Bermeo Fiestas 2021

Page 62

LAZARETOA Luis Sendino Duela hilabete batzuk, Goyo Mallabiabarrenarekin berbetan nengoela lazaretoari buruzko elkarrizketa hasi genuen. Goyo 1885eko koleraren izurritean hildako hiru lagunen hilarriei buruz berbetan ibili zen. Hilarrietariko bat neskatxo batena zen. Zoritxarrez azken udazkenean izandako euriteen ondoriozko luizi batek hilarri horiek estali eta desagertu egin dira. Lazaretoaz geratzen zen gehiena ere lur azpian utzi du. Egoera honen aurrean, pentsatu nuen Bermeoko artxibo historikoan gertatutakoari buruzko informazio egon zitekeela. Eta horrela da. Artxiboan lazaretoari buruzko paper-sorta dago eta beste hainbat gauzaren artean, foru aldundiaren eta udalaren arteko 36 telegrama daude sorta horretan, lazaretoaren funtzionamenduari buruzkoak. 1885 urteari buruz ari gara eta pentsa daiteke izurriteen alerta sistema gaur egungoa baino ahulagoa izango zela, baina ez da horrela. Artxiboko telegrametariko batek honela dio: 1885-9-2. “En la mañana de ayer han salido de Santander para esta Provincia, lanchas pescadoras con gente procedente de un barco infectado. Averigüe si han llegado a ese Puerto y adopte, caso afirmativo, medidas y precauciones sanitarias

62  BERMEOKO JAIAK 2021

convenientes, comunicando igual Orden a los Alcaldes de los pueblos limítrofes para los mismos fines.” Baina oharrak daude aurrez zaintza eskatuz, esaterako abuztuan eta irailaren 1ean. Behaketa etengabea zen. 1884ko irailaren 4an kolera kasu bat egon zen Alacanten eta Osasun batzordeak etxeak sakonago behatzea adostu zuen “para proceder al aislamiento de los infectados o provenientes de zonas infectadas”. Herrietarako sarreretan kontrolak ziurtatzea agindu zen eta Guardia Zibilak egingo zituen. Hauek ezin izatekotan foru-zain bikoteak bidaltzeko eskatuko zitzaion foru aldundiari.

Krokisaren deskribapena. ¡) Hornidurak jasotzea. B) Zaintzaileen kuartela) Medikuaren, kapilauaren eta administratzailearen etxebizitza) Gizonezkoen isolamendurako pabilioia. F) Sexu bietarako ospitalea. G) Hilerria Lazaretoaren perimetro osoa estaltzen duen bi banaketa hesiak ikusten dira. Gerora sistema hori Lehen eta Bigarren Mundu Gerretako kontzentrazio-esparruetan aplikatu zen. Santanderretik etorritako sei ontziak ere ikus daitezke.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.