ANIZTASUNA Aniztasuna, desberdintasunen multzo bezala definitzen da; eskolaren kasuan haur desberdinen multzoa. Hala ere, aniztasunaren atzean, ulertzeko modu bat dagoela iruditzen zait. Desberdintasuna alde postibo eta inklusibo batetik begiratu behar dela argi dago. Aniztasunaren eskutik gure ikuspegia irekitzea posible dugu. Gela berri batean sartzen garenean, mota guztietako haurrak aurkituko ditugu, zailtasunak dituztenak, kanpotarrak... Egoera guzti horiek irakasleak aurrera eramaten jakin behar ditu eta haur bakoitzak merezi duen erantzuna ematen ere bai. Aniztasunak aberastasunera darama. Ikasgela berean kultura, genero, adina, hizkuntza... desberdineko ikasleak izatea oso aberasgarria da, baita beraien ikaskuntzarako eta garapen pertsonalerako. Aberastasun honek esperientziak bizitzeko aukera emango die ikasleei, desberdinak diren kulturak ezagutu, hizkuntza desberdinak ezagutu... Gaur egun egiten diren lan asko taldean egiten dira, eta aspektu horretan ere oso aberasgarria izango da haurrentzat. Modu honetan, talde anitzetan, pentsamendu eta iritzi desberdinak ezagutu eta errespetatzen jakiteko. Aurreko guztia martxan jartzeko eskola inklusibo bat guztiz beharrezkoa da, guztiontzako eskola bat ain zuzen. Eskola inklusiboak ikasle guztiei ikasgela berean ikasteko aukera ematen die, ikasketa esperientzia egoki eta aberasgarriak izateko. Eskola inklusiboa ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen da, hau da, curriculum egokitzapenak egiten ditu, bere pedagogia moldatzen du. Honen adibidea argi bat eskola txikiak izango genituzke. Bertan adin desberdineko ikasleak elkarrekin ikasten dute. Honela, euren