URRITU
BENE BERGADO
Komisarioa: Juan Luis Moraza
2023ko ekainaren 29tik 2024ko urtarrileko 7ra arte
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao Erakusketa Aretoan
Komisarioa: Juan Luis Moraza
2023ko ekainaren 29tik 2024ko urtarrileko 7ra arte
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao Erakusketa Aretoan
Artista: Bene Bergado
Komisarioa: Juan Luis Moraza
Ekoizpena: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao
Datak: 2023ko ekainaren 29tik 2024ko urtarrileko 7ra arte
Lekua: Erakusketen Aretoa. Sarrera doan
Irekiera: Osteguna, 2023ko ekainak 29
17:30etan: Bene Bergadoren eta Juan Luis Morazaren arteko elkarrizketa. Sarrera doan azkunazentroa.eus izena eman eta gero
Jarduera-programa:
Familientzako bisita-programa
Erakusketara bisita gidatuak
Eskola-programa
Argitalpena
urritu. (da/duaditza;urriizenondotik+ -tu aditz-egile atrikzio). Murriztu edo gutxiagotu // 2. SOZIO. Baliabide mugatuakdituenplanetabatenmendeko hazkunde etengabe eta esponentzialeko ekonomia ezinezkoa dela ohartarazten duen pentsamendu korrontea. Desazkundeakongizatesozialahazkunde ekonomikotik bereizten du, “gutxiagorekin hobeto bizitzea” proposatuz; hala nola kontsumoa eta ekoizpena erregulartasunez eta modu kontrolatuanmurrizteaguredesagerpena sahiesteko; balioa eta ongizatea sortzen ikastea, materiaren eta energiaren erabileraurrituz,planetarenbirsorkuntza bultzatzeko. //3. PSIK. Mugatasun kontzientziatik eratorritako euste pertsonala, beti gehiago nahi izatea eragiten duen asegabekeriaren desira kontsumista aurrez aurre ipinita. //4. ANTROP Aberastasun ideiaren birdefinizioan oinarritutako oparotasunaren nozioari dagokio, gogobetetze intelektual etiko eta estetikotik ulertua: harremanen, bizikidetzaren eta esperientziaren hazkundea //5. POLIT. Planetako iparraldearen eta hegoaldearen arteko lankidetza-mota berri bat, klaseen eta herrialdeen artean gero eta handiagoa dendesberdintasunekonomiasaihestuko duena. // 6. GEO. Ibaien ur-goraldiei
eta uholdeei dagokienez, urak beren ibilguraitzultzekoprozesua.
Izenburu horrekin, Bene Bergado eskultoreak erakusketa-proiektu espezifiko bat aurkezten du Azkuna Zentroko Erakusketa Aretorako, Bilbora egindako itzulerari oso loturik dagoena. Bertan, alderdi biografikoak eta ideologikoak uztartzen dira; izan ere, egileak onartzen duenez, "iraganerantz jotzeak trinkotasuna ematen dio orainari".
Artistak ―urritu‖ infinitiboa proposatzen du, gure "gizarte garatuen" ekoizpenaren eta kontsumoaren hazkunde esponentzial eta mugagabearen aurrean, baliabide naturalak xahutzearen aurrean eta baliabide horien agortze eta narriaduraren ondorio globalen aurrean. Isabelle Stengersek dioen bezala, "izugarri gaizki prestatuta gaude gertatzen ari denari aurre egiteko". "Gutxiagorekin hobeto bizitzea" leloak askatu nahi gaitu mendeko bihurtzen gaituen eta eskalan, lehian eta premian oinarrituta dagoen eredu ekonomikotik; eta iruditeria komun hori aldatu nahi du, ongizate-gizarteetako luxuekin bizi garenok beti gehiago nahi baitugu eta halakorik ez dutenek gu bezalakoak izan nahi baitute. "Desazkundea saihestezina izango da, dela aukera gisa, dela ezinbestez etorriko zaigun kolapsoaren ondorioz", ohartarazi du artistak. Erakusketako instalazio eta eskulturak desazelerazioaren beharrarekin jarduten dira hizketan, mugaren kontzientziaren bidez, energia gutxi eta ezinbesteko bizi-aldaketak ekarriko dituen etorkizun hurbilera egokitzeko. Aberastasunaren ideia berriz definitzen dute, gogobetetze moral, intelektual eta estetiko gisa, eta etorkizuneko egile gisa dugun erantzukizuna onartzen.
Juan Luis Moraza artistak komisariatutako erakusketa honek transmititu nahi du artean egikeraren berezko parte den zerbait, hain zuzen, gure bizitzaren gaineko erantzukizuna, egiten denaren eta horrekin transmititzen dugunaren erantzukizuna. Sorkuntza artistikoak entseatzen du gai sentitzeko modu hori, gai bihurtzea, erantzule izatea eta ondorioak nork bere gain hartzea. Ekintzarako dei horrek zeharkatzen du erakusketa, zeinak, kode eta sistema desberdinak artikulatzen dituen diagrama handi baten gisa, agerian jartzen baititu bere prozesu artistikoak eta gairik esplizituenak.
Horrela, "Urritu" ez da erakusketa honetako edukia edo gaia soilik; esperientzia artistikoaren berezko konpromisoa ere bada. Sorkuntza-prozesuek kongruentzia bilatzen dute helburu eta bitartekoen, asmo eta gauzatzeen, adierazpen eta ekintzaren artean. Bene Bergadoren elaborazio-prozesuek modu poetikoan barne hartzen dituzte materialen fisikotasuna eta funts sinbolikoa –birziklatutako zaborra izan edo material noble eta birziklagarriak izan, hala
nola brontzea–, prozeduren gardentasuna, obren konfigurazio formala –zeharkako herentzia artistikoa bere gain hartzen duena–, bizipen sentikorrak eta emozionalak, erresonantzia biografikoak, faktore sinbolikoak eta argudiozkoak, jarrera intelektual eta ideologikoak... Horrela, obrak, mundua irudikatzeaz gain, munduan jarduteko modu berezi bat ere badira.
Artelanek agerian jartzen dituzte interdependentzia-prozesuak, nola pertsonen eta mundua sinbolizatzeko dituzten moduen artekoak, hala gizakiaren eta gizakiak parte diren giroaren artekoak; modu bat adierazten dute bizitzarekin erantzukizuna eta arreta izateko, areagotzeeta zaintza-modu bat zehatzarekiko eta errealarekiko. Ildo horretan, "Urritu" lanak aipamena egiten dio eusteari eta erantzunkidetasunari, artelanek inplikatzen gaituzten esperientzia artistikoak berezko baititu.
Artea muga gisa
Juan Luis Moraza. Comisario
Hazkundearen mugen auziak gero eta interes handiagoa piztu du, duela mende erdi baino gehiagotik, giza zibilizazioak Lur sisteman dituen ondorioak argi eta garbi agerian geratu diren heinean, hala bertan, nola planeta osoan; hazkunde mugagabearen fantasiak errealaren muga eta ezintasun gaindiezinei aurre egin behar dien heinean; gure arrakasta ebolutiboen ondorioak, finean, gure porrot gisa hautematen denaren arrazoiak direla onartzen hasten den heinean. Izan ere, gizarte garaikideen bizimodu irrikatsuek, zortzi mila milioi gizaki baino gehiagoko populazioarekin, lau Lur planetek eskain lezaketena baino energia eta baliabide gehiago kontsumitu behar dituzte. Orduan, "Gutxiagorekin hobeto bizitzea" erantzukizuneko ekintza gisa ikusten da, bizkortze- eta larrialdi-egoeraren aurrean; izan ere, gehiagorekin bizitzea ez da hobeto bizitzea. Baina erantzukizun horrek aldaketa garrantzitsuak eskatzen ditu, egungo sistema sozio-ekonomikoaren inertzia, kapitalismo aurreratuan, soilik egokitzen baita txirotasuna eta krisia sortuz, et kolapsoa mozkin-iturri bihurtuz ere bai, ondorioak erabat saihestuz. "Urritu" nozioak aipatzen duen hazkundeak lotura du neurrigabekeriarekin, gehiegikeriarekin, akidurarekin eta agortzearekin, desartikulazioarekin eta azkartasunarekin, kontsumoarekin, azkentze gisa ulertuta...
