8 minute read
LAZARETOA
from Bermeo Fiestas 2021
by editorialmic
Luis Sendino
Duela hilabete batzuk, Goyo Mallabiabarrenarekin berbetan nengoela lazaretoari buruzko elkarrizketa hasi genuen . Goyo 1885eko koleraren izurritean hildako hiru lagunen hilarriei buruz berbetan ibili zen . Hilarrietariko bat neskatxo batena zen . Zoritxarrez azken udazkenean izandako euriteen ondoriozko luizi batek hilarri horiek estali eta desagertu egin dira . Lazaretoaz geratzen zen gehiena ere lur azpian utzi du .
Advertisement
Egoera honen aurrean, pentsatu nuen Bermeoko artxibo historikoan gertatutakoari buruzko informazio egon zitekeela . Eta horrela da . Artxiboan lazaretoari buruzko paper-sorta dago eta beste hainbat gauzaren artean, foru aldundiaren eta udalaren arteko 36 telegrama daude sorta horretan, lazaretoaren funtzionamenduari buruzkoak .
1885 urteari buruz ari gara eta pentsa daiteke izurriteen alerta sistema gaur egungoa baino ahulagoa izango zela, baina ez da horrela . Artxiboko telegrametariko batek honela dio: 1885-9-2 . “En la mañana de ayer han salido de Santander para esta Provincia, lanchas pescadoras con gente procedente de un barco infectado . Averigüe si han llegado a ese Puerto y adopte, caso afirmativo, medidas y precauciones sanitarias convenientes, comunicando igual Orden a los Alcaldes de los pueblos limítrofes para los mismos fines.” Baina oharrak daude aurrez zaintza eskatuz, esaterako abuztuan eta irailaren 1ean .
Behaketa etengabea zen . 1884ko irailaren 4an kolera kasu bat egon zen Alacanten eta Osasun batzordeak etxeak sakonago behatzea adostu zuen “para proceder al aislamiento de los infectados o provenientes de zonas infectadas” . Herrietarako sarreretan kontrolak ziurtatzea agindu zen eta Guardia Zibilak egingo zituen . Hauek ezin izatekotan foru-zain bikoteak bidaltzeko eskatuko zitzaion foru aldundiari .
Krokisaren deskribapena. ¡) Hornidurak jasotzea. B) Zaintzaileen kuartela) Medikuaren, kapilauaren eta administratzailearen etxebizitza) Gizonezkoen isolamendurako pabilioia. F) Sexu bietarako ospitalea. G) Hilerria Lazaretoaren perimetro osoa estaltzen duen bi banaketa hesiak ikusten dira. Gerora sistema hori Lehen eta Bigarren Mundu Gerretako kontzentrazio-esparruetan aplikatu zen. Santanderretik etorritako sei ontziak ere ikus daitezke.
1885an ideia higienistak herrian sartuta egon ziren eta 7-1ean Osasun batzordeak Santa Eufemia inguruneko osasungarritasun eskasaz, etxeen azpiko aldeetan bizi diren txerri eta asto kopuru handiagatik, hitz egin zuen . Gaixotasunak ekiditeko hainbat arau eman zituen .
8-6an batzordeak zetorrena aurreikusita erizain, zaintzaile, garraiatzaile, lurperatzaile eta abarrentzako araudia adostu zuen . Eta “construcción de dos casetas de tablas para verificar fumigaciones que deben situarse en los dos caminos de Guernica y de Bilbao” . Ospitale Santua kolera dutenentzako ospitale bihurtu zen eta bertako gaixoak San Francisco komentu ohira eraman zituzten .
Irailaren 10eko Osasun batzordean jada lazaretoa aipatzen da eta alkateak aipatu zuen Bilbora bidaia egin zuela zehazki “lazaretoko egoera normalizatzeko” . Bertako mediku zuzendari izendatu zen Adolfo Gil Pastor jauna .
Mediku hau, kapilaua eta lazaretoko arduradunarekin batera bertan geratu zen, gaixoekin batera .
Medikuak kapilauari buruz zera dio: “El Padre Capellán que es un infeliz y bellísima persona ha agradecido esta prueba de fervor religioso de los marinos” .
