1 minute read
EGUZKIREN SEKRETUA
Iruri Etxebeste 2. sAILA
PROSA
Advertisement
Bazen behin neska bat, Eguzki izenekoa. Neska lotsatia zen eta abenturak asko gustatzen zitzaizkion. Ile horia zen eta begi urdinak zituen.
Hamar urte zituen.
Egun batean Aialde kalean zihoala, ate bat ikusi zuen, ate misteriotsu bat.
Eguzkik atea ireki eta dena ilunpean zegoen, eta orduan argi txiki bat ikusi zuen. Hurbildu eta kaxatxo bat zegoen. Kaxa eskuetan hartu eta beste mundu batean agertu zen, mundu miragarria, mundu imajinaezina! Orduan untxi bat ikusi zuen eta untxiak esan zuen: - Nahi al duzu nire laguna izan?
Eguzki isil.isilik geratu zen eta esan zion: - Bale...
Eta aurrera segi zuten. Bat-batean amildegi bat ikusi zuen eta untxia beste aldera zenbat metro zeuden kontatzen hasi zen eta esan zuen: - Beste aldera bost bat metro daude!
Untxiak salto batean pasatu zuen baina Eguzkik ez zekien horrelako saltoa egiten eta untxiak lagundu zion beste aldera joaten. Beste aldera iritsi zenean ikusi zuten… tximeleta bertsolariak, untxi laranjak, suge moreak eta abar. Baina triste zeuden eta galdetu zien Eguzkik: - Zer pasatzen zaizue? - Kobazulo horretan bizi den arratoi batek gure herria zuri-beltz bihurtu nahi du. - Hori ez da bidezkoa -esan zuen Eguzkik.
Eta animaliei laguntzea pentsatu zuen. Eguzki eta animalia guztiak elkartu eta zer egin pentsatu zuten. Kobazulora joan ziren arratoiarekin hitz egitera eta esan zuen arratoiak: - Zer ari zarete hemen? - Zurekin hitz egitera gatoz. - Esan, zer esan behar didazue. - Zergatik nahi duzu animalia koloretsuen herrialdea zuri-beltz bihurtu? - Mundu hau koloretsueegia da eta kanpora joaten naizenean begietan min hartzen dut eta zuri-beltz bihurtzen badut ez dut begietan minik hartuko. Baina egin dezakegu munduaren erdia zuri-beltza eta beste erdia koloretsua.
Eta denak pentsatzen hasi ziren eta esan zuten… - Bale!
Denak adostu eta Eguzkik eta untxiak aurrera segi zuten. Eta lurrean sagar beltz bat ikusi zuen. Eskuetan hartu eta esan zion sagarrak: - Sagar hau jaten baduzu, printzesa bihurtuko zara!
Eguzkik esan zuen printzesa izatea zoragarria izango zela, baina ez, nahiago dut neska normal bat izan.
Orduan esan zuen sagarrak: - Orduan zure laguna galduko duzu! - Eeeezzzz! - Bai!
Eta untxia desagertu egin zen. Eguzki negarrez hasi eta bere mundura bueltatu zen. Baina Eguzkik ez zion sekretu hori inori kontatu. - Ixoooooooo, ez esan inori!
Happy