Baina gaur egun gure bizimodu oparoen garapenak izandako ondorio kaltegarritzat hartzen direnak giza gaitasun eta joera sinestezinei lotuta balioetsi daitezke, errealetik erabat urruntzeko irudimenean, non dena posible den, non mugagabeak, infinituak irtenbidea agintzen baitie bizitzaren ezintasun, prekaritate eta mugei. Birtualtasun-bultzada horrek zatiketa kognitiboen eta ingurumenekoen kate progresibo bat ekarriko du: alde batetik, giza kontzientzia bereiztea bere ingurumen-kodependentziarekiko, subjektua eta objektua, natura eta kultura bereiztean; eta, bestetik, giza jakintza bereiztea, ezagutza ulergarriaren eta sentimenezko esperientziaren artean, arrazoi instrumentalaren eta bizipen emozionalaren artean. Zatiketa horiek garapen esponentzial baten kausa eta ondorio izango dira. Eta bere inertziari, jakintzen zatiketari, interesen banaketari, erantzukizunik gabeko eskubideen fantasiari, ezinbesteko eta eztabaidaezin gisa hartutako desarrollismo azkarraren autoeskakizunari aurre eginda, printzipio horiek errepikatzen ditu, garapena areagotzeak garapenaren kontraindikazioak magikoki konpon ditzakeelakoan
Kulturaren mugan, artean dagoen zerbaitek ihes egiten die aurrerapenaren eta zaharkitzearen logika esponentzial horiei; eta ez da erabat asimilatzen ikuskizunaren gizarteko "sorginkeriazko teknologiekin". Bere erreserba txikian, produktibitate- eta garapen-
konpromisoetatik salbuetsita, arteak ahalmen integratzaile bat gordeko du, espezializazio ezan espezializatuko da, eta horrek munduaren modelizazio sinboliko eta materialeko prozesuak dakartza. Arte plastikoetan, eta bereziki eskulturan, elaborazio-prozesuek sakon jorratzen dute fisikotasun materiala eta espaziala. Horregatik, hain zuzen, sorkuntzaprozesuek berezko dute mugaren kontzientzia argia izatea, irudimenean nahikeria gehiegirik onartzen ez duena; eta, horregatik, artelanek diskurtsoarena ez den plano batean jarduten dute. Elaborazioan dagoen prozesualtasun erradikalak, gainera, sinbolikoaren ustezko independentzia etetea eskatzen du.
Mugaren esperientzia ez da soilik sortze-prozesuaren baldintza bat, bizi-esperientziaren modu bat ere bada... Sortzea bizitzea bezala: kongruentzia pertsonal bat bilatzeak konpromisoa eskatzen du, eta, hor, sorkuntza bizimodu pertsonal bat da, mugaren esperientzian eta, orobat, ondare kultural eta naturalarekiko erantzukizunean oinarrituta, herentzia gisa eta legatu-zor gisa jasotzen baitu. Horixe da sorkuntza artistikoaren izaera poetikoa (poiesia) eta ingurumen-sentsibilitatea. Lan hauek egiteko prozesuak motelak dira, eta denbora hori, prozesuaren denbora, funtsezko edukia da, alderdi biografiko, sentsorial, emozional, ideologiko, kontzeptual eta sinbolikoz nahastutako jakintza bat laburbiltzen baitu zehaztapen zehatz eta ireki batean. Prozesuak, hemen, ez dira soilik instrumentalak, ez daude soilik proiektu bat edo produktu bat gauzatzera bideratuta, baizik eta bizitzeko moduari buruzko mugako kontzientziaren esperientzia-edukia dira. Prozesua egokitze erritmikoko denbora bat da, emaitza eraginkor baten premiarekiko desazeleraziokoa. Prozesua, azken batean, baldintza errealekiko sentiberatasuna da, eta berez dakar nahita egindako euste bat, gertatzeko denbora ematen duena. Erakusketa hau osatzen duten artelanek esperientzia hori, denbora hori, prozesu hori eskaintzen dute. Eta intentsitatearen solemnitate eta hitz-jarioarekin eta egilearen zintzotasunarekin egiten dute.
Artea bizitzaz ari da, baina begirada batek areagotutako bizitzaz, sentitzeko, pentsatzeko, jarduteko modu berezi horretatik iragazita. Izan ere, artea ez da hainbeste interpretazioproposamen bat, baizik eta jarduera bat, esperientzia zailtzen duen egiteko modu bat, eta obrei ezaugarri berezi bat ematen die, desazkunderako ekarpen bat.
I. ARETOA. Componentes (Osagaiak)
2016an egindako ―PROSPECTO‖ bideoaren proiekzio berrikusi honetan, elikagaigehigarrien zerrenda batek zeharkatzen du pantaila, kreditu zinematografiko gisa koloratzaileak, kontserbatzaileak, antioxidatzaileak, lodigarriak, egonkortzaileak, emultsionatzaileak, Ph erregulatzaileak, edulkoratzaileak, azidotzaileak, alkaliak edo baseak, antitrinkotzaileak, azidotasun-erregulatzaileak, zaporearen indartzaileak, argizariak, estaldura-agenteak, hobetzaileak, paketatze-gasak, edulkoratzaileak, apar-emaileak , elikaduraren industriak eta haren prozesamenduak sortutako elikagaien parte direnak. Epe ertain eta luzeko dosi horiek ezegonkortze organikoko prozesuak eragiten dizkiete gure gorputzei egunero gurekin erlazioan dauden kimiko guztiek bezala guk horretaz ezer ez dakigula. Horrela, aurkako osagai gisa jokatzen dute, "Troiako zaldiak" diren egoiliar gisa. "Osagai" izenburuak azpimarratzen du metabolismoaren barne-giroko borroka hori.
II. ARETOA. Abatimiento de encuentro y ornamento (Elkartze eta apaindura abailtzea) ―Encuentro y ornamento‖ (Elkartze eta apaindura) instalazioa bi dozena platerez osatuta dago; plater batzuk osorik daude eta beste batzuk hautsita, brontzez urtuta eta esmaltatuta. Plater bakoitzak, marrazki apaingarri baten ordez, artistaren bizitzako data pertsonal edo sozial esanguratsu bat du, bi koloretan; batzuk urre-kolorekoak eta beste batzuk beltzak, bi "taldetakoak" balira bezala...
Jatorrizko bertsioan, 365x65cm-ko lihozko oihal birjinezko bi mihiserekin egindako gainazal batean zeuden platerak. Azalera hori ping-pongeko sare batek banatzen du, eta sarea ez dago erdian, baizik eta urrezko proportzio batean, eta horrek jokoa baldintzatzen d, aukeradesberdintasunean. Joko-mahai horren gainean, platerak pilatzen ziren, liskar baten ondoren bezala, eta aldamiozko egitura baten gainean zegoen. "Elkartze" hitzak bilera edo hurbilketa bati egiten dio aipamena, baita liskar bati ere, kirol-liskar edo gatazka bati. Plater bat apurtzea, gainera, errugabetasuna galtzearen metafora da, bizitzeko konpromisoaren ondorioena, eta, beraz, haustura bakoitza hasiera bat ere bada. "Elkartze eta apaindura" "abailtzeak" "errepresentazioaren planoaren" estatutura eramaten ditu mahai-oihalak, baina, hori egitean, jokoaren aukera ere ezabatzen du, euskarri erreal eta sinboliko hori ezabatzen baitu. Ondorioz, elkartzea bera ere kirolekoa edo gatazkatsua izan , bizitza pertsonala bera bezala, kolapso batean desegiten da, eta aukera-desberdintasuna urtu egiten da aukera-gabezian.
20 metro luzeko industria-apalategi batez osatutako instalazio honetan, obrak, materialak, instalazioak, ibilbide artistiko osoaren dokumentazioa eta erakusketa hau egiteko prozesuarekin lotutako elementuak pilatzen dira. Pieza batzuek beste batzuk ekarri eta sortu dituzte, eta haien justaposizio eta oposizioen dentsitateak, egikera bat erakusteaz gain, formak, edukiak, materialak eta etapak elkarrekin konektatu nahi ditu.
Apalategi handi hau egiteko prozesuaren metafora eta metonimia da, bateria sortzaile gisa, pilaketa eta pila gisa. Ez da artxibo bat (non ordenak zailtzen dituen elementuen arteko elkarreraginak), ez eta biltegi bat ere, non materialak eskuragarri dauden, baizik eta obrak eta materialak metatzeko instalazio bat, eta bateria bat probatzen du, elementu horiek energia- eta prozesu-egoera bat sor dezaten.
Artista bakoitzak bere desiratik jarduten du, ondare sinboliko eta sentikor baten gainean. Obrak, norberarenak eta besteenak, beren arteko harremanean existitzen dira, beren eroankortasunean. Eta sorkuntzako une bakoitzak atzera begirako begirada bat lotzen du begirada prospektibo batekin. Bateria bat bezala, artistaren funts horrek, bere prozesuak azaltzeaz gain, material horien interkonexioak aktibatzen ditu, berez konexio berriak sortzen dituzten energien kondentsazioak. Biltegia, fisikoa eta psikikoa, espazio- eta denborapilaketa bat da, eta desira sortzen du. Izan ere, elektrizitatearen sorkuntzaren jatorria oxidazio- eta usteltze-prozesuen behaketatik dator; eta historiako lehen bateria izan zen zilarrezko eta zinkezko disko metalikoen pilaketa bat, oihal, kartoi edo azalezko zatien bidez elkarrengandik bereizita, ozpinez edo ur gaziz bustita.
IV. ARETOA. Tierra quemada (Lur Errea)
Jatorri belikoa duen titulu honek garaitzeaz hitz egiten digu, bizirauteko bideak ezabatuz eta etsaia psikologikoki ahulduz; eta finantzetan ere erabiltzen da, baliotsuaren autosuntsipenari aplikatuta, fagozitatu ez zaitzaten, bestearentzako interesik ez izateko, eta, balioa galdu arren, bakean utz zaitzaten lortzeko.
―Tierra quemada‖ instalazioaren ardatz nagusia C-500-30 dorre elektriko zatikatu bat da. Elektrizitatea transmititzeko dorreak autoritate-ikurren tradizio monumentalekoak dira (estatuak eta etxe-orratzak bezala), posizioaren eta altueraren logikari jarraiki. Dorre
elektrikoak egitura hutseko euskarriak dira, eta ez dute figura bat sostengatzen, baizik eta transmisioa bera, energia- eta informazio-fluxua, irudirik gabeko autoritate berri baten irudiak dira.
Eroritako dorreak monumentaltasun negatiboaren tradizio luze baten parte dira, hala nola deslegitimazio-eszenak, kargutik kendutako monumentuak, sistemaren kolapsoaren zantzuak. Dena dela, obra honek, bestalde, biziraupenarekin du zerikusia, hala ere; zoazen lekura zoazela ere etxea sortzeko bizi-energiarekin, egoera izugarria izan arren. Eskura duzunarekin balioa sortzeko eta txikiaz gozatzeko.
Dorre hau desmuntatuta dago, baztertuta, habitat edo babesleku bihurtuta. Artistaren "TRAMPAS" izenburuko artelanen sortan bezala, espazio hau kokaleku prekario baten
zantzu barreiatuen euskarria da: parketeko zoru-eremuak, lo-zakuak, maketak, janarihondarrak, zapatak, maleta hautsiak edo hondatuak objektu horietako batzuk brontzez urtuta daude, galkor eta hutsalari balioa eta iraunkortasuna emateko ideiarekin jokatuz ; eta bizileku baten beste zeinu batzuk: lozorroan, logurarekin edo agian hilda disolbaturiko gizakien oroitzapenetatik hasi, eta deskonposizioaren eta ernalketaren arteko forma hibridoetaraino... Objektu, izaki eta zirkuitu horiek guztiek giro bat egiten dute, biak eratzen dute, ikusle gisa, tartean gaudelarik.
Bene Bergado
Salamancan jaioa, urte honetatik aurrera Bilbon bizi da. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1985ean. Karrera amaitu ondoren, 1986an hasi zen artista gisa lanean, Bizkaiko Foru Aldundiaren bekarekin. 1987an Bilboko Arte Ederren Fakultatean irakasle sartu zen. 1992ko Muestra de Arte joven erakusketan parte hartu zuen eta 1994an José Luis Break komisariatutako DISTANCIA 0 erakusketan ere. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean 10 urtez irakasle izan ondoren, 1998an Madrilen bizitzera eta lan egitera joan zen.
Bene Bergadoren lanak gailu eta prozesu korapilatsuetan bizi dira, non erreala, errealitatea eta fikzioa bizipen-hibridoetan artikulatzen eta desartikulatzen diren Bere eskulturetan, guztia sinesgarria, nahasgarria, susmagarria eta egiazkoa da aldi berean.Guztia irudikapenbidegurutze gisa agertzen da, eta oroimen eta narrazioa, oroitzapena eta fikzioa, zehaztasuna eta irudimena, bizitako esperientziak eta iruditeriaren indarra aldarrikatzen ditu. Fikzioaren baliabideak kontzientziaren mekanismoetatik bereizezin bihurtzen dira.
Bere izaera ikertzaileagati eta beti haratago joateko jarreragatik nabarmentzen da artista, ezaugarri horiekin mundo oso personal baten sorrera sendotzen du.
Juan Luis Moraza
Eskultorea. Bakarkako erakusketak egiten ditu eta taldeko erakusketetan parte hartzen du 1980tik. Vigoko Unibertsitateko irakasle titularra da eta hainbat unibertsitatetako master eta doktorego programetan irakasten du. Artiumen, Reina Sofian, Guggenheim-Bilbaon eta La Casa Encendidan komisariatu du, besteak beste. Corduras (2007), Ornamento y Ley (2007), Formas del límite (2006), MA(non É)DONNA, Imágenes de creación, Procreación y anticoncepción (1993), Seis sexos de la diferencia (1990), bezalako liburuen eta saiakera kolaborazio-liburu, aldizkari espezializatu, katalogo eta egunkaritako saiakereen egilea da.
Erakusketarako aurkezpenak
Ordua: Ostegun guztietan 18:00etan eta 19:00etan
Luzapena: 45 minutu
Hizkuntza: Euskera eta gaztelania, eskaeraren arabera
Inskripzioak: Sarrera doan AZ Info-n, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus e-mailean izena emanda
Familientzako bisita-programa
Ibilbide irekia erakusketan zehar, mapa baten bidez. Mapa horretan erakusketako lanak daude irudikatuta, familia-elkarrizketa sortzeko eta begirada eta gogoeta bitxia sustatzeko.
Eskola-programa
Ehungintzako ekoizpen- eta kontsumo-prozesuari buruzko jarduera kolektibo baten bidez, ikasleek beren kontsumo-ekintzak lehengaiaren jatorriarekin lotzen dituzte, baita produktu bihurtzeko lekuekik eta hondakinak botatzekoekin.
Argitalpena
Erakusketarekin batera, proiektuaren katalogo gisako argitalpen bat aurkeztu da