Balantze txostena abendua martxoa LAB Haurreskolak

Page 1

www.lab.eus @LABhaurreskolak

facebook.com/labhaurreskolak

2.BALANTZE TXOSTENA LAB HAURRESKOLAK 2016 ABENDUA­MARTXOA


1. SARRERA

Ohikoa den bezala, txosten honen bitartez, azkenengo hilabetetan egindako lanketaren laburpen bat eta hurrengo hilabetetarako ditugun zeregin nagusienak zuekin konpartitu nahi ditugu. Gure lanaren ardatz nagusiak kontuan hartuta, eredu berri baterantz abiatzea eta langileen eskubideak defendatzea, oztopo guztien gainetik lanean tinko jarraitu behar dugu. Badakigu, bidea ez dela erreza izaten ari, horregatik, langile guztien aktibazioa eta inplikazioa ezinbestekoa da izango da. GURE BIDEA LANGILEON BIDEA.

2. LEKU ALDATZE LEHIAKETA

Dakizuen bezala, Haurreskolak Partzuergoko Lekua aldatzearen araudia negoziatu ostean, enpresa eta LAB sindikatuaren artean, leku aldatzea aurten burutzea ahalbideratuko duen akordioa sinatu dugu. Finkoen eskubidea den lekualdatzea bi urterik behin gauzatuko da langileen ordezkariekin negoziatuko delarik. Urte asko Leku aldatzea arautu nahian ibili bagara ere, orain lortu dugu sinatzea hainbat berme ematen digun prosezua. Lanpostuetan galera suposatuko lukeen prozesua, lanpostuen kopurua blindatuz aurrera atera du LABek.

2.BALANTZE TXOSTENA LAB HAURRESKOLAK 2016 ABENDUA­MARTXOA


Gauzak horrela, alde batetik, Haurreskolak Partzuergoak lep artekoen plaza guztien identifikazioa egin du. Bestetik, akordioari esker, Zuzendaritza batzordeak onartu duen hurrengo ikasturterako Lanpostuen zerrendan lanpostuen kopuru berdina mantentzen da. Lanpostuen zerrenda honetatik ondorioztatzen da non suprimitzen diren plazak eta non gehitzen dira. Beraz, Finkoek hartuko dituzten Lep artekoen plazen kopurua uztaileko esleipenetan banatuko da lep arteko berriak emanez, indarrean dagoen ordezkoen zerrendaren hurrenkeraren arabera. Apirilean negoziatuko da finkoei ze plaza eskainiko zaizkien, gaur egun, Haurreskolak Partzuergoak dituen desorekak orekatze aldera. Halaber, gogoratu behar dizuegu, LAB sindikatuak afiliatuentzat leku aldatzearen berezitasunak azaltzeko formazio saioak antolatuko dituela.

Leku aldatzerako egutegia

2016/5/2 Lekualdatze lehiaketaren deialdia web orrian publikatu eta mailing haurreskola guztietara bidali. 2016/05/03 ­ 2016/05/09 Lekualdatze lehiaketaren prozesuan parte hartzeko epea. 2016/05/13 Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda. 2016/05/14 ­ 2016/05/21 (biak barne) Onartu eta baztertuen behin behineko zerrendaren kontrako erreklamazio epea. 2016/05/24 Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta atxikipen prozesuan emandako plazen behin behineko esleipena. 2016/05/25 ­ 2016/06/03 (biak barne) Behin behineko esleipenaren kontrako erreklamazioa. Lekualdatze lehiaketa prozesuari ukoa aurkezteko epea. 2016/06/08 Behin betiko atxikipena.

2.BALANTZE TXOSTENA LAB HAURRESKOLAK 2016 ABENDUA­MARTXOA


3. ORDEZKOEN KANPAINA PREKARIZAZIOAREN KONTRA

Langileok panorama grisa dugu. Aspaldiko urteetan ez dugu beste kolorerik ezagutu.

prekarizazioak eragin handia du kolektibo

Erreformak eta murrizketak bata bestearen

ordezkook ondo ezagutzen dugu guzti horrek gure egunerokotasunean zer suposatzen duen; ratioak gero eta estuagoak eta kontratazio handia jardun partzialean, kontratua haurrekola batean eta lana beste batean, enpresak erabilitako kudeaketarengatik herrialdeen artean hautatzeko aukerarik ez, ordezkapen kontratuak (oporrak direla medio) moztu egiten dituzte, kontratazio hobea eskuratzeko aukerarik ez, e.a.

atzetik inposatu dizkigute, lan eskubideak txikitu, negoziazio kolektiboa bahitu eta patronalaren esku utzi dute. Kapitalismoak bereari, bere bideari eusten dio. Prekario nahi gaitu, esplotatuta, babesik gabe, pobre, elkarrengandik urrun, eta elkarren aurka. Langileak gara eta langile izateaz harro gaude. Lanpostu finkoak, behin behinekoak, enpresa nagusian ala azpikontratan aritu, eremu pribatu edo eremu publikoan; lanaldi osoa edo lanaldi partziala dugunak, langabetuak, autonomo faltsuak, etxe langileak, gazteak, emakumeak, migranteak, pentsiodunak... Haurreskolak Partzuergoan ere, nabaria da krisiaren aitzakiarekin langile guztiok pairatzen

konkretu batzuetan, eta gure enpresan,

Horregatik, aurrera begira LAB sindikatutik, datorren ikasturtean negoziatu nahi dugun ordezkoen araudi berrian aldaketa garrantzitsuak planteatu nahi ditugu. Horrekin lotuta, eta lanean hasteko asmoz, zuek guztion parte­hartzea bideratzeko, buzoi

ari garen egoera latza; ratioak estutzea,

berezi bat zabaldu dugu email baten bidez:

lizentziak eta baimenak ez ordezkatzea, lan

labordezkoak@gmail.com

karga gehiago, prestakuntza eta koordinazioa

Buzoi honetan, ordezkoen araudi berri baten

egiteko denborarik ez, formakuntzan

bidean, zuek guztion ekarpenak, ideia

murrizketak, norberaren eginkizunetarako

berriak, hobekuntzak eta proposamenak

baimenak ukatzea, medikuarengana joateko

jaso nahi ditugu.

zailtasunak, e.a. Ohikoa den moduan, holako egoeretan

Guztion artean, lortuko dugu. Batu ditzagun indarrak aurre egiteko.

2.BALANTZE TXOSTENA LAB HAURRESKOLAK 2016 ABENDUA­MARTXOA


4. HAURRESKOLAK TXIKIAK

Azken urteetan, Haurreskolak Partzuergoak erabaki ezberdinak hartu ditu haur eskola txikien inguruan. LABetik behin eta berriz salatu izan dugu landa eremuko haur eskolek bizi duten egoera ez dela orekatua eta arduraz jokatzeaz gain hauen aldeko apostua egiteko eskatu izan diogu behin eta berriz.

HAURRESKOLAK BIZIRIK, HERRIAK BIZIRIK

Harturiko erabakien berri ikasturte amaieran ematen digute eta maiz zaila izaten da erabaki horiek bertan behera uztea. Gauzak horrela ikasturte honetan batzar nagusietarako dinamika bat abiatu genuen landa eremuko hezitzaile, udal ordezkari zein familiekin osaturiko bideo bat egin genuen eta honekin batera sinadura bilketa bat ere. Ugariak izan dira ekimenean parte hartu eta jaso ditugun sinadurak. Eskertzekoa da landa eremuko haur eskolaz gain beste haur eskoletako langile zein familiek eman duzuen babesa; 2000 sinaduratik gora jaso ditugu. Batzar Nagusiak biltzen diren egunean LABek sinadura hauek plazaratu eta neurriak hartzeko eskatuko diogu bertaratzen direnei. “Haur eskola txikiak bizirik herriak bizirik!” aldarriak ahotsa izango du egun horretan.

Bide horretan lanean jarraituko dugu!

2.BALANTZE TXOSTENA LAB HAURRESKOLAK 2016 ABENDUA­MARTXOA


5. EGINDAKO ESKAERAK

Ordezkoen kontratazioa : Gabonetan bezala, apirileko kontratazioaren

libreak egon direla eta jendeari ez zaiola horren berri eman.

berriarekin batera, enpresak kontratazio honen

Zonaldeko zerbitzua:

eskaintza jasotzeko 15 egun arinago

Zerbitzu honetarako enpresak kontratazio

erabilgarri jartzeko beharra helarazi zigun. Baja baten ordezkapena betetzen ari den langileak, kontratu hauek eskuratu nahi izanez gero, titularrak jakinarazi behar dio enpresari ziurtasun osoz altan egongo dela apirilaren 3a baino lehen. LAB sindikatuak, behin eta berriro salatu du kontratuak banatzeko modu hau; ordezkoen ezinegona

sortzeaz gain, titularrekiko

nolabaiteko presioa eragiten du eta orokorrean, kontratu hobeago bat lortzeko aukera galtzen delako. Enpresak azken garaian hartzen dituen erabaki guztiek kriston eragin eskasa du langileongan. Behin eta berriro esaten digute kudeaketako kontueetan ezin garela sartu, baina onartezina da kudeaketako erabakiengatik, langileok

beste

kontrazioa galtzeko arriskuan

egotea.

Formazio saioak: Azken hilabeteetan egondako formazio saio desberdinetan (prebentzio ikastaroa...) arazoak sortu dira aforoarekin. Apuntatzeko azken egunetan izena ematen zuten langile batzuk, nahi zuten tokian lekurik ez eta beste urruneko leku batera joan behar izan dira ikastaroa egitera. Formazio zerbitzuari egindako eskarietan, normalean arazoak egoten diren lekuetan

berria ez egiteko asmoa jakin genuen momentuan bertan, enpresara zuzendu ginen erabakia bertan behera uzteko eta zonaldeko zerbitzuaren inguruko hausnarketa egiteko eskatuz. Egindako eskariaz gain, langileon aktibazioari esker ere, momentuz egun kontratupean dauden langileak ez erabiltzea lortu dugu. Mahai Parekidea: Azken urteetan, baimen eta lizentziekin lotuta enpresak hainbat erabaki aldebakarrez hartu ditu. Enpresaren arabera, hartutako erabaki guztiak zerbitzua antolatzeko izan dira; txanda egunak kurtso hasieran eskatu behar dira, justifikatu behar da medikuak ezin dizula lanalditik kanpoko hitzordurik emon, laneko txanda aldatu behar duzu medikurengana joateko, norberaren eginkizunerako egunak hartzeko mila justifikazio eta azalpen eman beharra dago, umeak zaintzeko eszedentzia eskatzeko gutxienez 15 egunetakoa izan behar da, senideen gaizotasun larriagatiko lizentzia ez da ordezkatzen eta langileari haurreskolan utzitako egoeraren zama ere bizkarreratzen zaio, eta abar luze bat. Baina errealitateak beste eskenatoki batera eramaten gaitu; baimen eta lizentzien inguruan hartutako erabaki guzti hauek erabili izan dituzte

langile

guztion

eskubideak

murrizteko, lan karga handitzeko eta orokorrean, haurreskoletan eskaintzen den

aurreikuspen gehiagorekin jokatzeko eta

zerbitzua kaltetzeko.

aforo handiagoa dituzten tokiak hartzeko eskatu diogu. Gainera, gerora jakin dugu beteta omen zeuden lekuetan, azken momentuan plaza

Horregatik,

Batzorde Parekidea deitzeko

eskaria egin diogu enpresari. Batzorde honek itundutakoa interpretatzea, aztertzea eta

2.BALANTZE TXOSTENA LAB HAURRESKOLAK 2016 ABENDUA­MARTXOA


betetzen dela zaintzea ditu helburu eta norabide

eta zuek LAB sindikatuari bideratutako kexekin

horretan, guztiz beharrezkoa ikusten dugu

batera, asko izan dira guk enpresari egindako

lehen baino lehen biltzea.

eskariak ere. Kasu batzuetan, arrazoia eman

Langileon eta haurreskoletako eskariak:

digute eta besteetan, nahiz eta arrazoia izan

Asko izan dira azken hilabeteetan enpresaren aldetik, zuek guztion eskaerei jasotako ezetzak

zeuen eskari eta kexa geure eginda jarraituko

guk ere, ezetza jaso dugu. Hala eta guztiz ere, dugu elkarlanean.

