1 minute read

HELBURUA AURRERA

Asmatu abesti bat.

Ikastetxean 100 bonbilla daude. Aste honetan bonbilla guztien hiru laurden aldatu dituzte, LED bonbillak jartzeko.

a) LED motako zenbat bonbilla jarri dituzte ikastetxean?

b) Ikastetxeko bonbillen zer zatiki ez dira LEDak?

c) LED motakoak ez diren zenbat bonbilla geratzen dira oraindik ikastetxean?

Geure buruari galdezka a) Kopiatu eta osatu antolatzailea. Informazioa lortzeko, ikertu zeuen kasa edo galdetu inguruko pertsona nagusiei.

Denbora-bidaiak estrategia erabiliz, aztertuko dugu zer-nolako bilakaera izan duen argindarraren erabilerak etxeetan. Talde-lanean arituko gara.

Denbora-bidaiak b) Asma tu abesti labur bat, energia erabiltzeko modua zaintzea zein garrantzitsua den azaltzeko.

Nola argiztatzen zituzten lehen etxeak? Antzera argiztatzen ditugu guk orain?

Lehen zer gertatzen zen jakinda, zer uste duzu: beharrezkoa da gaur egun argiztatzeko egiten dugun guztia?

N o la ikasi dut?

Zer uste duzu gertatuko dela orain arte bezala jarraitzen badugu eta energia aurrezten ez badugu?

A zer bonbilla pila dauden orain dendetan. LED deitzen omen dira, bikainak dira benetan. Gutxi gastatzen dute, aurrezten onak dira, eta ukitu lasai, ez dute erretzen eta.

Kopiatu koadernoan esaldiak eta, bakoitzaren ondoan, margotu honela:

• Gelan egunero lana ondo egiten ahalegintzen naiz.

• Talde-lanean aritu behar dugunean, niri egokitutako lanen ardura hartzen dut eta amaitu egiten ditut.

• Ariketetan akatsak egiten ditudanean, erraz identifikatzen ditut.

Zer egin dezakezu egindako akatsetatik ikasteko?

dezimaldunak

This article is from: