1 minute read

DENBORA

Next Article
MAITEA

MAITEA

Nagore Etura 4. sAILA

POESIA

Advertisement

Denborak aurrera, denborak atzera. Zer esan nahi ote digu? Ordua, minutuak, segundoak; denak pasatzen dira, baina denborak bere denbora behar du. Pazientzia izan ala ez, berdin da, ezin zaio denborari aurrera bultza.

Denbora bizitzaren legea, bizitzaren denbora. Azkar edo poliki, hobeto nahiz okerrago. Denbora bizitza ere bada.

Tik-tak tik-tak. Beti berdin da, baina zergatik ez tuk-tek? Eta zergatik ez tek-tuk? Denborak errurik izan ez arren, guk bota egiten diogu. Denbora bakarra da eta ez beste inor.

Beti agertzen da bere izena abestietan, protagonista da pelikuletan. Antzerki eta hotelen izena da, eta denbora bakarra da, ez beste inor. Zergatik ez diogu galdetu bere izena gogoko duen?

Zer sortu zen lehenengo, unibertsoa ala denbora? Unibertsoa sortzeko denbora behar da, Lur planeta sortzeko denbora behar da, eta gu sortzeko ere, denbora behar da. Baina galdetu diogu geure buruari nola sortu zen denbora? Nola? Zertarako? Zer eragin du? Noiz sortu zen? Bera sortzeko ere denbora behar.

Denborak nahi duena egiten du eta guk ez diogu esango zer egin, zer izan, zer esan. Nahi duena da. Utzi bakean denbora.

Nata

This article is from: