BIHOTZEZ Nº56

Page 36

Caritasen Euskera Plana | Plan de euskera en Cáritas

Euskararen erabileran, kalitatea da erronka nagusia Angel Mari Unzueta, Durangon jaioa 1952an, abade 1979tik hona, orain elizbarrutiko Bikario Nagusia dugu, Felix Alonsorekin batera. Caritasek 2009an jarri zuen bere euskara plana martxan. Harrez geroko esperientziaz eta gure argitalpenetan eta jendearen aurrean euskara erabiltzeko argibideetaz hitz egiteko, Angel Mari gonbidatu genuen. Hara ondoren, elkarrizketa eran, berarekin aztertutako gai batzuen laburpena.

Zein izan da orain arte Bizkaiko Elizak euskararen inguruan egin duen ibilbidea? Bide luzea eta oparoa bete du, elizbarruti bezala sortu zenetik gehiago. Beste hainbat arlotan bezala, honetan ere Vatikanoko II. Kontzilioa erabakigarria izan zen, Elizan hizkuntza guztien ofizialtasuna aitortu zuelako. Kontuan izan behar da, diktaduraren garaia zela hemen. Halere, elizbarrutiak hainbat ikastola sortu eta babestu zuen, euskara sartu zuen Herri Irratian, 1990ean Bizkaia Bihotzez • 2013ko uda

Irratia sortu aurretik. Labayru Ikastegiak 1970ean hasi zuen bere ibilbidea. Instituzioen bidez egindakoaz gainera, Bizkaian zehar han hor hemen erlijiosoek, eliztarrek eta era askotako taldeek emandako bultzada azpimarratu behar da. Luzaroan, “abadearen euskerea” esaerak goi-mailako euskara adierazi nahi izaten zuen gure artean. Bi hizkuntzen bizikidetzaz aritzean, hizkuntzak baino gehiago hiztunak hartu behar dira kontutan, hauek baitira es-

kubideen jabe eta bizikidetza osasuntsuaren oreka mantendu behar dutenak. Tirabira asko egon da eta badira oraindik ere muturreko jarrera baztertzaileak, zorionez banaka batek bakarrik eutsita. Oro har, egoera nahiko baketsua da, baina euskararen alde gehitxoago egin dezakegula uste dut. Zertan da gaur egun gai hau? Garai batean, Eliza honetan aitzindaria izan bazen ere, gaur egun, zorionez, guztion eskue-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.