1 minute read

Ezagutu zatikiak

Zatikiak unitate baten zati berdinak adierazteko erabiltzen ditugu.

Beak orri bat sei zati berdinetan banatu du.

Zati horietako bat apaindu du. Zati hori orriaren 1 6 da.

1 6 Zenbakitzailea: zenbat zati apaindu dituen. Izendatzailea: unitatea zenbat zati berdinetan dagoen banatuta.

1 6 zenbakia zatiki bat da. Honela irakurtzen da: seiren bat edo seirena.

Zatikiak zenbakiak dira, eta zenbait zati berdinetan banatuta dagoen unitate batetik zenbat zati hartu diren adierazten dute.

1 Ikusi arretaz irudi hauek: A B C a) Zenbat zatitan daude banatuta? b) Zer irudi dago zati berdinetan banatuta? a) b) c)

2 Idatzi irudi bakoitzean margotutako zatia adierazten duen zatikia.

Lehenbizi zenbakitzailea esaten da, eta, gero, izendatzailea. Salbuespen bat dago: zenbakitzailea 1 denean.

1

2 erdi bat edo erdia

2

3 bi heren

3

4 hiru laurden

4

3 Marraztu laukizuzen bat, eta banatu 4 zati berdinetan. Zer zatikik adierazten du laukizuzenaren zati bat?

4 Idatzi nola irakurtzen diren zatiki hauek: a) 1 3 b) 2 7 c) 4 10 d) 7 13 e) 9 15

5 lau bosten a) Margotu, urdinez, karratuaren erdi bat. b) Margotu, berdez, karratuaren laurden bat. c) Zer zatiki da margotu gabe geratu den karratu zatia?

Gogoratu: izendatzailea 2, 3 edo 4 denean, erdi, heren eta laurden esaten dugu.

5 Marraztu koadernoan karratu bat.

6 Dorre guztiaren zer zatiki dira polikubo horiak? Eta berdeak?

Erdia, herena eta laurdena a) Pizzaren heren bat geratu da b) Eskolara astean 5 egunetan joaten naiz. c) Dozena bat arrautzako kaxa batetik 2 hartu ditut.

Unitatea 2 zati berdinetan banatzen badugu, zati bakoitza erdi bat da.

Jolastu bi koloretako polikuboekin, eta galdetu ikaskideari zer zatiki diren kolore bakoitzekoak.

7 Irakurri, eta idatzi zer zatiki diren.

Unitatea 3 zati berdinetan banatzen badugu, zati bakoitza heren bat da.

Unitatea 4 zati berdinetan banatzen badugu, zati bakoitza laurden bat da.

Zatikiak marrazten

Laguntza behar baduzu, «Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es

Idatzi hiru zatiki, bakoitza paper zati batean; izendatzaileak 12 edo 12 baino txikiagoa izan behar du. Eskatu ikaskideari marrazteko. Laguntza behar badu, lagundu!

Gogoan hartu!

Ikastetxeko bonbillen zer zati ez diren LEDak adierazteko, erabili zatikiak.

This article is from: