1 minute read
BARKATU BITXILORE
Carla Garcia 6. sAILA
POESIA
Advertisement
Esan ez nizkizun hitzengatik, pentsatu ez nituen arrazoiengatik, berez ez zegoelako ezer txarrik, min guztiarengatik, barkatu.
Goizetan esnatzen ninduen argia zinen, baina denborarekin iluntasun bihurtu ginen. Zergatik joan? Zergatik gelditu? Ez dakit zer egin edo nola sentitu.
Denbora igaro ahala, gogoratzen dut eguna. Zu memorian, ni ahaztua. Urteak joan dira momentu horretatik, baina ez dago inor zu ahaztu zaitzakeenik. Egin nizun promesarengatik esan zenizkidan sekretuengatik ez dagoelako ezer gu eten gaitzakeenik. Aurrera jarraitzearren, barkatu.
Baina zergatik nik barkamena eskatu? Bion errua izan zen, entzun egin nahi zaitut. Ikustean dena ahaztu egiten dut eta berdin egiten duzu zuk.
Beltza, arrosa. Zuria, berdearekin. Horrela ikusten zenuen bizitza nirekin. Hala ere dena ez da bukatu hobe dugu etorkizunean pentsatu.
Arratsaldeak lehengokoak izatearren ezjakintasuna berreskuratzeko berriro begiak irekitzeko dagoen hutsunea betetzeko, barkatu.
Azkar. Itzuli. Ez galdu denbora. bidean harri asko daudela eta denak gu baino txikiagoak badira ere, mina ematen digutela.
Batzuetan pentsatzen, basamortuan itzala bilatzen. Hain berdinak ginen, itsaso bera baina denborak erakutsi digu ez dugula berdina erreka.
Zure barnean eramaten nauzulako, agurrak gustatzen ez zaizkidalako, eta aurretik gelditzen zaigun bidaiarako, “Beti nirea”. “Beti zurea”. BARKATU.
Bitxilore
Antolatzailea: Euskara Batzordea