1 minute read
HELBURUA AURRERA
Diseinatu horma-irudi bat.
Talde-lanean arituko gara!
• Lauko taldeak egingo ditugu, problemak eta eragiketak asmatzeko: batuketak, kenketak edo adierazpen konbinatuak.
• Talde bakoitzean, bi ikaskidek eragiketen ardura izango dute, eta beste bi ikaskidek, problemena.
• Jolasaren helburua hauxe izango da: beste talde batekin eragiketak eta problemak trukatzea, ahalik lasterren ebatz ditzaten, akatsik egin gabe.
• Amaitzeko, arduradunek emaitzak egiaztatuko dituzte, eta, besteek zailtasunak izan badituzte edo akatsak egin badituzte, lagundu egingo diete.
Geure buruari galdezka a) Kopiatu eta osatu antolatzailea koadernoan. b) Diseinatu horma-irudi bat, talde-lanean aritzeak zer onura dituen azaltzeko.
Alderdi guztiak aztertu estrategia erabiliz, aztertuko dugu zergatik den garrantzitsua talde-lanean aritzea.
N o la ikasi dut?
Kopiatu koadernoan esaldiak eta, bakoitzaren ondoan, margotu honela:
• Problema bat nola ebatzi dudan nire hitzetan esplikatzeko gai naiz.
• Taldekideok ados ez gaudenean, ez naiz aztoratzen, lasai egoten naiz.
• Lanak ondo egiteko ahalegina egiten dut.
Zer egin dezakezu zu talde-lanean hobeto aritzeko?