ITACA
Desgaitasunak dituzten pertsonak ikastolan integratuz Nafarroako CERMIN erakundearen eskutik, “Enplegu normalizatuan laneratzeko aukera” lelopeko jardunaldietan parte hartu zuen urrian San Fermin Ikastolak. Nafarroako hainbat erakundek desgaitasunak dituzten pertsonak lan munduan nola integratu daitezkeen aztertu zuten aipatutako jardunaldi horietan, tartean gure ikastolak, eta bertan izan ziren, besteak beste, Miguel Angel Ortiz gure administratzailea eta baita iazko ikasturtetik jantokian lanean ari den Itziar Segura ere, gurean bizitako esperientzia azalduz. Jardunaldietan, desgaitasunak dituzten pertsonek lantoki ezberdinetan egin ditzaketen ekarpenak positiboki baloratu zituzten eta baita pertsona hauek lana aurrera ateratzeko duten gaitasuna ere. Zehazki, gure ikastolaren kasuan, humanoki egiten digun ekarpena nabarmendu nahi izan zuen Miguel Angel Ortizek bere hitzartzean. CERMIN elkarteko kide eta gure ikastolara lan prestatzaile gisara etortzen den Andrea Diezek, berriz, “Enplegu lagundua” programak dituen abantailak gogora ekarri zi22
orria sanferminikastola.eus
tuen. Laguntzaile honen paperari esker lortzen baita, hein handi batean, desgaitasunak dituzten pertsona hauek egin beharreko lana aurrera ateratzea. Haiekin batera, gaian adituak diren hainbat lagunek parte hartu zuten ONCE erakundeak Iruñean duen Areto Nagusian, joan den urriaren 25ean burutu ziren jardunaldi hauetan. Besteak beste, Mª Carmen Maeztu, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideetako Kontseilaria, Gloria Canals, Aura Fundació, Down Cataluña Fundazioko presidentea, Borja Jordán de Urríes, “Instituto Universitario de Integración en la Comunidad (INICO)”eko teknikari eta irakaslea eta abar luzea.