6. BIDALITAKO INFOAK Info_12

2016/12/09 Abenduko ordainsaria, pagaren aurrerapena eta soldatan %1ko igoera.

Info_13

2016/12/11 Leku aldatzearen negoziazioa.

Info_14

2016/01/19 Mahai negoziatzailea – Leku aldatzea.

Info_15

2016/02/10 Lansarien igoera eta lanpostuen zerrenda.

Info_16

2016/03/08 Lanpostuen zerrenda.

Info_17

2016/03/09 Zonaldeko zerbitzuaren inguruan salaketa

Info_18

2016/03/15 Zonaldeko zerbitzua, momentuz berdin mantentzen da

Info_19

2016/03/16 Behin Betiko zerrendak eta apirileko kontratazioa.

Info_20 2016/03/23 Aparteko ordainsariaren inguruan, apirilerako ordainketa

8. EUSKARA BATZORDEA Langilegoari euskara plana aurkeztu ondoren lan taldearen balorazioa nahiko positiboa izan da baina zuen balorazio eta ekarpenak ezinbestekoak dira guretzat, horregatik, aurkezpena eta euskara plana beraren balorazioak bidaltzea eskertuko genizueke denok batera bide berriak jorratu ahal izateko.

2.BALANTZE TXOSTENA LAB HAURRESKOLAK 2016 ABENDUA­MARTXOA


9. LAN OSASUNA­ LAN ISTRIPUAK

Ikasturte honetan, LAB sindikatuak, “Laneko arriskuak eta hauen prebentzioa irakaskuntzan” gida aurkeztu eta banatu egin du. Honekin batera, “Ahots gaixotasunak” liburuxka argitaratu du, laster haurreskoletan banatuko dugu.

Abenduaren 14an, amiantoa duten materialen inguruko

eskaera zuzendu genion Haurreskolak Partzuergoari. Langile batek konponketa lanak egiten zegoen bitartean, arbela batzuek amiantoa zutela jakin izan zuen. Honen ondorioz, Haurreskolak Partzuergoko prebentzio zerbitzuarekin harremanetan jarri ginen, hurrengo eskaera bideratuz: 

Amiantoa duten materialak lanen kontrola eramateko.

Amiantoaren erangipean dauden langileen zerrenda sortu eta osatu.

Amiantodun arbelen mapa osatzea.

Prebentzio zerbitzutik erantzuna jaso genuen; 26 arbela detektatu eta kendu behar zituztela esan ziguten.

Hilabete bat beranduago, prentsatik jakin genuen esku­pintura marka batzuekin zegoen arriskua. Berriro ere, haurreskoletako prebentzio zerbitzuari eskaera bideratzea erabaki genuen. Hurrengo hau eskatuz: 

Haurreskoletan erabiltzen den esku­pinturen zerrenda, hau da, zeintzuk markak dauden katalogoan.

Kaltegarriak izan ahal diren markak, katalogoan egotekotan, ze neurri hartuko dira? Esku pintura hauek katalogotik kentzeko asmoa?

Egoera hau nola kudeatuko da?

Prebentzio zerbitzutik erantzun hau jaso genuen; Kontsumobide pintura lote zehatzak merkatutik erretiratzeko azterketa egiten zegoela esan ziguten. Esku­pintura, homologatutako ekipamenduen katalogotik kanpo dago, beraz, hezitzaileon ardura izango da esku­pintura lote hauek haurreskoletatik kentzea.

2.BALANTZE TXOSTENA LAB HAURRESKOLAK 2016 ABENDUA­MARTXOA


Lan Istripuak:

LURRALDEAK

BAJAREKIN

BAJARIK GABE

ARABA

6

4

BIZKAIA

10

4

GIPUZKOA

7

4

GUZTIRA

23

12

Honen azterketa egiten badugu, abendutik martxora arte, GUZTIRA 35 istripu egon dira. Hauetatik, 9 in itinere eman dira, eta besteak, orokorrean, mugimendu errepikakorrengatik ematen dira.

