14
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA
Gernikako Bakearen Museoa 1998an ireki zen. Museo tematikoa da eta bake kulturara bideratuta dago; horretarako, 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketari erreparatu dio. Erakusketa iraunkorra lau ardatzen inguruan egituratzen da:
1- Zer da bakea? Bakeari buruzko ideia, pentsamendu eta ikuspuntuen sorta zabala eta, bereziki, ideia garaikidea da. Bakea gatazkak ebazteko helburua izanik, modu positiboan berez ernetzen da pertsonen arteko harremanetan. 2- Zer ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak? Gernika-Lumo eta Espainiako Gerra Zibilaren historiaren irakurketa, bonbardaketaren gertaera bera eta gertaera tragiko hartatik bizirik irtendakoek, erasotzaileekin adiskidetuz, eman diguten bake-irakaspen eredugarria azaltzen da. 3- Bizitako bonbaketa Gernikako bonbaketaren lekukoek, bizitakoa kontatzen dute ikusentzunezko edukien bitartez. Testigantzok garai desberdinetan jasotakoak dira: batetik, William Smallwood-ek, “Egurtxiki”-k, 70. hamarkadan bildutakoak, eta bestetik, Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, 2018an jasotakoak batzen dira erakusketa honetan. 4- Zer gertatzen da gaur egun munduan bakearekin? Munduari begirada Picassoren “Guernica” irudiaren bidez, giza eskubideei buruzko hausnarketa eginez munduan egungo bake egoera ikusteko ikuspegi bezala hartuz. Museoak Artea eta Bakea batetik eta bestetik Artea eta Memoriari buruzko hainbat kongresu eta mintegi antolatu ditu. Artea eta Bakea-ren lan ildoa, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak, Gernika Gogoratuz Fundazioak eta Gernikako Kultur-Etxeak sortu zuten 2000. urtean. Elkarlan honen fruitu, zenbait aldi baterako erakusketa sortu dira eta baita nazioarteko 7 kongresu antolatu ere, lengoaia artistiko asko landuz (argazkilaritza, antzerkia, musika…). https://www. gernikagogoratuz.org/arte-y-paz/ Artea eta Memoriaren gaiari dagokionez, museoak hainbat kongresu eta mintegi antolatu ditu azken urteotan.
DESEGINDAKO OROITZAPENAREN AURREAN: MEMORIA ETA GERRA ZIBILA ANTE EL RECUERDO DESMANTELADO: MEMORIA Y GUERRA CIVIL