1 minute read
Neurtu eta marraztu angeluak
Angeluak sailkatzea oso baliagarria da zer propietate dituzten eta nolakoak diren jakiteko.
1 Idatzi definizioak koadernoan, kolore bereko laukiak lotuta.
Bi zuzen ebakitzailek lau angelu eratzen dituzte.
Angelu baten zabalera
Angelu baten erpina aldeen zabaltasunaren
Angelu baten aldeak aldeek bat egiten duten bi zuzenerdi dira. puntua da. neurria da.
2 Jarraitu urratsei, eta konparatu edozein bi angelu.
1. urratsa Marraztu eta ebaki bi angelu.
2. urratsa Jarri bata bestearen gainean. Erpinek eta alde batek elkarren gaingainean egon behar dute.
3. urratsa Ikusi zer zabalera den handiena.
3 Ikusi arretaz irudiak, eta osatu esaldiak koadernoan. angelu zuzena angelu kamutsa angelu zorrotza angelu laua a) Angelu zuzenetan, aldeak lerro ? dira. b) Angelu zorrotzen neurria ? da angelu zuzenena baino. c) Angelu kamutsen neurria ? da angelu zuzenena baino. d) Angelu lauen neurria ? aldiz handiagoa da angelu zuzenena baino.
Nola neurtu angeluak garraiagailuarekin
Marra bakoitza gradu bat da.
Angelu-garraiagailuak angeluen zabalera neurtzen du. Angeluen zabalera gradutan adierazten da. Angeluen zabalera nola neurtu ikasteko, egin urrats hauek:
1. urratsa: jarri garraiagailuko erdigunea angeluaren erpinaren gainean.
2. urratsa: jarri oinarri-lerroa angeluaren aldeetako baten gainean.
3. urratsa: 0-tik hasita, bilatu zer zenbakiren parean dagoen beste aldea.
Ikusi zer neurri duten angelu zuzenak eta angelu lauak
Laguntza behar baduzu, «Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es
Nola marraztu angeluak garraiagailuarekin
Angeluak nola marraztu ikasteko (adibidez, 60 ° -ko bat), egin urrats hauek:
1. urratsa: marraztu zuzenerdi bat, eta markatu jatorria.
2. urratsa: jarri garraiagailua, eta markatu angeluaren neurria.
3. urratsa: erregelarekin, egin angeluaren beste aldea.
Marraztu, garraiagailua erabiliz:
4 Neurtu zuzen hauek eratzen dituzten angeluak: a) Nolakoak dira 1 eta 3 angeluak? Eta 2 eta 4? b) Zure ustez, gauza bera gertatzen da edozein bi zuzen ebakitzailek eratzen dituzten angeluekin?
Gogoan hartu!
Aurkitu zenbait angelu mota zure logelan.