![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511140948-33312a630d90be1d444673a82f7f87cd/v1/643a5b6da72fbfe8f36dc76ac64bedd0.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
HELBURUA AURRERA
Prestatu zenbakiak dituzten jolasak.
Taldean arituko gara. Erregela batekin, neurtu taldekide bakoitzaren altuera eta esku-ahurraren luzera.
a) Ordenatu neurriak txikienetik handienera, eta adierazi zer taldekideri dagokion neurri bakoitza.
b) Lurrean etzango bagina, elkarren jarraian, zer luzera izango luke ilarak guztira?
c) Binaka, elkartu zuen eskuak, eta kalkulatu zer alde dagoen.
d) Elkarrekin jolasean. Musikaren erritmoan, ikasgelan hara-hona ibiliko gara. Musika gelditutakoan, hurbilen nor dagoen bilatuko dugu; hura izango dugu bikotekidea. Zenbat da bion altuerak batuta? Zer alde dago zuen esku-ahurren luzeren artean?
Geure buruari galdezka a) Prestatu zenbaki dezimaldunak dituzten jolasak, gelan denok elkarrekin jolasteko. Neska eta mutil, denok elkarrekin kalkulatzen. b) Kopiatu eta osatu antolatzailea.
Nire lehengo eta oraingo iritzia estrategia erabiliz, aztertuko dugu nola aldatu den zure iritzia nesken eta mutilen arteko desberdintasunei buruz.
Taldean arituko gara.
Lehen pentsatzen nuen... Orain pentsatzen dut... Zergatiak
Gaia: nesken eta mutilen arteko desberdintasunak ? ?
?
N o la ikasi dut?
Kopiatu koadernoan esaldiak eta, bakoitzaren ondoan, margotu honela:
• Ariketa bat aurrenekoan ondo ateratzen ez zaidanean, berriro saiatzen naiz.
• Taldekide guztiei berdin entzuten diet.
• Matematikan ikasten dudana nire bizitzan erabiltzen dut.
Zer egin dezakezu egindako akatsetatik ikasteko?