1 minute read
sTEAM
Dorothy Vaughan
Zenbat diru dute bien artean?
Baina Dorothyk amets egitea maite zuen. Horregatik egin zen matematikari. Zenbakien eta kalkuluen munduan ez zegoen ez injustiziarik eta ez diskriminaziorik.
Dorothyren garaian, Estatu Batuetako legeek orduan horrela behartzen zutelako, afro-amerikarrek ezin zuten zuriekin batera lan egin, ikasi edo bidaiatu; bereizita egon behar zuten. Adibidez, Dorothyk bere haurrekin autobusean joan nahi bazuen, atzealdeko eserlekuetan jarri behar ziren. Aurrealdeko eserlekuak zurientzat gordeta zeuden, eta afro-amerikarrek ezin zituzten erabili, ezta hutsik egonda ere.
Baina matematika bestela zen. Mundu guztiarentzat berdina. Dorothy irakaslea zen, eta haurrei matematika irakasten gozatu egiten zuen. Bazekien beren eskubideen alde borrokatzeko oso tresna ahaltsua ematen ari zitzaiela; izan ere, pentsamenduaren autobusean afro-amerikarrek edozein eserleku hartu zezaketen.
Entzun ipuina, eta partekatu familiakoekin.