6 minute read
SANTA MARIAKO KANPANDORREA
from Bermeo Fiestas 2021
by editorialmic
Andoni Anasagasti
Turistak genituen garaian, arraroa zen euretariko batek kanpandorre bikiaren hasiera ikusi baina kanpandorre bakarreko elizaren berezitasunagatik galdetzen ez zuen eguna . Erantzuna egunaren araberako zen: eguna didaktikoa izanez gero, Oviedoko katedralari erreferentzia egiten nion eta hark ere bakarra zuela esaten nion . Hurbilagokoa bazen, erantzuna erraza zen: Garai horretan honelako eraikuntzetarako zegoen diru eskasia . Gai hau sakon landu dute Muñoa eta Romerok . Laburbilduz esan genezake zeuden estutasun ekonomikoengatik euren doinuekin bermeotarren egunerokotasuna zuzentzeko hain beharrezkoa zen kanpai-horma bat eraiki zela, bere kanpaiekin .
Advertisement
Esaten da, Santa Marian kanpandorre bakarra edukitzearen arrazoietarik bat izan zela eraikitzen zegoen garaian plazan olgetan zegoen ume bati kanpaia gainera jausi zitzaiola eta bertan hil zuela . Zoritxar honek Alfredo Acebalen diseinua zuen kanpandorrea egiteko lanak hastea eragin zuen, kanpandorre bakarrekoa .
Aurrerago esan dudanez, Manu Muñoak 2008ko jaietako liburuan eta Asier Romerok sarean (“Itsosupeko ondarea”ko “jakintzaren pilula” baten) gai hau sakontasunean eta modu atseginean aztertu dute eta beraz ez da beharrezkoa errepikapenik . Horregatik, artikulu honetan hitz egingo dugu Talako Santa Maria elizaren aurri adierazpenetik Carlos III .a erregeak hura ordezkatuko duen eliza berria eraikitzea onartu zuen arte 1783an eta lanak amaitu eta bere inauguraziora arte 1866an .
Talako Santa Maria elizan izandako erorketa bat gertatu eta gero, egoeraren azterketa Gabriel Capalastegui eta Juan Martín de Uribeondo elorriotarrek egin zuten 1783an . Euren txostenean aurreko eliza egondako orubean berriz eraikitzearen kontra agertu ziren . “Porque no se conseguiría el fin de su permanencia, al que principalmente se debería atender, por hallarse a una distancia de solo ocho pies de la orilla del mar Océano, cuyas impetuosas olas ocasionaban continuos desprendimientos de aquel terreno y podía temerse que dentro de pocos años llegasen a ofender los cimientos de la nueva Fábrica . ”
Aurrekari hauekin, eliza gaur egun dagoen lekuan eraikitzea erabaki zen
eta aurrekontuaren arazoari ekin zitzaion . Juan Felipe López de Mena erregearen ordezkariak eliza berriaren neurriak ikusita, zentzugabekeria zela pentsatu zuen eta neurria heren batera txikitu zuen . Aurrezpen hau eginda ere, Santa Mariaren errentak txikiegiak zirela ikusi zuten eta erdi zerga bilketako neurria hartu zuten, beste erdia osasun publikoko neurri moduan apainduta, eta honela igo zuten “un cuarto en cada azumbre de vino tinto y blanco, con inclusión del chacolí de su cosecha y la Sidra de Francia” . Honi gehitu zitzaion arrantza ontziek jai egunetan arrantzatzen zutenaren hamarrena . Arlo bi hauei gehitu zitzaien “las rentas de fábrica de las Yglesias Unidas, y de las Cofradías y Hermitas filiales de ellas”.
Bitxia bada ere, elizako kabildoak “sinpa” bat egin zuen “por la cortedad de sus rentas y otros motivos, era del parecer que se le eximiese de toda contribución para este fin”.
1786 . urtean Bermeoko hiribilduak erregeari jakinarazi zion: “Que los planos (de la Iglesia) le parecían hechos con inteligencia de construcción en su planta y alzado, pero de poco gusto en lo respectivo a la decoración” . Bigarren zentzugabekeria horri erantzuteko, planoak San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademiara bideratu ziren, Manuel Machuca jaunari, bertako arkitekto ofizialari (1790).
Madrilera bidalitako planoetan dorreak jada ez dira ageri, ez direlako beharrezkoak “siendo suficiente una espadaña para colocar las campanas”, guzti hau kostua merkatzeko helburuarekin . Helburu berarekin “reduciendo el de Capelastegui a 16 de largo, dos varas menos de ancho y su elevación 7 varas menos” , ohartaraziz
zaintzeko “de los asentistas de Obra Pública sacrificando su solidez por atropellamiento cuando no por fraude .” Zelako gaurkotasuna duten esaldi hauek!! Baimen honen trukean erregea honako honekin konformatu zen: “Se coloque el escudo de mis reales Armas en la facha principal de la Nueva Yglesia, en la misma forma que se hallaba en la Antigua de Santa María de la Atalaya” . Bazirudien dena zegoela ondo baina 1796an hasitako eraikuntza bertan behera utzi zuen agiri bat aurkitu genuen . Baina badago gehiagorik ere, jada Machuca ez da arkitektoa . Silvestre Pérez eta Alejo de Miranda izan ziren planoak aldatu zituztenak gaur egun daukagun Santa Maria edukitzeko . Aipatu beharra dago agiriak 1818ko data duela .
Udalaren egoera ekonomikoa ez da batere ona . 1733an udaletxea amaitu zen eta hurrengo urteetan egoera horrek ez zuen hobera egin, 1783an elizaren eraikuntzak eta Konbentzioren gerrak bat egin baitzuten eta 1808tik 1818ra Independentziaren gerrak, biak frantsesen aurka, gerra-gertaerekin batera gertatzen diren hondamendi ekonomiko eta sozialekin .
1827an Errege Agindu batek berriz jartzen gaitu egoeran: “Procurador autorizado con poder bastante para recaudar y poner inmediatamente en la Depositaría de éste ramo los 136 .590 reales y dos maravedíes procedentes de lo que los Ayuntamientos citado en el informe, exigieron y distrajeron de
la caja de las obras de la Nueva Iglesia.”
Udalak gastuak merkatzeko beharrizanak eragiten du Machucaren proiektuari luzera heren baten txikitzeaz gain, zutabeen diametroa ere txikitzea, kostua merkatuz eta itxura lirainduz .
1851an, lanei bultzada bat emateko asmoz, batzar bat deitu zen eta bertan honako hauek egon ziren: udal osoa, “los mayores pudientes”, lanak ikuskatzeko batza, gordailuzaina, gotzainaren ordezkaria honako helburuarekin: “la oportuna liquidación de las cantidades existentes y que se hayan recaudado procedentes de los arbitrios” . Udalak, oraindik Gernikarako bidea ordaindu barik eta batez ere Bilborakoa (honetan ez zuen ezta lehenengo zatia ere ordaindu) ohartarazten du “las dificultades que ofrece la práctica de una liquidación justa y notoria al año de 1840 en razón a los trastornos de Guerras y otros accidentes” .
1840an Lehenengo guda karlista amaitu zen eta datu moduan aipa genezake Bermeori arlo ekonomikoan eragin ziola, higiezinen balioa %60ra baino gehiagora jaitsi baitzuen .
Aipatutako batzarrean lehenengo aldiz ageri dira “hombres de negro” deitutakoak, hartzekodun handiena den Manuel Aldecoa jaunak ordezkatuta . Harekin ordainketaakordio bat lortu zen, baita Camino de Bilbao enpresarekin ere .
Eraikuntza geldotu zen “obras exteriores y demás que se puedan
suprimir por ahora, sin perjudicar la habitación del Templo” baztertuta .
Batzar honetan zinegotziak aurreratu egin ziren eta ordainketei buruz esan zuten egingo zituztela “pero después que la Villa salga de los apuros en que se encuentra procurará los fondos que buenamente pueda . ”
1851an aurrekontu berri bat egin zen hiribilduaren ahalmen ekonomikora egokitzeko . Arkitekto berriak ez zekien zer zetorkion eta lanen zuzendaritza onartu zuenean esan zuen: “Que se hará con sujeción a los planos aprobados por la Real Academia de San Fernando, exceptuando por ahora los pórticos de los costados y zaguera y la construcción de las dos torres, desde la altura de la cornisa del cuerpo principal de la entrada al templo” .
Baten bat asalda daiteke Santa Maria eliza eraikitzeak iraun zuen denborarekin, baina garai hartan atzerapenak oso ohikoak ziren eta horregatik erkaketa bat egin dezakegu bere garaiko Cadizko katedralarekin . Katedral hau aipatzen dut hemen garai berean gaudelako eta bertan lan egiten duten arkitektoen artean Manuel Machuca zegoelako . Arkitekto hau planoak zuzentzen eta lanak gainbegiratzen egon zen Santa Marian 1790ean, Cadizko katedralaren ardura hartu zuen urte bera . 1790ean Cadiz Espainiako hiri aberatsenetarikoa zen, 1717tik “La casa de contratación”ek bere egoitza Sevillan izatetik Cadizen izatera igaro zelako . “La casa de contratación” Inperioa osatzen zuten koloniekiko merkataritza guztia kontrolatzeaz arduratzen zen, horrek aberastasunean, funtzionario kopuruan, salgaien joan-etorrietan eta portuko merkataritza-ontzien joanetorrietan eragiten zuen guztiarekin, hiriaren oparotasuna esponentzialki areagotuz eta, horrekin batera, katedrala eraikitzeko erabilgarri zegoen kapital kopurua handituz .
Cadizko katedrala 1722an hasi zen eraikitzen Vicente Aceroren proiektuarekin eta 1838an gurtza erlijiosorako kontsakratu zen .
Santa Mariako datak honako hauek dira: 1790 obrak hasteko, nahiz eta lehenengo planoen data 1786 den, eta bere inaugurazioa 1866an, Asuntzio egunean, Gasteizko gotzaina bertan zela .
Beraz, lanen iraupena 76 urtekoa izan zen eta Cadizkoena 116koa .
Eta aurtengoz gehiagorik ez, baina esperantza dut datorren urteko liburuan amaituko dugula gai hau .
BIBLIOGRAFIA,-
- Bermeoko artxibo historikoa - Cesar Javier Palacios . Nuevos datos sobre los arquitectos
Machuca y Vargas . Revista del Consejo superior de
Investigaciones científicas. - Manu Muñoa 2008ko Bermeoko jaietako liburua - Asier Romero Andonegi Itsosupeko
Ondarea Bermeo - www.itsosupekoondarea.es/