1 minute read

MINUTU BAT

Next Article
BARKATU BITXILORE

BARKATU BITXILORE

Amaia Cortes 6. sAILA

POESIA

Advertisement

Zure begi urdinek begiratu zidaten. Nik zure irribarrea kontenplatu nuen. Eta zure ziurtasun ezak nabaritu nituen. Eta zure beldurrak. Eta zure zalantzak. Zergatik iruditu zitzaidan momentu batean sortu zena bizitza osorako izango zela?

Arraroa da nola norbait hainbat bizitzaren zati den eta bakar bat ere berea ez dela sentitzen duen, nahiz eta inoiz ez esan. Desagertu egin zinen, besterik gabe. Hori da dena. Eta orain ez zaudela, ezin dizudala hitz egin, esadazu: zer egin dezaket zu itzultzeko?

Txikiak gineneko istorioak kontatu nahi dizkizut, oraindik hemen, nirekin zeundenekoak. Baina jada ez zaude, denok galdu zaitugu. Nire arazoa bakarrik izango balitz… Zure presentzia irrikatzen dut; egunen batean zu agertzeko zain dago nire bihotza.

Behintzat minutu bat utzi izan bazenit… Minutu bat agurtzeko. Minutu bat zenbat maite zaitudan aitortzeko.

Minutu bat isiltasun gozoenean egoteko. Minutu bat erruduntasuna ezabatzeko. Minutu bat dena hobetuko dela esateko. Baina ez. Ezinezkoa dirudi.

Seguruena da zuk inoiz ez jakitea, baina zure absentziak hiltzen nau. Garrantzitsua da zuk jakitea. Zenbat malko isuri ditudan jakitea. Milaka galderaren izpirituek jarraitzen naute. Zergatik joan zinen? Zergatik ez zuen inork ezer egin? Non gogoa, han zangoa. Zure mundua itsas azpian zegoen. Ez zenuen bista jaso. Orain behera begiratu behar duzu atzean utzi duzuna ikusteko.

Zin egidazu, arren, berriro ezkutatuko garela mahai azpian ekaitz ilunetik babesteko. Kontadazu nola dantzatzen zenuen ni ezagutu aurretik. Gogoratu gure txalupatxoa, biok batera gidatzen genuena. Itzuli, mesedez.

~BANBI~

This article is from: