1 minute read
Translazioa
Irudi bat noiz transladatu den baldin badakigu, planoan nola mugitzen den ulertuko dugu.
Planoan irudi bat transladatzea irudi hori noranzko batean mugitzea da.
Aurrena, transladatu erpinak. Gero, marraztu aldeak.
Irudi hori 7 laukitxo eskuinerantz mugitu dute. Erreparatu puntuei; horrela errazago ikusten da!
Ondo ulertzeko, «Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es a) Forma bera dute jatorrizko irudiak eta irudi transladatuak? b) Tamaina bera dute? c) Zertan dira desberdinak bi irudiak?
1 Marraztu alboko irudia koadernoan, eta transladatu 5 laukitxo beherantz.
2 Kopiatu irudi hauek koadernoan, eta marraztu bakoitzaren translazio-mugimendua adierazteko gezia.
3 Zer dela eta diozu hori? Egin proba eta asmatu! Ezkerreko irudiari translazio bat aplikatzen badiozu, zer irudi lortuko duzu, A ala B? Azaldu zergatik.
Adiskide-katea
Jarraitu urratsei, eta egin hainbat pertsonako kate bat, lerro batean aurrera transladatzen ariko balira bezala. Material hau beharko duzu:
Folioa Guraizeak Kola Arkatza ingeradatik.
1. urratsa: tolestu folio bat erditik bi aldiz, eta markatu ondo tolestutakoan sortutako lerroak.
2. urratsa: ebaki folioa papera tolestean markatuta geratu diren lerroetatik. Itsatsi bi zerrenda alde laburrenetik. Bai zerrenda luzea!
3. urratsa: tolestu zerrenda, eskusoinuak bezala.
4. urratsa: marraztu pertsona bat, besoak zabalzabal; besoek tolesturaraino iritsi behar dute.
6. urratsa: zabaldu paper-zerrenda. Hortxe duzu adiskide-kate polit askoa!