Eba tzi adierazpenak. Emaitza bera lortu duzu, ala ez? Azaldu zergatik.

4 Ikusi arretaz alboko dorrea. 14 polikubo gehitzen badizkiot eta gero 8 kendu, zenbat izango ditu dorreak?

A. 20 14 + 8

B. 20 + 14 8

C. 20 (14 8) a) Hiru txakur hauen masa guztira 42 kg bada, zer masa du txikienak? 22 kg 13 kg ? kg

5 Irakurri, eta aukeratu zer adierazpenek ebazten duen problema bakoitza. Gero, kalkulatu emaitza.

A. 42 (22 + 13) B. 42 22 + 13 b) Okindegi batean 45 ogi zuri eta 32 integral zituzten. 40 ogi saldu dituzte. Zenbat geratu zaizkie saldu gabe?

A. 45 + 32 40 B. 45 (32 + 40) c) Surf-ohol batek 179 € balio zuen. Lehenengo merkealdian, prezioa 18 € merkatu zen, eta bigarren merkealdian, 16 € gehiago. Zenbat balio du orain?

A. 179 (18 16) B. 179 18 16

6 Baserri bateko oiloek gaur 1 052 arrautza errun dituzte. 30 arrautza hautsi badira eta baserritarrek dozena bat jan badituzte, zenbat arrautza sal ditzakete?

Dozena bat 12 arrautza dira.

7 Aukerak Asmatu galdera bat enuntziatu honentzat, eta ebatzi problema.

Amaiak 50 €-ko billete bat du, eta marrazteko materiala erosi du: akuarela-kaxa bat, 19 € -an; pintzelen zorro bat, 12 € -an, eta koaderno bat, 4 € -an.

179 €

Problema ebazteko, saiatu eragiketa guztiak adierazpen bakarrean idazten.

Gogoan hartu!

Batuketak eta kenketak asmatzen dituzunean, konbina ditzakezu.

This article is from: