6 minute read
EUSKERARAKO KALTE
from Bermeo Fiestas 2021
by editorialmic
ALKARRIZKETETAN BERBA DESEGOKIZ ZUZENTZEA, EUSKERARAKO KALTE
Jose Muruaga
Advertisement
Euskerea, euskalki eta aldaera ugari eukitzearen ondorioz, inguruko erderen maileguen ekarpenekaitik, euskera batuak irakaskuntzan izan dauan inplantazinoaren lexiko “barria” dala- eta, hiztegi oso zabala eta gehienetan aberatsagoaren jabe da . Baina, era berean, eta hiztegian zentratuta, sarritan aberastasuna suposatu beharrean kalterako izaten da eta bakotxak bereari eutsiz, bestearen lexikoaren zuzentzaile bihurtzen da .
Halanda ze, bakoitxak berea eukitzea mantenduz, besteen ekarpenak gehikuntza izan beharrean, oztopo bihurtu daitekez, eta modu txarrean egindako zuzenketak erdera (gure kasuan gaztelania) erabiltzera eroaten gaitu . Orain arte ezer ulertu ez badozu, trankil edo lasai . Adibide ugariz lagunduta errez erraparatuko zara zertaz nabilen .
Batzutan zuzenketa “jatortasunean” oinarritzen da; hau da, zuzentzaileak uste dau berea dala garbiagoa edo bermeotarragoa . Adibidez, lehengo egunean, arratsaldeko bostak inguruan izugarrizko behe-lainoa (gero zuzenduko deustazu, irakurle) itsasoratu zan Gernikako errekatik (oraingoz batzuei zuzentzeko gogoa sartu jake, Mundakako erreka dala, Oka dala, Urdaibaiko itsasadarretik zuzenagoa dala uste dabelako) . Edadeko arrantzale ez dan batek, iluntzeko txikiteoan dinotso lagunari:
- Ikusi zu arratsaldien sartu dan kriston murmoie, Izaro be tapa eta
Sollubetik Bermio be ez zan ikusten.
- Hori ez da izan murmoie, zu nongu zara ba? Bermion horreri terrala deitsuten jatzo. Bestalako euskerie dakozuie. Beti esan jatzo terrala, zuk ez dakizu ezebe.
Egia da murmoie jenerikoagoa izan daitekela . Egia izan daiteke be arrantzaleek murmoi hainbat mota bereizten esperientzi handiagoa izan leikiela . Baina terrala ez da “jatorragoa”, beste behe-laino mota bat baino, barrualdetik itsasora doana . Seguruenik zuzentzaileak ez daki terrala (terrela beste batzuk) gaztelaniazko Terral berbatik datorrenik (viento que viene de tierra), eta uste dau euskera garbia (beste hizkuntza bateko mailegua-prestamoa ez dana) erabiltzen dabilela, eta beste berbak (murmoia, kañie, edo behe-lainoa…) erderakadak dirala edo oraingo euskera “barriaren” aportazinoak .
Beste adibide bat . Bapora errunbo barik dagoanean Bermeon algatien
dabilela esaten da . Eta berba hori pertsonetara be egokitzen da edo erreparazinoa edozetara egiten danean gauza konpondua “algatien” gelditzen dala esaten da . Adibidez, “Helize konpondu dogu pasadan astien ta barriro be algatien dabil” . Batzuk uste dabe “errunbo barik” erderakadea dala “rumbo” danok dakigulako gaztelaniaztik datorrela . Behar bada algatien gaztelerako “al garete” berbatik datorrela gitxik dakie, eta RAEk dinon moduan, “a la deriva” gura dau esan .
Adibide honeekaz zera gura dot argitu, norberaren esperientzian oinarrituta bakotxak erabiliko dau beretzat ohikoena, normalena dana . Eta ez da bata bestea baino hobea edo jatorrizkoagoa, behar bada espezifikoagoa izan daiteke. Zelan zabiltz ba? Erdi jodite nabil edo jimili jamala edo hobiau egon nai edo Mundekako lorue lez edo penaz. Horreri Bermion “algatien” esaten jako txo , hori be ez dakizu?–zuzentzaileak erantzun
Orain arte aitatu dodazan zuzenketak, normalean nagusiek egiten deutsie gazteagoei . Era honetara, gazteak minduta sentitu leitekez, eta atxitxeamuma zuzentzaile “borde”ekaz gaztelania erabiltzea erabakitzen dau, hizkuntza honetan, batetik seguruago sentitzen dalako, eta bestalde, eta garrantzitsuagoa, gaztelaniaz zuzenketa askoz be gitxiago egiten diralako .
Baina orain goazen zartaginari bueltea emoten . Eta adibide bategaz hasiko naz .
Lobea (iloba) aitxixe-amuman etxera doa . Eta aitxitxek galdetzen deutso:
- Zer, akaba zuz “examinek”? Edo ondino
“errekuperazinoren” bat inbizu
Lobeak erantzun:
- Aitxitxe, azterketak esaten da, eta berrikasketak ez errekuperazinuek.
Aitxitxek:
- Bueno ba, zeuk errozoie. Amuma ta bidxok kalera guez eta urteten zunien eskatzeko bentanak zarratu.
Lobeak azken berba:
- Ez da bentanie esaten, hori erderaz da. Euskeraz leihue da, beti dinotsut.
Eta aitxitxe ta amumak euren artien:
- Honeek umiek zenbat euskera dakidxie, klaro gu eskolara gitxi dxun gara eta ganera dana ikasi du erderaz.
Eta aurrera prozesiñue . Batak bestea zuzendu, bestea bata, azkenien danok gaztelaniara .
Mutur bietako adibideak jarri dodaz, baina zuzenketak adin beretsukoen artean be sarri izaten dira . Euskeran danok gara hizkuntzalari edo linguistak, eta txikiteo eta tertulietan hainbat bider entzuten dira holakoak: “ba gure etxien halan esan da beti” “Ba zure ama Mañukue izango zan, herridxen sekule ez da holan esan-eta” . Gazteren batzuk ere entzun dotaz zuzenketaren aurreran esaten “de toda la vida” halan esan da .
Beste zuzenketa mingarri bat aitatuko dot eta zera da: Bermeoko euskerea ama hizkuntza modure ikasi dauanarena, eskolan bizkaiera batua edo batuaz ikasitakoa, gehienetan gaztelaniaz egiten dauana, baina kanpoko euskaldunen bat edo euskaldun barri bat datorrenean bermeotarrez egiten deutsona .
Zelan ez, irabazlea herrikoa da, bere zelaian jokatzearen abantaila dauka eta barra-barra hasten da geure hizkeran, besteak ez dau ezer ulertu eta biak amaitzen dabe gaztelaniaz . Euskaldun barria lotsatuta eta minduta besteena ulertzen ez daualako eta bermiotarra “uf, de la que me he librau” esaten, besteak ulertzeko moduko euskeran aritzean segurtasun falta daukalako .
Zelan konpondu kakanahaste hau? Inork inor ez zuzenduta? Ba ez, errespetuan eta zuzentzeko moduetan dago gakoa . Ez da bardin zuzenketa ezkorra egitea edo norberarenari eustea baina bestearena aintzakotzat hartzea eta ezbardintasunak aberasgarritasun modura interpretatzea . Zuzendu beharrean, zeureari eutsi eta zeuk esaten dozun moduan esan . Horrela ez da bestea zuzendu modura sentiduko, eta ganera, kasurik onenean, berea azalduta eta ez bestearena ukatuta, irakasten dabil eta ez zuzentzen .
Oso deserosoa da esaldi bakotxean zuzenketa etenak egotea, komunikazinoa oztopatzen dabelako eta nork “zuzenago” egin, lasterketa eta norgehiagoka bihurtzen dalako . Alkarrizketa bat naturaltasunean oinarritu behar da, besteari esan beharrekoa zelan esan eta ze berba erabili pentsatzen egon behar
banaz, komunikazinoa astundu eta artifizialdu egiten da.
Hasierako adibideekaz gura dot jarraitu, hobeto ulertu daiten, eta zuzenketan (modu ezegokian) barik irakastean dagoala urtenbidea argitu gurako neuke .
Lehenengoak esan dauanean “kriston murmoie” sartu dala, besteak badinotso “bai itsosupeteko terrala egon da, inoiz arratsalde baten ikusi ez dotena” . Denboragarrenean, “murmoia” erabiltzen dauanak ikasiko dau zehazki behe-laino mota horreri gure herrian “terrala” esaten jakola . Gero berak erabagiko dau, eta ondo legoke, terrala erabiltzea (kasu honetan espezifikoa da-eta) edo murmoie esaten jarraitzea . Eta esandako moduan, besteen aportazinoak geure lexikora integratzea aberatsena izanik, konformatu gaitekez bakotxak berea erabiltzen jarraitzeagaz .
Bigarren adibidera joanez, aitxitxek examinekaz amaitxu zu galdetzen deutsonean lobeari, honek erantzutea “ ez ondino mateko azterketa falta jast” . “Urteten zunien bentanak zarratu” dinotsonean, “bai aitxitxe trankil, leiho guztidxek zarratuko taz” erantzutea . Kasu honeetan be egokiena izan daiteke lobak aitxitxe edo amumagaz dagoanean, “examine” edo “bentanie” erabiltzea . Baina, era berean, ondo legoke edadekuek “azterketa” edo “leihoa” integratzea euren diskurtsoan .
Era honetara jokatu ezkero, ez dago diskursoan etenik ezta disrupzinorik, inor ez da minduta sentitzen, eta besteen aportazinoak geurea aberasteko izango dira . Besteakazko errespetu kontua da, enpatia erakusten dauana, kritika ezkorra baztertzen dauana eta guztiaren ondorioa, kasurik onenean, gaztelaniara (gure kasuan) ez pasatzea lortu leikeana .
Eta orain bai, benetan akabatzeko, azken erreflexinoa. Ahozko hizkuntza berba eginez transmititzen da eta edadekuok gazteei botatzen deutsagu euskera “jatorra” eta “herrikoia” galtzearen ardura .
Gazte gehienak antzokia ixten dabenean, “Arostegi kalea” zeharkatu eta “Txiribogatik” behera eginaz heltzen dira “Lamerara” . Guk “Austekantale” zeharkatzen dogu eta “Mokoneko aldatzetik” behera eginez heltzen gara “Lamerara” . Nork erakutsi deutse “Arostegi” eta “Txiriboga” dagoen kalie? Nork ez deutse sarri errepikatu “Austekantale” edo “Mokoneko aldatza”?
Por zierto, Erriberako kalien norabide barria jarri dabe eta Psikodelise pasata Korreos kalera egin behar dozu orain San Andresera, Almikara edo errotatara joateko .
Bai, Askatasun bidean, farmazitik harantz ezin zara pasa eta Trake kaletik joan behar zara Ander Deunara, Almikara edo Artikara joateko .
Esaistek “matadero zaharreraino” dagozala norabide bi . Ez dakizula non egoan “matadero zaharra”? Hau doke! Hori dona!