1 minute read
Biraketa
Irudi bat noiz biratu den baldin badakigu, planoan nola mugitzen den ulertuko dugu.
Irudi bat biratzea irudiko puntu bat finko utzita gainerakoa mugitzea da; puntu hori zentroa da.
Bira osoa 360°
Bi noranzkotan biratu daiteke:
Bira-erdia 180°
Bira-laurdena 90°
Erlojuko orratzen noranzko berean.
Erlojuko orratzen kontrako noranzkoan.
Ondo ulertzeko, «Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es
1 1-2-4 gradu biratu da orratz urdina? Marraztu koadernoan, eta osatu esaldiak. a) Orratz urdina ? gradu biratu da. b) Orratz urdina ? gradu biratu da. c) Orratz urdina ? gradu biratu da.
2 Zenbat biratu behar du Xabik, eta zer noranzkotan, Brasil kalerantz joateko?
3 Zer biraketa egin dute irudi hauek? Kopiatu koadernoan, eta jarraitu segida, beste irudi bat marraztuta.
4 Lapitzak erdira Ikusi arretaz haize-arrosa hau. Zenbat gradu eta zer noranzkotan biratu zara… a) … IPARRALDEtik (I) MENDEBALDEra (M) joan bazara, bide laburrenetik? b) … HEGO-EKIALDEtik (HE) EKIALDEra (E) joan bazara, bide laburrenetik? c) … HEGOALDEtik (H) IPARRALDEra (I) joan bazara? a) Zer puntu seinalatuko duzu bira-laurdena biratzen bazara erlojuko orratzen kontrako noranzkoan? b) Erlojuen orratzen noranzkoan 180°-ko bira egiten baduzu, nora iritsiko zara? Zer puntutatik igaroko zara? c) Eta kontrako noranzkoan egiten baduzu? Zer puntutatik igaroko zara?
5 Jarri konpasa zentroan, marrazkian bezala, eta erantzun galderei.