10. FORMAKUNTZA­IRALE LAB sindikatuak Hezkuntza sailari Haurreskolak Partzuergoko irakaskuntzako langileei formakuntza gaietan gainontzekoei ematen zaien trataera BERDINA ematea eskatu dio. IRALEk irakastordu barneko ikastaroak (liberazioen bidez) eta Irakastorduz kanpoko eta udako ikastaroak eskaintzen dizkie herri ikastetxe eta pribatuko irakasle eta hezitzaileei. Guri eskaintzen zaiguna mugatzen da irakastorduz kanpoko ikastaroetara mugatzen da.

Era berean, lehen Garatu (parte hartzen genuen) zenarekin norabide berean zihoan eskaerari, sentsurik ez daukan erantzuna, alegia, Haurreskolak Partzuergoko irakasleriak bereak, etapa horretan bereziki dituen gaiei eta dituzten ikasleriari egokitutako formakuntza programak dituela. Ikasturtean zehar 40 formakuntza ordu jasotzen dituzte bai euren ikastegian, zein norberak eginiko ikastarotan. Irakasleriaren prestakuntza iraunkorrerako PREST_GARA Planaren barne eskaintzen diren norbanakoko ikastaroak beste etapa guztietara bideratuta daude, Haur Hezkuntza eta Batxilergora arterainoko irakasleentzat (2­18 urtera arte). LAB sindikatuak jarraituko du formakuntza plan intergrala eskatzen.

2.BALANTZE TXOSTENA LAB HAURRESKOLAK 2016 ABENDUA­MARTXOA


11. Hurrengo hilabetetan ditugun ERRONKAK:

Ikasturte honen azkenengo hiruhilabetean sartu gara, eta LAB sindikatuak, haurreskoletan, gure eskubideen defentsan lan handia izango dugula aurreiskusten du. Ez dira erronka errezak izango, baina indartsu eta ilusioz beteta aurre egingo diegu, langileon partehartzea eta aktibazioa tresnarik eraginkorrena izango delarik. Txosten honetan, aipatu dugun bezala, martxan ditugun borrokekin, besteak beste, haurreskola txikiak defendatzeko apustua edo ordezkoen prekarizazioa salatzeko lanarekin jarraitu behar dugu, baina, hurrengo hilabetetan funtzeskoak izango diren beste helburu batzuk azpimarratu nahi genituzke: 1. lekualdatze prozesuan •

Gardetasuna eta informazioa bermatzea

Plazen eskaintza orekatua aldarrikatzea

Prozesua ondo egitea, zuzentzeko akatsak detektatzea

2. hauteskunde sindikalak •

Ordezkaritza sindikalaren garrantzia azpimarratzea

Aurrean ditugun erronkei aurre egiteko behar dugun ordezkaritza lortzea.

Sindikatuen arteko zubiak eraikitzea, azken finean, enpresak eta Hezkuntza Sailak hartzen dituzten erabakiak direla medio, langileon lan baldintza kazkartu dira eta eredu berri batera joateko zailtasunak jarri dizkigute. Elkarlanak indartuko gaitu. Sindikatuen arteko lehiak, gezurrak eta manipulazioak ahuldaderako atea zabalduko du, gu ez gara joko horretan eroriko.

3. uztaileko mugimenduak

Ikasturtero, proiektu pedagogikoa alde batera utzita, hezitzaileak haurreskoletatik mugituak izaten gara piezak izango bagina bezala. Mugimendu hauek salatzea eta ekiditzea da gure helburu.

Mugimendu hauek ekiditzeko uztailerako alternatibak eskaintzea eta aldarrikatzea, kuotetan aldaketak, hezitzaileentzako formazio saioak uztailean egitea, ratioetan malgutasun gehiago izatea, haurreskoletan udako plangintzak bultzatzea....

4. esleipenak •

Hurrengo ikasturteari begira aurreiskupenak ondo zehaztu eta beharrak ondo detektatu, irailean mugimenduak ekiditzeko.

Esleipenak ondo planifikatzea exijitu behar diogu enpresari.

Orain arte egin diren txapuzak ordenatzen joan behar dira.

2.BALANTZE TXOSTENA LAB HAURRESKOLAK 2016 ABENDUA­MARTXOA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.