IKASLE OHIA
Maite Rivas Maite Rivas San Fermin Ikastolako ikasle ohia da. 2007 urtean bukatu zituen bertan ikasketak. Urte hauetan guztietan egindako ibilbide profesionalaz eta ikastolari buruz dituen oroitzapenetaz aritu gara berarekin solasean. Zure familia Azagrakoa zen, eta bere garaian, euskaldunak ez ziren arren, San Fermin Ikastolara bidali zintuzten. Zer balorazio egiten duzu erabaki horren inguruan? 18
orria sanferminikastola.eus
Oso positiboa, noski. Gurasoak han jaioak dira, baina amak Tolosan eta Donostian ikasi zuen, han hasi zen nire familiaren euskarekiko kontaktua, euskara maitatzen. Guraso elebidunak izateak ematen dizun aberastasuna anaiak eta biok ere izatea nahi zuten. Txikitan Donezteben bizi ginen, eta euskara da gure ama hizkuntza. Zer suposatu izan du zure bizitzan euskaraz ikasteak? Euskaraz ikasteak hizkuntza bera eta bere inguruan duen gainontzekoa dakar harekin: euskal kultura, musika, dantzak, literatura, historia, festak‌ Agian, euskaraz jakin izan ez banu ez nuke nire bizitzaren parte izan den hori guztia ezagutuko. San Fermin Ikastolatik alde egiterakoan, farmaziako ikasketak
egin zenituen. Ikasketa horiek amaituta, ordea, medikuntza egitea erabaki zenuen. Zer dela eta erabaki hori? Medikuntza fakultatean sartzea azken urteotan arrunt zaila da eta nik ezin izan nuen medikuntza ikasi selektibitatea egin ondoren, beraz, farmazia ikasten hasi nintzen. Ikasketa oso interesgarri eta politak diren arren, ez zen nire pasioa eta, posible baduzu, behintzat, zure lanak zure pasioa behar du izan. Farmazia ikasketak bukatu eta, epe labur batean, arlo horretan lan egin nuen. Medikuntza ikasteko aukera azaldu zitzaidan egun batean, egia esan, nire anaiari esker, berak nik egindako gauza bera egin baitu: farmazia eta medikuntza ikasi. Ni baino zaharragoa da eta berak ireki zidan bidea erabaki hau hartzeko. Gaur egun, ez dakit, berak lehenago pausu hori