1 minute read
HELBURUA AURRERA
Marraztu paisaia bat.
Aztertu zure logela. Argazki bat ekar dezakezu, edo marraztu.
a) Identifikatu zure logelan zuzen paraleloak, zuzen ebakitzaileak eta zuzen elkarzutak. Non daude?
b) Aurkitu angeluak, eta esan zer motatakoak diren.
c) Bila tu simetriak zure logelan edo logelako objektuetan.
Geure buruari galdezka a) Erantzun galdera honi: zer egin dezakegu jendeak naturaren edertasuna ikusteko eta natura zaindu nahi izateko? b) Kopiatu antolatzailea koadernoan, eta osatu ikaskidearen eta bion artean. c) Zuzenak, angeluak eta simetriak erabiliz, marraztu paisaia bat, naturaren edertasuna erakusteko.
Pentsatu eta binaka jarrita komentatu estrategia erabiliz, gaiari buruz hausnartuko dugu binaka.
Nire erantzuna.. Nire ikaskidearen erantzuna.
Bakoitzak azaldu dezala zergatik erantzun duen hori. Zein da orain zure erantzuna?
N o la ikasi dut?
Kopiatu koadernoan esaldiak eta, bakoitzaren ondoan, margotu honela:
• Matematikan ikasten dudana eguneroko bizitzan aplikatzen saiatzen naiz.
• Taldean ados jartzea lortzen dugunean ondo sentitzen naiz.
• Nire lanak zuzentzean arreta jartzen dut.
Unitate honetan ikasi dituzun gauzetatik zer aplikatu dezakezu eguneroko bizitzan?