5 minute read

ITSOSUPETEKO ONDAREA: GURE ONDAREA ZABALTZEKO BESTE MODU BAT

Next Article
ALKATEAREN AGURRA

ALKATEAREN AGURRA

Asier Romero

2019ko maiatza . Valentziako Arte eta Zientzien Hiriko Agora izugarriaren aurrean jesarrita nengoen, eta aurrean nuen zementu masa izugarriaz pentsatzen ari nintzela, Noah Harariren Sapiens liburuaren sinopsiari lehen begiratua eman nion . Oraindik oso gogoan nituen lankide batek, ikusi berri nuen hitzaldian, esandakoak, eta zientzia zabaltzera bultzatzen gintuena baina sare sozialen tsunamia aprobetxatuta . Eta horrela izan zen argitxoa piztu zitzaidan unea, eta Bermeora egokituko banu? Eta horrela hasi zen urte luze eta sutsu bi dirauen kontua .

Advertisement

EGITASMO HAU BEHARREZKOA ZEN?

Egin ditudan elkarrizketetan beti esan izan dut Bermeok Bizkaiko herririk aztertuenetariko bat izateko zortea duela . Horrela ba, ikasketa arlo nagusienak aztertuta daude: etnografia, ondare monumentala, hizkuntza, historia, arrantza- ekonomia, medikuntza eta abar luze bat . Gure hiribilduari buruzko ia 200 erreferentzi ditugu baina zergatik dago horrenbesteko ezagutza falta Bermeo zer izan zen eta zer denari buruz? Nire ustez balizko erantzun bat

izan daiteke irakurtzeko ohituretan izandako aldaketa eta zehatzago bizitza ohituretan izandakoa . Argitalpen hauetariko gehienak udal liburutegiko hirugarren solairuko kristaldun armairu baten barruan daude, edergarri . Zalantza barik, eskuragarri daude, baina gaur egunekoagoak diren gaiak lantzen dituzten eleberri edo azterlanak ere bai . Eta lehentasunak eta gure denbora, baldin eta denbora hori, ezinbestean azkar doana eta ezagutza azkar bat lortu nahi izatera garamatzana, Tik Token bideoen edo Instagramen irudien arteko trantsizio bat balitz bezala .

Testuinguru horretan, pilula txiki baten historia apur bat batzeko, modu atsegin eta hurbilean idazteko eta, azkenik, sare sozialen bidez zabaltzeko aukera laster mamitu zen . Hasierako saiakera batzuk egin nituen hoberen dakidanari buruz: Bermeoko historia monumentala (“¿Por qué se derrumbó Santa María de la Atalaya?” edo ¿Qué es en realidad El Castillo roto?) eta lehenengo emaitzek, oso pozgarriak izan zirenek, jarraitzera bultzatu ninduten . Facebook aukeratu nuen hoberen nenbilen sare soziala zelako y eta hurbilenekoen laguntzarekin, beste gai batzuk jorratzen hasi nintzen, hauetariko batzuk pertsonalagoak . Eta honela heldu ziren “Las niñas de la ballena”, “Xixili esa gran desconocida”, “Zergatik deitzen da ‘Gotzon Garitaonaindia’ Bermeoko Euskaltegia?” edo “Trenak ekarrikuek: una mirada desde el vagón” . Azken pilula hau inflexio puntu bat izan zen, ehunka aldiz partekatu zen eta hain izan zen handia izan zuen arrakasta, ze Facebookekoek deitu zidaten profil politiko edo antzekorik nuen

galdetzeko . Beno, irudikatuko duzue zer erantzun nien!

“ITSOSUPETEKO ONDAREA” BLOGAREN HASIERA

2019ko Gabonetan, Ainara Romerok, nire arrebak, unibertsitateko irakasle eta hezkuntzako teknologian aditua denak, niri ezer esan barik blog bat oparitu zidan eta bertan ordura arte Facebooken argitaratuta nituen pilulak sartu zituen . Gainera, gaiei buruzko terminoak sartu zituen, sarrerak erraz berreskuratzeko, eta amaitzeko izenburua ipini zion blogari: ‘Itsosupeteko ondarea’ . Orain badakizue zein garrantzitsua izan den egitasmo honetan .

Ordutik hona 70 pilula argitaratu dira eta ia 95 .000 bisita daude, egunero 300 bisitako bataz bestekoarekin . Harritu egiten nauten kopuruak eta adi egotera behartzen nautenak, ditudan aholkulari sare zabalak idazten didalako, deitu eta kalean nabilela gelditzen nautelako zehaztasunak egiteko, zuzenketak edo datuak gehitzeko . Ulertzen dut, neure moduan, gure herriko historia ahalik eta hoberen erregistratzeko eta osatzeko irrikan daudela . Oso harro nagoen sare sozial txiki baten modukoa da eta esaten dudanarekin zehatz eta zorrotzagoa izaten laguntzen dit . Sare hau gure etxean amaitzen da, Elisak, nire emazteak, nik idatzitakoa irakurtzen duenean eta bere zuzenketak proposatzen dizkidanean edo facebooken pilularako sarreratxoa idazten duenean .

Pilula errazak eta gehiago kostatu izan zaizkidanak daude . Monumentu edo gertakari historikoekin zerikusia dutenak erraz samarragoak dira, beste kide batzuk horren inguruan esandakoa laburbildu eta irakurtzea erakargarriagoa egingo duten argazki batzuk gehitzea baino ez

didalako eskatzen . Pilula zailagoak etnografiarekin zerikusia dutenak dira, gehienetan eguneratutako dokumentazio gutxi dagoelako edo informazio osatze aldera, elkarrizketak egitera naramatelako, Aritzatxuren historiarenak esaterako edo herriko kalenak . Beste batzuk ere oso konplikatuak dira esangura emozional eta sinbolikoa dutelako, gerra zibilari buruz idatzi ditudan guztiak, diktadura frankistari buruzkoak edo Xixili moduko monumentu ikonikoenak .

Zalantza barik, gure Xixiliren egoera makalari buruzko pilula izan da mediatikoena eta konpondu ahal izateko erakunde- erantzun arina bultzatu zuena . Lerro hauek idazten nagoenean lehenengo atala amaituta dago, egoera aztertzea eta esku- hartze eta zaharberritzerako egitasmoa garatzea helburu duena . Esperantza dut eta horrela izatea nahiko nuke, lerro hauek irakurtzen zaudetenean zaharberritze egitasmoa onartuta egotea eta lanen exekuziorako kronograma izatea . Blog honen helburuetariko bat kontzientzia hartzea izan da eta beraz ongi etorri gure kultur- ondare aberats eta askotarikoa zainduko duen edozein ekintza .

ETORKIZUNEKO EGITASMOAK

Blogetik webgune izatera pausua eman nahiko nuke, baliabide gehiago sartzeko aukera izateko, esaterako bideoak edo entzungaiak . Lehen hezkuntza eta DBHrako materiala ere sortu nahiko nuke, hau da, pilula batzuen laburpentxoak egin eta ikasgeletarako egokitu; eta zelan ez, pilula guztiak euskaraz eta gaztelaniaz irakurtzeko aukera egotea edo baliteke euretariko batzuk ingelesez eta frantsesez jartzea ere . Nire beste kezketariko bat gure historian Bermeoko andreen eragin ukaezina hobeto islatzea da . Eta azkenik, horretarako tartea banu, orain arte idatzitako pilula guztiekin liburu moduko argitalpentxo bat egin nahiko nuke .

Amaitzera noa . Herri batek bizirik jarraitzen du bere ondarearen berri eman behar duelako nahitaez . Eta zentzu honetan Bermeo aparta da eta horregatik jarraitu behar dugu gorarazten gure hiribildua Bizkaiko hiriburua izan zela, katedral baten neurriko eliza izan genuela, erlijioordena bateko kideak bizi izan ziren lehenengo izaroa, bide-erakusleak izan ziren bidaiak egin zituzten bermeotarrak, Terranova eta Dakarreraino heldu ziren arrantzaleak, San Juan sinbolikoa, gotiko erako klaustro paregabea, itsasargi legendarioa, itsasontzi guztiak agurtzen dituen Europako hegoaldeko lamia bakarra edo gure izaera azaleratzen duen milaka urteko hizkuntza . Gero eta deszentralizatuagoa eta deserrotuagoa den mundu global eta interaktibo honetan, ezinbestekoa da herri moduan bereizten eta elkartzen gaituena zabaltzeko baliabideak bilatzea . Testuinguru honetan, “Itsosupeteko ondarea” guztiok aurretik dugun lan garrantzitsuari ekarpen xumea da, nortasuna geure buruei buruz egiten dugun kontakizuna baino ez da- eta .

This article is from: