1 minute read
Neurtu luzerak
Distantziak kalkulatzeko, edo zerbait zenbat luze, zabal eta garai den jakiteko, luzera neurtu behar dugu.
1 Ikusi arretaz goiko irudia, eta aurkitu nor ari den gorputzeko atalak erabiltzen zerbait neurtzeko.
2 Neurri-unitate hauetatik zein dira gorputz-unitateak?
a) urratsa c) litroa e) ukondoa b) metroa d) besaldia f ) kilogramoa
Ikusi bideoa eta ezagutu beste gorputz-unitate batzuk, hemen: anayaharitza.es a) metroa c) kilometroa e) zentilitroa b) litroa d) kilogramoa f ) zentimetroa
3 Pentsatu eta binaka jarrita komentatu Zer abantaila eta eragozpen ditu zerbait neurtzeko gorputz-unitateak erabiltzeak?
4 Aukeratu luzera adierazteko neurri-unitateak.
5 Luzerak neurtzeko zer tresna ezagutzen dituzu? Ikertu, eta itsatsi tresna horien argazkiak koadernoan.
Gorputz-unitateak
Gorputz-unitateak ez dira beti berdinak; neurketa egiten duen pertsona nolakoa den, aldatu egiten dira.
6
Katherine Johnson
Katherine Johnsonek zenbatzea zuen maite: platerak eta izarrak, etxeak eta urratsak, zeruko argiak gauez, ileko kizkurrak egunez.
Katherine Johnsonek kalkulatzea zuen maite: buruz egiten zuen, ezer idatzi gabe. Hasieran soilik batu eta kendu, gauza zailagoak gero ziren heldu.
Katherine Johnsonek maite zuen amestea: Kalkuluekin lortuko banu tarteak txikitzea?
Gizakia, agian, Lurretik harago joatea, beste planeta batzuetarako bideak aurkitzea?
Katherine Johnson NASAn sartu zen, emakume guztiak zenbatzeko zeuden.
Garrantzizko lan bat egin behar zen, ordea: espaziorako bideak mantso aurkitzea.
Katherine Johnson galdezka zebilenez beti: Emakume guztiak batera, zenbatzen zergatik?
Matematikariak gara, ez kalkulagailuak.
Aintzat har gaitzatela, denek, munduak!
Katherine Johnsoni entzun egin zioten, eta handik aurrera kontuan izan zuten.
Horri esker aireratu ziren azkenean a) Zer tarte nahi zituen neurtu Katherinek, zure ustez? b) Ideiajasa Nola uste duzu neurtzen zutela Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia? Neurketa-zinta edo erregela erabiliko zuten? c) Ikertu zer luzera-unitate erabiltzen diren planeten arteko distantziak adierazteko.
Apolo ontziak espaziora bidean.
Ilargira iristea ere lortu zuten batzuek. Eta bide horien kalkulua berak egin zuen. Hortaz, gauetan, ikusiz zerua gogoan izan Katherine eta haren talentua.