1 minute read
5 Zuk ere energia aurreztu nahi?
Egunero egiten ditugun jarduera askotan energia elektrikoa erabiltzen dugu. Argi artifiziala denbora luzean piztuta izaten dugu gure etxeetan, eskoletan, kaleetan ere bai iluntzen duenean…
Energia aurrezteko modu asko daude. Modu horietako bat energia gutxiago kontsumitzen duten bonbillak erabiltzea da. Beste bat, gailu elektronikoak alde batera uztea eta aire zabalera irtetea lagunekin, jolasean ondo pasatzeko.
Zer deritzozu?
Zure ustez, behar den bezala erabiltzen dugu argi artifiziala?
Ezagutzen duzu energia nola aurreztu azaltzen duen kanpainarik edo iragarkirik? Zein?
Datua
Argi kantitate bera sortzeko, goritasun-bonbillek energia gehiago kontsumitzen dute LED bonbillek baino.
Helburua aurrera
Zer egin dezakegu energia aurrezteko?
Asmatu abesti labur bat, jende guztia energia aurreztera animatuko duen iragarki baterako. Abestu nahi?