1 minute read

MAITASUN UBELDUA

Next Article
DENBORA

DENBORA

June Galardi 5. sAILA

POESIA

Advertisement

Gaur lo egin nahi dut nahiz eta bihar negar egin, eta ametsak berregin. Ni lasaiaraztea, nire sufrimendua, hainbat gauza gogoratu eta atzera bueltarik ez dutela pentsatu, barrua mintzen dutenak muxuek bakarrik senda ditzaketenak maite duzun pertsonak.

Sufrimendua zuregatik da, zu hainbeste maitatzeagatik. Zure beharra dut zure laztanena, zure ahotsarena. Nire gauak zu amesteko eta ametsetan bada ere, zurekin egoteko, horrela, nirea zarelako, nire mina, eguzkia gauetan bezala, desagertzen delako, nik zu maite zaitudalako.

Zure urruntasunak pena eragiten dit, maitasun sufrimendua. Burumakur nago, irribarre gordea dut mina da protagonista, begi nekatuak, negar egiteaz nekatuak agian joan den maitasun batengatik. Orain, oroitzapenak gogoratuz iluntasuna da protagonista.

Nire malkoak masailak gurutzatuz euriaren bidelagun. Euriak besarkatzen nau tanta bakoitzeko malko bat isuriz, malko herdoildu bat, minez beteriko malkoa. Putzu-zuloa dut inguruan samina nire barnean ubeldu bat bihotzean: maitasun ubeldua.

Gujula

This article is from: