URTARRILA MARTXOA
2022 2022
SARRERA Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Zinemaz blai. Eskolatik zinemara abiarazi du, Golem zinemen lankidetzarekin. Hezkuntza-arloko ikusleentzako bitartekaritzaprograma bat da, jatorrizko bertsioan zinema ikusteko interesa pizteko, bizitzeko, hunkitzeko eta sustatzeko asmoz pentsatua. Halaber, ekimen hau sortzean eragile izan da ikus-entzunezko sorkuntza garaikidea hezkuntzarako eta pentsamendu kritikoa sustatzeko tresna dela sinestea. Zinemaz blai. Eskolatik zinemara gonbidapena da film bat zinema-areto batean ikusteko esperientzia kolektiboa partekatzeko, bai eta, filma ikusi aurretik eta ondoren, identitateaz, generoaz, kontzientzia sozialaz eta ekologikoaz edo bizikidetzaz ikasgelan gogoeta egiteko ere. Egitasmoa urtarrilaren erdialdetik martxoaren erdialdera bitartean garatuko da, zenbait izenburu proposatuz hasita. Proposamen hori zabalduz joango da, zinemako estreinaldiekin eta ikastetxeek egindako iradokizunekin, une bakoitzean ikasgeletan lantzen ari zareten gaien osagarri gisa. Gida honetan eskura dituzue bai Azkuna Zentroko Golem Alhóndiga zinemetan ikus daitezkeen filmen programazioa, eta bai izenburu horietako bakoitzean oinarrituta lantzeko proposatutako material didaktikoa.
| ZINEMAZ BLAI. ESKOLATIK ZINEMARA
3