1 minute read
Puntutik zuzenera
Inguruan ikusten duguna marrazteko, puntuak, zuzenkiak eta zuzenak erabiltzen ditugu.
Zuzena infinitu puntuz osatuta dago. Ez da inoiz amaitzen!
1 Ikusi irudiak, eta osatu esaldiak koadernoan, hitz hauekin: zuzenerdi zuzenkia puntu angelu muturrak a) Bi zuzenek ? batean ebakitzen dute elkar. b) Puntu ba tek zuzen bat bitan zatitzen du, eta bi ? sortzen dira. c) ? bi punturen artean dagoen zuzen zatia da. Bi puntu horiek ? dira. d) Elkar ebakitzen duten bi zuzenek lau ? eratzen dituzte.
2 Kopiatu marrazki hau koadernoan, eta erantzun: r
Zuzen motak
Paraleloak a) Zenbat puntu sortu dira zuzenek elkar ebakitzean? Eta zenbat zuzenki? b) Taula baten bidez, idatzi koadernoan zer zuzen diren paraleloak eta zein diren ebakitzaileak.
Ez dute inoiz elkar ebakitzen, asko luzatuta ere.
Zuzen paraleloak eta ebakitzaileak nola egin gogoratu nahi baduzu, «Berehala kontatuko dizut»: anayaharitza.es
Ebakitzaileak
Puntu bakar batean ebakitzen dute elkar.
3 Zer dela eta diozu hori? Marraztu koadernoan r zuzen bat. Gero, marraztu beste bi zuzen (s eta t), r zuzenarekiko zutak. Nolakoak dira s eta t zuzenak elkarrekiko?
4 Marraztu irudi hauek; lerro paraleloak, ebakitzaileak eta elkarzutak dituzte. Idatzi zer lerro mota diren.
Zuzen elkarzutak
Bi zuzen ebakitzailek 4 eremu berdin eratzen badituzte, zuzenak elkarzutak dira; hau da, zuzen bat bestearekiko zuta da.
5 Irakurri eta gozatu.
Euklides
Euklides, jakintsua, Alexandriakoa zen, Geometriaren aita, liburu bikain baten egile.
Liburukiak ditu hamahiru, papiroz egina, sekulakoa, harritzekoa, guztiz miresgarria.
Onen-onena, ordea, arrazoiketak dira, eta nola lotzen dituen puntua, zuzena eta zuzenkia.
Zuzenak badu bere zera.
Puntua, hain da perfektua!
Eta dena jarrita batera…
Hara! Zer ondo lotua!
Euklidesekin garbi dago gauza sinpleen garrantzia.
Zuzen ikas ezazu, utzi kalamatrika!
Eskaneatu eta entzun olerkia.
Egin marrazki bat, zuzenak, zuzenerdiak, zuzenkiak eta puntuak erabiliz. Jarri izen bat zure lanari.
Zuzen elkarzutak nola marraztu jakin nahi baduzu, «Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es
Gogoan hartu!
Zure logelan zuzen paraleloak, ebakitzaileak eta elkarzutak identifikatzeko, erabili horien definizioak.