1 minute read

Neurtu litroa baino edukiera handiagoak

Litroa baino edukiera-unitate handiagoak erabiltzen ditugu igerilekuan edo bainuontzian zenbat sartzen den

Edukiera handiak neurtzeko, litroa baino unitate handiagoak erabiltzen ditugu: kilolitroa (kL), hektolitroa (hL) eta dekalitroa (daL).

Kilolitroa 1 000 litro dira.

4 Zer zisterna-kamioik darama esne gehien?

510 daL 55 hL 5 kL

5 Litro bateko zenbat botila bete daitezke 15 daL olio dituen bidoi batekin?

6 Etxalde batean, euri-ura jasotzeko bi depositu daude. Batek 4 kL-ko edukiera du, eta besteak, 26 hL-koa. Zenbat litro ur bil ditzakete guztira? ?

Gogoratu neurriak unitate berean adierazi behar direla, eragiketak egin aurretik.

4 kL

26 hL

Ebatzi urratsez urrats, webgunean: anayaharitza.es

7 Unaik 5 hL ur erabiltzen ditu autoa mahukarekin garbitzeko. Garbiketa-tunel batean garbituko balu, 25 daL ur erabiliko lituzke. Zenbat litro ur aurreztuko lituzke? 25 daL ?

Ba al zenekien garbiketazentro ekologikoetan 4 L ur soilik erabiltzen dituztela auto bat garbitzeko?

5 hL

Ebatzi urratsez urrats, webgunean: anayaharitza.es

Kontsumo arduratsua

Pentsatu eta binaka jarrita komentatu Zenbat ur kontsumitzen duzue etxean? Idatzi taula batean zenbat aldiz erabiltzen duzuen komuneko zisterna, dutxa, garbigailua eta ontzi-garbigailua.

Kalkulatu zenbat ur gastatzen duzuen gutxi gorabehera. Gero, komentatu emaitzak ikaskidearekin, eta pentsatu nola murriztu dezakezuen uraren kontsumoa.

Gogoan hartu!

Igerileku baten edo eltze baten edukiera kalkulatzeko, erabili litroa baino unitate handiagoak.

This article is from: