Hausnarketa (1)

Page 1

ZEIN TRESNA TEKNOLOGIKOEK LAGUNTZEN DIGUTE LANKIDETZA MODUAN IKASTEN? XXI. mendeko ikaskuntza, Natibo Digitaletan oinarritzen

da, izan ere,

egungo ikasleek sareko baliabideak erabiliz ikasten dute eta euren ideiak, iritziak, pentsamenduak, etab. adierazten dituzte baliabide parte-hartzaileak erabiliz. Oso denbora laburrean, Web estatikoa, non ikasleek pasiboki parte hartzen zuten, Web dinamiko bilakatu da, zeina lankidetzan oinarritzen den. Beraz, orain erabiltzaileak protagonista aktiboak dira; edukiak sortu eta partekatzen dituzte eta iritziak eman eta erlazionatzen dituzte. Web dinamiko hau, Web 2.0 izenez dugu ezaguna. Web 2.0-ren aurretik Web 1.0 zegoen. Web 1.0 irakurketa baino ez zen,

informazioa noranzko

bakarrean mugitzen zen eta erabiltzaileok guztiz pasiboak ginen. Web 2.0-n aldiz, erabiltzaileok guztiaren zentro gara, honekin idatzi, irakurri, informazioa editatu, gonbidapenak egin, fitxategiak igo, etab. egiteko gai gara. Web 2.0 etengabeko elkartrukea gertatzen den sare soziala da eta bertan edozeinek ahal ditu blogak sortu, argazkiak atera, grabazioak egin, lagunekin partekatu, etab. Hortaz, begi bistakoa da oso tresna baliagarria dela eta horregatik uste dugu eskuragarri izatea ona dela, baina oso garrantzitsua da erabilera ona ematen jakitea eta honetan buru belarri aritu behar dute hezkuntza zentroek. Honela, Web 2.0-k beste pertsonekiko partaidetza bultzatzen du. Honek, aplikazio eta sare bidez tresna berri ugari erabiltzea ahalbidetzen digu, eta bertako aplikazioek´, IKT-ekin oso trebeak ez direnei laguntzen die, saretik nabigatzen nahiz behar dutena aurkitzen. Web 2.0ren bitartez egun zenbait programa erabiltzen ditugu aurkezpenak egiteko (Prezentit, Google docs, Prezi, Power Point, Vovux, etab.), informazioa

1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.