Hermes 67: Euskara, memoria eta erronkak

Page 16

A

rgituko dut geroko utzi gabe: ni ez nago ahanzturaren alde. Ez naiz hona etorri ahanztura erreibindikatzera. Idazle bat nekez egon daiteke ahanzturaren alde. Literatura, zerbait baldin bada, memoria da. Oroimena. Eta oroimenaren transmisioa.

AHANZTURAREN ALDE

AINGERU EPALTZA IDAZLEA, ITZULTZAILEA ETA KAZETARIA

16

1~3. AHANZTURAREN ALDE. AINGERU EPALTZA

Idazleak bizi duen guztiaz hornitzen du bere memoria. Irakurtzen duen guztiaz. Ikusten duen guztiaz. Entzuten duen guztiaz. Bere memoria pertsonalean lekua egin duen horrekin guztiarekin elikatuko du bere literatur lana. Gero, literatur lan horrek irakurlearen memorian bere arrastoa utziko du aldi berean. Irakurle aunitzekin hala gertatzen bada, memoria kolektiboa eraikitzen lagunduko du idazlearen lanak. Hain zuzen ere, literatura baten bizitasunaren eta osasunaren neurri ona dugu bere ahalmena memoria kolektiboa hornitzeko. Nortasuna sortzeko. Memoria nortasunarekin lotua dagoelako. Norbanakoaren nortasunarekin nahiz taldearen nortasunarekin. Bistan dena, literatura idatzizko lekukotasuna, idatzizko fikzioa ez da oroimen kolektiboaren moldatzaile bakarra. Gure herri berriki arte alfabetatu gabean, ahozkotasunak eta tradizioak izan dute, noski, literatura kultuak baino garrantzi handiagoa, alde horretatik. Gaur egun, ikus-entzunezkoek gizentzen dute, bereziki, gure memoria. Gizentzen, edo argaltzen. Memoria ez baita zerbait objektiboa eta finkoa. Memoria egiten da aldatu, egiten da berritu, egiten da galdu. Norbanakoaren ikuspegitik, kontzientziak aldatzen ditu norberaren gogoan gordetzen diren egitateak. Ahanzturaren arriskupean bizi da. Erran berri dut: memoria nortasunarekin lotua dago, norbanakoaren nahiz taldearen nortasunarekin. Trauma baten edo eritasun baten ondorioz pertsona batek oroimena


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.