Arrantzaleek aldarea “con guirnaldas y floreros” apaindu zuten jai bati buruz ari da . Medikuak idazten zituen gutunen bilduman aurretik hitz egin dugun hilarriko umearen heriotzaren berri eman zuen .
“Tengo el deber de participar a V . que anoche ha fallecido la niña que desde su salida de Santander venía padeciendo una enterocolitis” .
Santanderren zentra gaitezen kutsaduraren erdigune moduan . 9aren 1ean Bermeorantz abiatu ziren 6 ontzi . Bertan 41 tripulatzaile eta 86 bidaiari zihoazen, guztira 127 lagun . Bermeora goizeko 5:00ak eta arratsaldeko 7:00ak bitartean heldu ziren . Orain arte beti pentsatu izan da lazaretoan ume bi baino ez zirela ingresatu baina San Juan ontziko tripulatzaile eta bidaiarien zerrendan, 7 bidaiaritatik 6 umeak zirela adierazi zen .
Bien bitartean, hiribilduan itxitura perimetrala eta gaur egungoen antzeko arau batzuk ipini ziren, bide publikoetako zaindarien kidego bat sortu zen kanpotarren sarrerak kontrolatzeko, baita osasungintzako beste bat ere, garraiatzailez, erizainez eta lurperatzailez osatutakoa . Kutsatuta dauden lekuetatik datozen pertsonen kontrola agindu zen .
Eramailearen osasun-egoera ona ziurtatzeko hainbat baimen zeuden . Arreta deitzekoa da Otxandiorekin zegoen harreman handia . “Personas invadidas” zirenak isolatzeko agindu zen . Estolderia itxi zen . Herrigunean txerriak haztea debekatu zen . “Creación del Lazareto para
las procedencias marítimas y los procedentes de Santander” eta agiria amaitzen da gobernu taldea txalotuz ZERA DIOENEAN: “No se cree haber cometido extralimitación legal ninguna, ni se ha producido queja alguna, habiendo el vecindario secundado las disposiciones de la autoridad, a cuya cooperación se debe indudablemente el haber combatido con éxito . ”
Kanpaina arrakastatsuaren emaitza honakoa da, irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean: 6 hildako . 5 laguni alta eman zitzaien . 3 lagun kutsatu ziren Santanderreko isolatutako ontzietan . Lagun 1 lazaretoan . Ikus daiteke zerrenda honetan ez dituztela zenbatzen lazaretoko hildakoak, ez baitatoz bat bertan hildakoen datuekin . Udala pozarren egon zitekeen emaitzekin, batez ere Galo Nardiz alkatea . Bere kezka zen herritarrek eta lazaretoak ez zezatela ezer falta, kutsatuen arropak erretzeko agindu zuen eta horren gastuak ordaindu . Gainera, Villabaso aldundiko ordezkariaren pendejadak jasan zituen, zeinak modu honetako telegramak bidali zituen: “No es necesario extremar precaución y el recibido aquí “es preciso” equivocación que altera completamente el juicio formado por mi por la parte que el envió este, para no hacerme responsable de los herrores ajenos .” Ortografia akatsak ez dakigu
Villabaso jaunarenak izan ziren ala telegrafistarenak.
Bilborako bidaiez gain, alkateak ez du zalantzarik bere anaia Bernardoz baliatzeko beharrezkoak eta aurkitzeko nekezak ziren gauzak bilatzeko egin beharrekoak egiteko .
Posta- truketik ikusten da medikuak, Gil jaunak, eta alkateak eduki zuten adiskidetasuna. Posta- truke ofizialean formak gorde eta protokolo- hizkera betetzen den bitartean, paper- hondarrak erabiliz idatzi direla ematen duten dokumentu batzuetan, medikuak hainbat konturen berri ematen zuen: lazaretoaren egunerokotasuna, apaiz sinplea, hondoratutako txalupak ikuskatzea, horien bisitan izan zuen zorabioa eta abar .
Aurretik aipatu dugun bezala, Santanderretik etorritako bidaiariak 6 ontzitan etorri ziren eta lazaretoaren aurreko zabaldegian atrakatu zuten . Atrakatu baino gehiago, hondoa jo zuten; izan ere, peritu batek horietako baten izandako kalteen balorazioaren dokumentuak edo beste dokumentu batzuk daude, gainerakoen kalteordainak ordaintzeko haien balioa tasatuz, eta ikusi dugu Gil doktorearen bisita, hain denbora luzean urpean egon ondoren eta ondorengo fumigazio batekin berriro erabil zitekeela jakinarazteko .
Hornigaiak eta jakiak lazaretora bidaltzeko bide bi zeuden; bata itsasoz, baina egokitu barik zegoenez arriskutsua zena eta beste itsasargira eramaten zuena . Udalak honela izendatzen duen agiria dago: Medidas de precaución y defensa, eta honela dio hitzez hitz .
“Organización de un cuerpo de vigilantes para los caminos públicos al objeto de averiguar las personas que llegan a la población y su procedencia . ”
“Organización también de otro cuerpo de personal sanitario de enfermeros, camilleros y enterradores en previsión de ser invadida la población por la epidemia”
“Observación de las personas procedentes de puntos sospechosos en su domicilio, si reuniese las condiciones necesarias, o en el caso contrario en las habitaciones dispuestas previamente por la Junta de Sanidad .
“Aislamiento de las personas invadidas y de sus familias en sus domicilios si contasen con recursos o en las casas habilitadas para el efecto en caso contrario . . .
“Desalojamiento de todas las casas que careciendo de lugares escusados o de condiciones de habitabilidad, mientras en ellas no se ejecuten las reformas necesarias . ”
“Cierre del alcantarillado y frecuente desinfección del mismo y lugares escusados . ”
“Prohibición terminante de la cría de cerdos en el casco de la población
(todavía conservaba la Villa la muralla) y acondicionamiento de todas las cuadras y lonjas . Visita de inspección a las habitaciones . ”
“Instalación del Lazareto de Machichaco para las procedencias marítimas que llegaron de Santander . ”
“Desaparición de todos los focos de aguas pantanosas en los barrios rurales . ”
Oinarrian, pandemia kontrolatzeko pausuak gaur eguneko berak dira . Jarraibide higienikoak, isolamendua, pertsonen zirkulazioaren kontrola eta jarraibide berri gisa, txerrien eta pertsonen arteko lotura estua haustea .
Bermeoko medikuak medikuntzan izandako berrikuntzen jakitun zirela erakusten duten hainbat arau daude .
1854an John Snow mediku ingelesak aurkitu zuen urak zuen garrantzia koleraren zabalkuntzan eta urtebete geroago bere osasun arauak ezartzen ari ziren Bermeon .
Normalean kutsatzeak ekiditeko modu orokorrean maskarak erabiltzen hastea 1918an ezarri zen espainiar gripearekin; ba gure herrian “tapa bocas”ak erabiltzearen erreferentzia 1885an ageri da, erabilera bererako . Beti bezala historiak ez ditu gustuko zuriak eta beltzak, gusturago dago marroi eta grisekin .
AURRERAGO AURKEZTUTAKO ARAUDIA KUDEATZEKO KONTRATATUTAKO JENDEA.-
Herrian:
6 herri bideetako zaintzaile . 4 isolatutako etxeak id . 6 erizain . 4 garraiatzaile . Lurperatzaile 2 . Mediku 2 . Medikuen laguntzaile 2 .
Matxitxakoko lazaretoan:
Mediku 1 . Kapilau 1 . Administratzaile 1 . Erizain 2 . Lurperatzaile 1 . 6 zaintzaile . Herriarekin harremanetarako postari
1 .
Garai horretan Bermeoko biztanleria 9 .000 biztanle ingurukoa zela kontuan hartuz, udalak, arlo honetan bakarrik, egin zuen ahalegin ekonomikoaz jabe gaitezke .
BIBLIOGRAFIA.-
Anasagasti Andoni . Estacionalidad de los matrimonios en una población pesquera . Bermeo aldizkaria . 59-70 orrialdeak .
Erkoreka Anton . Una nueva historia de la Gripe Española . Paralelismos con la Covid 19 . Lamiñarra . Iruña 2020 .