3 minute read

PLANETA ASPERTUAK

Next Article
MINUTU BAT

MINUTU BAT

Elaia Erkizia / June Caetano 3. sAILA

PROSA

Advertisement

Orain dela urte asko Eguzki Sisteman gertatu zen istorioa kontatuko dizuet.

Planetak aspertuta eta kexaka zeuden Eguzkiaren inguruan beti bira berdina ematen zutelako. Hori zela eta, beren artean bilera bat egitea pentsatu zuten. Bilera egin zuten eta Eguzkiarekin Saturnok hitz egingo zuela erabaki zuten besteen artean, hizlari ona zelako, entzuten zekielako eta oso gutxitan haserretzen zelako.

Saturno Eguzkiarengana hurbildu zen, nahiko urduri, eta esan zion: - Eguzkia, planeta guztien izenean nator eta gauza bat eskatu nahi dizut. - Aurrera, aurrera –esan zion eguzkiak–. Ez ezazu beldurrik izan. Entzuteko prest nago.

Hori entzuterakoan, Saturno lasaitu egin zen eta hizketan hasi zen. - Planeta guztiak aspertuta eta deskontentu gaude milaka urte daramatzagulako zure inguruan bira berdina egiten. Alda genezake gure ibilbidea? –galdetu zuen Saturnok. - Baina, zer dela eta? –erantzun zion Eguzkiak–. Begira, ibilbidea aldatzen badizuet, urtaroak desberdinak izango lirateke. Eta hori ezinezkoa da! - Baina zenbait planeta oso kexati daude. Batzuk hotza dutelako, besteak, berriz, bero gehiegi dutelako. Guk, denak, gustura eta pozik egon nahi dugu. Guri gustatuko litzaiguke denak berdintsu egotea –argitu zion Saturnok. - Berriro diot. Ezinezkoa da! –haserre samar errepikatu zuen eguzkiak. - Beno, horrela bada, zure Eguzki Sistematik alde egin beharko dugu –adierazi zion Saturnok.

Eta “aio” batekin agurtu ziren biek elkarri eskua emanda.

Saturnok bere kideekin hitz egin zuen eta kontatu zien Eguzkiak ez zuela nahi beren ibilbidea aldatu urtaroak aldatuko zirelako. - Jo! Eta zer egin behar dugu? –galdetu zuzen Lurrak - Hemendik alde egin beste sistema baten bila –xuxurlatu zuen Martek.

Pluton txikiak aditu zuen Martek esandakoa eta horrela esan zion honi: - Niregatik, Ados! - Zein dira zuen proposamenak? –galdetu zuen Saturnok. -Goazen eta aurkituko dugu beste sistema bat hobea –erantzun zion Merkuriok–. Eguzkitik oso gertu nago eta orbitaz aldatzeko irrikatan nago. - Denak ados zaudete nirekin? –galdetu zuen Merkuriok.

Eta denek baietz erantzun zuten.

Abiatu ziren denak batera eta, bidaiatzen ari zirela, urrutira, zulo beltz bat ikusi zuten. - A ze beldurra! –oihukatu zuen Uranok–. Hurbiltzen bagara, bere barrura xurgatuko gaitu. - Ba, barrura sartuko gara eta jakingo dugu bertan zer dagoen –esan zion Artizarrak.

Eta horrela gertatu zen. Zulo beltzera hurbildu zirenean, honek planeta guztiak xurgatu zituen.

Zulo beltzaren barruan zeudela, materiaz betetako harresi batekin egin zuten topo, eta ezin zuten ez aurrera ez atzera egin. - Denak elkartzen bagara, bola handi bihurtuko gara eta harresia puskatuko dugu –esan zuen Martek.

Esan eta egin. Bola handi bat sortu zuten denen artean eta harresia puskatzea lortu zuten. -Urra! Urra! Lortu dugu! –planeta guztiek batera. -Goazen hemendik lehenbailehen –agindu zuen Saturnok–. Bilatuko dugu beste bizileku bat hobea.

Eta horrela izan zen. Beste leku hobe baten bila abiatu ziren berriz.

Oso nekatuta zeuden asko ibili zirelako eta gustuko ezer aurkitzen ez zutelako. Orduan, denen artean pentsatu zuten beren betiko Eguzki Sistemara itzultzea.

Eguzkiarengana hurbildu ziren denak eta Uranok esan zion:

- Eguzkia, badakigu zurekin gaizki portatu garela eta barkamena eskatzen dizugu. Hemendik kanpo zerbait desberdina topatu nahi genuen, baina ez dugu aurkitu nahi genuena eta ikasi dugu zu zarela onena. - Beno, zuek ere barkatu behar nauzue –esan zuen Eguzkiak–. Harroa izan nintzen zuekin eta ez nintzen batere saiatu zuen eskaeraren aurrean. - Lasai! Hala ere, eskertuko genizuke gure eskaera kontuan hartzea –esan zioten denak batera. - Ongi da. Pentsatuko dugu nola egin dezakedan –erantzun zuen Eguzkiak.

Eta planetek txalo zaparrada bat egin ondoren, “ESKERRIK ASKO” indartsu batekin agurtu zuten Eguzkia.

Eguzkiak bete zuen planeten eskaera urtaroak ezertarako ukitu gabe eta planeta bakoitzak bere orbita aukeratu zuen. Hotza pasatzen zutenak Eguzki aldera mugitu ziren eta bero zutenak urrundu egin ziren.

Handik aurrera, planeta guztiak zoriontsuak izan ziren!

Puppy

This article is from: