1 minute read

Eragiketa konbinatuak

Batzuetan, problemak ebazteko, oso lagungarria da zenbait eragiketa adierazpen bakarrean idaztea.

1 Zer ordenatan ebatzi behar da eragiketa hau? Aukeratu erantzun zuzena. 2 x 10 – 5 a) (25 + 25) : 5 c) 100 25 × 4 b) 2 × (10 5) d) 10 : 2 + 3

A. Lehenbizi kenketa, eta, gero, biderketa.

B. Lehenbizi biderketa, eta, gero, kenketa.

C. Berdin dio ordenak; emaitza bera izango da.

2 Kalkulatu adierazpen matematiko hauen emaitzak. Begi ratu parentesirik badagoen!

3 Kopiatu adierazpen hauek koadernoan. Idatzi parentesiak, edo ez, adierazitako emaitzak lortzeko.

Zenbait eragiketako adierazpenak ebazteko, kalkuluak ordena honetan egin behar ditugu: a) Manexek eta Junek hilabete honetan asko irakurri nahi dute. Bien artean 8 liburu banatu dituzte. Gainera, Junek beste 2 liburu irakurri nahi ditu. Zenbat liburu irakurriko ditu Junek?

1. Parentesien barruan dauden eragiketak.

2. Biderketak eta zatiketak, ezkerretik eskuinera.

3. Batuketak eta kenketak, ezkerretik eskuinera.

Zerbait gaizki egin baduzu, ez du axola. Ikastea eta huts egitea elkarrekin doaz!

4 Idatzi eta ebatzi batuketa bat eta zatiketa bat dituen parentesidun adierazpen bat.

5 Erabaki zer adierazpenek ebazten duen problema bakoitza, eta kalkulatu soluzioa.

A. 8 + 2 : 2

B. (8 + 2) : 2

C. 8 : 2 + 2 b) Txangora 25na ogitarteko dituzten 10 kaxa eraman ditugu. Kaxa bakoitzetik 2 hartu dituzte, antolatzaileentzat. Zenbat ogitarteko geratzen dira guztira?

A. 25 2 × 10

B. (25 2) × 10

C. 2 × 25 10 a) Astelehenetik ostegunera, Danelek 7 ordu ematen ditu eskolan. Ostiraletan, 4 ordu bakarrik. Astean zenbat ordu ematen ditu Danelek eskolan? b) Anarik baratzean 25 tomate bildu ditu. Horietatik 4 tomate etxerako hartu ditu, eta gainerakoak bere hiru alaben artean banatu ditu. Zenbat tomate eman dizkio alaba bakoitzari?

6 Irakurri eta ebatzi.

Koma baten garrantzia

Deskribatu egoera bakoitza adierazpen matematiko bakarrean.

Binaka, egin adierazpen hauen diktaketa. Beharrezkoa denean, erabili parentesiak.

1 Hiru bider, lau gehi sei.

Hiru bider lau, gehi sei.

2 Hamabi ken biren erdia. Hamabi, ken biren erdia.

3 Bi bider hamar, ken bost. Bi bider, hamar ken bost.

This article is from: