1 minute read

MUNDU TXIKI BAT

Laiene Aranburu 5. sAILA

POESIA

Advertisement

Ez zaitut gogoan, ez dakit nolakoa zinen, ez dakit zure bihotz taupaden erritmo lasaia nolakoa zen, ez.

Ez naiz oroitzen zure usainaz, ahots eztiaz, magal gainean jartzen nintzeneko berotasun goxoa, maitatzeko era.

Badakit maitatu ninduzula eta badakit maitatzen nauzula baina ez dakit, ez dakit nondik maitatzen nauzun, jada ez. Jada ez zaitudalako ikusten.

Beste mundu txiki eta liluragarri batean zaudela ere esan dezaket.

Baina ez nago ziur. Ez nago ziur non zauden. Urruti zaude baina ez zait axola, tarteka iristen zaizkit zure mezuak; haizearen bidez, hego haizeak erotzen gaituen haize horietan, ilunabarretan, beti.

Berriz elkartzen bagara badakit ezagutuko nauzula, eta badakit berriz laztandu eta maitatuko nauzula, noizbait elkartuko garela badakit.

Orain bai, orain badakit nolakoa zaren, badakit nola laztantzen ninduzun, badakit zein erritmo zuten zure bihotzaren taupadek. MILA ESKER, AMONA! Nire alboan egoteagatik.

Txantxangorri

This article is from: