2 BERMEOKO JAIAK 2021
Aurkibidea ALKATEAREN AGURRA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4 SANTA MARIAKO KANPANDORREA . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10 XIXILIREN GUTUNA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14 ITSOSUPETEKO ONDAREA: GURE ONDAREA ZABALTZEKO BESTE MODU BAT . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16 TXO ETA GIZON-MUTILEK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 30 ALKARRIZKETETAN BERBA DESEGOKIZ ZUZENTZEA, EUSKERARAKO KALTE . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 40 EL CORSARIO DE MATXITXAKO . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 50 LAZARETOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 62
LANTALDEA ARGITARATZAILEA Bermeoko Udala AZALA Bermeoko Jaiak 2021 BAGATOZ BERRIRO Egilea: PAUL ETXEBARRIA OLANO KOORDINAZINOA Bermeoko Udala- Kultura eta Hezkuntza Saila
LEGE GORDAILUA BI1385-2021
ARGAZKIAK Juan Antonio Apraiz “Koiote” Luis Sendino Asier Romero Bermeoko Udala: Kultura eta Hezkuntza Saila eta Udal Artxiboa ESKER ONAK Esker beroenak liburu hau kaleratzen lagundu daben persona, enpresa eta erakunde guztiei.
Debekatuta dago liburu honetan argitaraturiko edozein eduki osorik edo partzialki errepoduzitzea, edozein dalarik baliabidea edo prozedura. Argitaratzekotan editorearen idatzizko eta berariazko baimena beharko da aldez aurretik. Baimenduta ez dagoen erabilera oro legeak ezartzen dauen moduan zigortuko da. Queda prohibida la reproducción total o parcial de cualquiera de los contenidos publicados en este libro, por cualquier medio o procedimiento. Para ello se deberá contar con la autorización previa, expresa y por escrito del editor. Toda forma de utilización no autorizada será perseguida con lo establecido en la ley.
BERMEOKO JAIAK 2021 3
ALKATEAREN AGURRA
B
ermeotarrok hastapenetik islatu dogu geure herriaren izena historia-libururik garrantzitsuenetan. Andra eta gizon adoretsuak, kresalez jantziak, auzokoa zein bisitaria esku-zabalik hartzen dakitenak eta unerik latzenetan be,
4 BERMEOKO JAIAK 2021
aurrera egiteko gaitasuna behin eta barriz erakutsi dabenak; holakoak gara bermeotarrak. Hainbat eta hainbat dira historian zehar bermeotarrok eginiko lorpenak, baina nazinoartean ezagutzera emon gaituzan
bi aipatu gurako neukez bereziki. Orain 500 urte Magallanes buru izan eban espezieen uharteetarako espedizioan parte izan ginan bermeotarrok. 1519an gure herriko zazpi itsas-gizonek Andaluziarako bidea hartu eben bertan, Sanlúcarren, Moluka uharteetarako bidaiari hasierea emoteko. Zazpi gizonetatik bik, -Juan de Acurio kontramaisuak eta Pedro de Chindarza “txo”ak-, 3 urte beranduago (1522an), bueltan etortea lortu eben J.S. Elkano buru izan eban tripulazinoan munduari lehenengoz buelta osoa emon ostean. Argi dago Bermeo bere portuaren inguruan bizi eta hazi izan dan herria dala. Arrantzale, neskatila eta kontserberetako langileak Kantauri itsasoari estuki lotuta bizi ziren. 1956. urteko neguan, ordea, euskal-portuak arrantza krisia bizi eben. Hori holan izanik, zenbait bermeotar ekintzailek 20 metrotik beherako itsasontzietan Afrikako kostalderantz joatea erabagi eben atunaren arrantzan. Berrogeita hamar egunez arrantzan egon ostean etxeratu ziran, eta orduz geroztik nazinoarteko uretan dihardute gure arrantzaleak. Itsasontziak egokituz, teknikak zorroztuz eta trebezia handituz orduko ekintzaile horiek hasiriko bidea urratuz joan gara bermeotarrak. Gaur gaurkoz, arrantza-praktika jasangarriengatik Bermeoko atunontziflota erreferentziazkoa da nazioartean, eta hori gitxi balitz lez, mundu mailan arrantzatzen diran tunidoen %10a Bermeoko itsasontziek egiten dabe.
Gertakari honeek agerian ixten dabe, beraz, unean une geuk idazten dogula geure historia. Orain beste momentu historiko bat bizitzea egokitu jaku. Osasun-krisi honek gure egunerokotasuna hankaz gora jarri badau be, beste behin, egoerarik latzenean aurrera egiteko kemena eta ilusinoa daukaguz. Aurten be Andra Mari eta Santa Eufemia jairik ez ospatzea egokitu jaku, baina pandemiari aurrea hartzeko ahalegina egiten jarraitu behar dogu indarrean dagozan osasun eta segurtasun neurriak betez. Bermeotarrontzat hain bereziak diran egunok baliatu daiguzan orain arte egin dogun esfortzuaz hausnartzeko, hainbat eta hainbat herrikidek bizi izan dabezan zailtasunez gogoeta egiteko, eta zelan ez, osasun-krisi honen ondorioz gugaz ez dagozanak gogoan izateko. Idatzi daigun, bada, geure historiaren kapitulu barri hau arduratik eta alkartasunetik. “Eta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan, zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak…”. Eutsi Bermio eta bermiotarrak!
Aritz Abaroa Cantuariense Bermeoko Alkatea
BERMEOKO JAIAK 2021 5
LAGUNTZAK
SANTA MARIAKO KANPANDORREA Andoni Anasagasti
T
uristak genituen garaian, arraroa zen euretariko batek kanpandorre bikiaren hasiera ikusi baina kanpandorre bakarreko elizaren berezitasunagatik galdetzen ez zuen eguna. Erantzuna egunaren araberako zen: eguna didaktikoa izanez gero, Oviedoko katedralari erreferentzia egiten nion eta hark ere bakarra zuela esaten nion. Hurbilagokoa bazen, erantzuna erraza zen: Garai horretan honelako eraikuntzetarako zegoen diru eskasia. Gai hau sakon landu dute Muñoa eta Romerok. Laburbilduz esan genezake zeuden estutasun ekonomikoengatik euren doinuekin bermeotarren egunerokotasuna zuzentzeko hain beharrezkoa zen kanpai-horma bat eraiki zela, bere kanpaiekin.
Asier Romerok sarean (“Itsosupeko ondarea”ko “jakintzaren pilula” baten) gai hau sakontasunean eta modu atseginean aztertu dute eta beraz ez da beharrezkoa errepikapenik. Horregatik, artikulu honetan hitz egingo dugu Talako Santa Maria elizaren aurri adierazpenetik Carlos III.a erregeak hura ordezkatuko duen eliza berria eraikitzea onartu zuen arte 1783an eta lanak amaitu eta bere inauguraziora arte 1866an.
Esaten da, Santa Marian kanpandorre bakarra edukitzearen arrazoietarik bat izan zela eraikitzen zegoen garaian plazan olgetan zegoen ume bati kanpaia gainera jausi zitzaiola eta bertan hil zuela. Zoritxar honek Alfredo Acebalen diseinua zuen kanpandorrea egiteko lanak hastea eragin zuen, kanpandorre bakarrekoa.
Talako Santa Maria elizan izandako erorketa bat gertatu eta gero, egoeraren azterketa Gabriel Capalastegui eta Juan Martín de Uribeondo elorriotarrek egin zuten 1783an. Euren txostenean aurreko eliza egondako orubean berriz eraikitzearen kontra agertu ziren. “Porque no se conseguiría el fin de su permanencia, al que principalmente se debería atender, por hallarse a una distancia de solo ocho pies de la orilla del mar Océano, cuyas impetuosas olas ocasionaban continuos desprendimientos de aquel terreno y podía temerse que dentro de pocos años llegasen a ofender los cimientos de la nueva Fábrica.”
Aurrerago esan dudanez, Manu Muñoak 2008ko jaietako liburuan eta
Aurrekari hauekin, eliza gaur egun dagoen lekuan eraikitzea erabaki zen
10 BERMEOKO JAIAK 2021
eta aurrekontuaren arazoari ekin zitzaion. Juan Felipe López de Mena erregearen ordezkariak eliza berriaren neurriak ikusita, zentzugabekeria zela pentsatu zuen eta neurria heren batera txikitu zuen. Aurrezpen hau eginda ere, Santa Mariaren errentak txikiegiak zirela ikusi zuten eta erdi zerga bilketako neurria hartu zuten, beste erdia osasun publikoko neurri moduan apainduta, eta honela igo zuten “un cuarto en cada azumbre de vino tinto y blanco, con inclusión del chacolí de su cosecha y la Sidra de Francia”. Honi gehitu zitzaion arrantza ontziek jai egunetan arrantzatzen zutenaren hamarrena. Arlo bi hauei gehitu zitzaien “las rentas de fábrica de las Yglesias Unidas, y de las Cofradías y Hermitas filiales de ellas”. Bitxia bada ere, elizako kabildoak “sinpa” bat egin zuen “por la cortedad de sus rentas y otros motivos, era del
parecer que se le eximiese de toda contribución para este fin”. 1786. urtean Bermeoko hiribilduak erregeari jakinarazi zion: “Que los planos (de la Iglesia) le parecían hechos con inteligencia de construcción en su planta y alzado, pero de poco gusto en lo respectivo a la decoración”. Bigarren zentzugabekeria horri erantzuteko, planoak San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademiara bideratu ziren, Manuel Machuca jaunari, bertako arkitekto ofizialari (1790). Madrilera bidalitako planoetan dorreak jada ez dira ageri, ez direlako beharrezkoak “siendo suficiente una espadaña para colocar las campanas”, guzti hau kostua merkatzeko helburuarekin. Helburu berarekin “reduciendo el de Capelastegui a 16 de largo, dos varas menos de ancho y su elevación 7 varas menos” , ohartaraziz
BERMEOKO JAIAK 2021 11
zaintzeko “de los asentistas de Obra Pública sacrificando su solidez por atropellamiento cuando no por fraude.” Zelako gaurkotasuna duten esaldi hauek!! Baimen honen trukean erregea honako honekin konformatu zen: “Se coloque el escudo de mis reales Armas en la facha principal de la Nueva Yglesia, en la misma forma que se hallaba en la Antigua de Santa María de la Atalaya”. Bazirudien dena zegoela ondo baina 1796an hasitako eraikuntza bertan behera utzi zuen agiri bat aurkitu genuen. Baina badago gehiagorik ere, jada Machuca ez da arkitektoa. Silvestre Pérez eta Alejo de Miranda izan ziren planoak aldatu zituztenak gaur egun daukagun Santa Maria edukitzeko. Aipatu beharra dago agiriak 1818ko data duela. Udalaren egoera ekonomikoa ez da batere ona. 1733an udaletxea amaitu zen eta hurrengo urteetan egoera horrek ez zuen hobera egin, 1783an elizaren eraikuntzak eta Konbentzioren gerrak bat egin baitzuten eta 1808tik 1818ra Independentziaren gerrak, biak frantsesen aurka, gerra-gertaerekin batera gertatzen diren hondamendi ekonomiko eta sozialekin. 1827an Errege Agindu batek berriz jartzen gaitu egoeran: “Procurador autorizado con poder bastante para recaudar y poner inmediatamente en la Depositaría de éste ramo los 136.590 reales y dos maravedíes procedentes de lo que los Ayuntamientos citado en el informe, exigieron y distrajeron de la caja de las obras de la Nueva Iglesia.”
12 BERMEOKO JAIAK 2021
Udalak gastuak merkatzeko beharrizanak eragiten du Machucaren proiektuari luzera heren baten txikitzeaz gain, zutabeen diametroa ere txikitzea, kostua merkatuz eta itxura lirainduz. 1851an, lanei bultzada bat emateko asmoz, batzar bat deitu zen eta bertan honako hauek egon ziren: udal osoa, “los mayores pudientes”, lanak ikuskatzeko batza, gordailuzaina, gotzainaren ordezkaria honako helburuarekin: “la oportuna liquidación de las cantidades existentes y que se hayan recaudado procedentes de los arbitrios”. Udalak, oraindik Gernikarako bidea ordaindu barik eta batez ere Bilborakoa (honetan ez zuen ezta lehenengo zatia ere ordaindu) ohartarazten du “las dificultades que ofrece la práctica de una liquidación justa y notoria al año de 1840 en razón a los trastornos de Guerras y otros accidentes”. 1840an Lehenengo guda karlista amaitu zen eta datu moduan aipa genezake Bermeori arlo ekonomikoan eragin ziola, higiezinen balioa %60ra baino gehiagora jaitsi baitzuen. Aipatutako batzarrean lehenengo aldiz ageri dira “hombres de negro” deitutakoak, hartzekodun handiena den Manuel Aldecoa jaunak ordezkatuta. Harekin ordainketaakordio bat lortu zen, baita Camino de Bilbao enpresarekin ere. Eraikuntza geldotu zen “obras exteriores y demás que se puedan
suprimir por ahora, sin perjudicar la habitación del Templo” baztertuta. Batzar honetan zinegotziak aurreratu egin ziren eta ordainketei buruz esan zuten egingo zituztela “pero después que la Villa salga de los apuros en que se encuentra procurará los fondos que buenamente pueda.” 1851an aurrekontu berri bat egin zen hiribilduaren ahalmen ekonomikora egokitzeko. Arkitekto berriak ez zekien zer zetorkion eta lanen zuzendaritza onartu zuenean esan zuen: “Que se hará con sujeción a los planos aprobados por la Real Academia de San Fernando, exceptuando por ahora los pórticos de los costados y zaguera y la construcción de las dos torres, desde la altura de la cornisa del cuerpo principal de la entrada al templo”. Baten bat asalda daiteke Santa Maria eliza eraikitzeak iraun zuen denborarekin, baina garai hartan atzerapenak oso ohikoak ziren eta horregatik erkaketa bat egin dezakegu bere garaiko Cadizko katedralarekin. Katedral hau aipatzen dut hemen garai berean gaudelako eta bertan lan egiten duten arkitektoen artean Manuel Machuca zegoelako. Arkitekto hau planoak zuzentzen eta lanak gainbegiratzen egon zen Santa Marian 1790ean, Cadizko katedralaren ardura hartu zuen urte bera. 1790ean Cadiz Espainiako hiri aberatsenetarikoa zen, 1717tik “La casa de contratación”ek bere egoitza Sevillan izatetik Cadizen izatera igaro zelako. “La casa de contratación” Inperioa osatzen
zuten koloniekiko merkataritza guztia kontrolatzeaz arduratzen zen, horrek aberastasunean, funtzionario kopuruan, salgaien joan-etorrietan eta portuko merkataritza-ontzien joanetorrietan eragiten zuen guztiarekin, hiriaren oparotasuna esponentzialki areagotuz eta, horrekin batera, katedrala eraikitzeko erabilgarri zegoen kapital kopurua handituz. Cadizko katedrala 1722an hasi zen eraikitzen Vicente Aceroren proiektuarekin eta 1838an gurtza erlijiosorako kontsakratu zen. Santa Mariako datak honako hauek dira: 1790 obrak hasteko, nahiz eta lehenengo planoen data 1786 den, eta bere inaugurazioa 1866an, Asuntzio egunean, Gasteizko gotzaina bertan zela. Beraz, lanen iraupena 76 urtekoa izan zen eta Cadizkoena 116koa. Eta aurtengoz gehiagorik ez, baina esperantza dut datorren urteko liburuan amaituko dugula gai hau. BIBLIOGRAFIA,- Bermeoko artxibo historikoa - Cesar Javier Palacios. Nuevos datos sobre los arquitectos Machuca y Vargas. Revista del Consejo superior de Investigaciones científicas. - Manu Muñoa 2008ko Bermeoko jaietako liburua - Asier Romero Andonegi Itsosupeko Ondarea Bermeo - www.itsosupekoondarea.es/
BERMEOKO JAIAK 2021 13
XIXILIREN GUTUNA Arantza Leniz Bermeo, 2021eko iraila
K
aixo, bermeotar maiteok:
Zelan zabilze? Ondo egongo zarienaren esperantza daukat. Ni be txarto ez, baina zuon guztion falta itzelagaz. Hamaikatxu bat urtetan inoiz hutsik egin barik alkartu izan gara, eta bat-batean etorri jakun gaixotasun honen ondorioz, urte bi daroaguz alkar ikusi barik. Baina halan edo holan egoera larri honetatik laster urtengo dogunaren itxaropena daukat eta ziur nago datorren urtean alkartuko garana. Bene-benetan dinotsuet, gogo handia daukadala zuokaz egoteko. Gogoratzen dozue noiz ezagutu ginan? Gazteok betidanik ezagutu nozue. Nagusienak ez dakit gogoratuko zarien. Ni bai ondo gogoratzen nazena: 1979. urtean izan zan. Aitortu behar deutsuet oso urduri nengoala zuek ezagutzeagaitik. Entzuna neukan basatiak ziniela eta ezezagunak ez zenduezala ondo hartzen, eta horren bildur nintzen, zuok ni ez onartzearena. Baina hori dinonak ez dino egia edo ez zaitue ezagutzen. Nire harridurarako, hasieratik zoragarri hartu ninduzuen. Zuon artean erregina moduan sentitu izan naz beti. Zuok bai zariela abegitsuak eta eskuzabalak! Eta ez hori bakarrik. Askok gurako leukie zuon besteko alaiak eta parrandazaleak izan. Ez dozue ezer handirik behar
14 BERMEOKO JAIAK 2021
giro ederra sortzeko. Dakizuenez, ni itsasoz hara eta hona nabil, herririk herrik, eta jende ugari ezagutu izan dot neure bizitzan, baina zuolako inor ez dot inoiz ezagutu. Beti zagoze prest edonorako, neke barik, alaitsu eta gogoz. Bermeo herri zoragarria dala eta zuok herritar bikainak zariela erakutsi deustazue hasiera-hasieratik. Horregaitik pozik nago urtero zuokaz alkartzeko. Pozaz zoratzen ez ezik, irrikan egoten naz Andramariak noiz helduko. Andramari egunak hurreratzean eta zuokaz egoterik ez daukadala konturatzean, nostalgiak hartu nau; barriz, alkarregaz igaro doguzan une zoriontsuetako oroitzapenak burura jatordazanean, bihotza poztu egiten jat. Benetan be, ze ondo ibili gara jaietan, ezta? Era berean aitortu behar dot, inoiz estutasunen bat be pasarazo deustazuela. Badakit dantzari amorratuak zariela, eta musika entzuten dozuenean bizkortu egiten zariela, baina euki egizue kontu handitxuagoa, edonoz, saka-sakaka, behegainera botako nozue- eta. Eta Kalberrak botatzen dozuezanean? Badakizue ze arriskutsua dan? Behin baino gehiagotan itzelezko laprastadak egin dodaz, behera jausi ez banaz be. Gainera, ondo dakizue Kalberrak botatzea galazota dagoana,
beraz egizue kasu eta, mesedez, aurrerantzean ez bota.
Zabaldu egizue euskerea zuon artean eta mundo osoan.
Beste alde batetik, ni urtero ahalegintzen naz jaietarako txukun jartzen (alkondara eta gona barriak josi, nire ule luze eta ederra orraztu, ezpanak margotu…), eta zuok lehenengo egunetik uleetatik tiratu eta bat be barik izten nozue denporea baino lehen. Ondo dago nire oroitzapen bat euki gura izatea (horrek oso harro sentiarazoten nau), baina itxaron azken egunera arte, neuri be gustaten jatalako, zeuei bezala, jaietan dotore egotea.
Badakit gogor egiten nabiltzuena, ama moduan, eta bai, halan da, zuon ama moduan sentitzen naz. Amak bere seme- alabak bihotzez maite arren, lantzean behin, zuzentzeko asmoz, agiraka egin behar deutsoe. Asko maite zaituedanaren zalantzarik ez euki, eh!
Esan behar deutsuet be, sasoi batetik ona, zuon artean euskera gitxitxuago erabiltzen dozuela. Alkar ezagutu izan garan ia 42 urteetan, Bermeoko kaleetan euskeraren erabilera gitxitzen joan da. Tristura handia sentitzen dot batez be umeak gaztelaniaz berba egiten entzuten dodazanean. Hori lehen pentsaezina zan Bermeon gertatzea, beti izan dalako herri euskalduna. Ganera, euskera ederra eta berezia daukan herria! Eta orain zer? Zer gertatzen da? Mesedez, euki egizue kontuan dinotsuedana. Ez itzi orain arte harro sentiarazo izan zaituen zuen hizkuntza ederra galtzen.
Amaitzeko, badaukazue nire lagunak diran Anton, Josefin, Lorentzo eta Mariren barririk? Ezagutzen dozuez, ezta? Gure erraldoi maiteak dira. Zenbat laguntzen deusten umetxuen txupeteak batzen! Lan hori ezin izango neuke neuk bakarrik egin. Ikusten badozuez, emon gorantziak neure partez. Bueno, lagunok, agurtzeko ordua heldu jaku. Jagon zaiteze, bizi zaiteze zoriontsu eta zaindu egizue zuon herri ederra. Gora Bermeo eta bermeotarrak!!! Bihotz- bihotzez maite zaituen zuon laguna, Xixili
BERMEOKO JAIAK 2021 15
ITSOSUPETEKO ONDAREA: GURE ONDAREA ZABALTZEKO BESTE MODU BAT Asier Romero
2
019ko maiatza. Valentziako Arte eta Zientzien Hiriko Agora izugarriaren aurrean jesarrita nengoen, eta aurrean nuen zementu masa izugarriaz pentsatzen ari nintzela, Noah Harariren Sapiens liburuaren sinopsiari lehen begiratua eman nion. Oraindik oso gogoan nituen lankide batek, ikusi berri nuen hitzaldian, esandakoak, eta zientzia zabaltzera bultzatzen gintuena baina sare sozialen tsunamia aprobetxatuta. Eta horrela izan zen argitxoa piztu zitzaidan unea, eta Bermeora egokituko banu? Eta horrela hasi zen urte luze eta sutsu bi dirauen kontua.
16 BERMEOKO JAIAK 2021
EGITASMO HAU BEHARREZKOA ZEN? Egin ditudan elkarrizketetan beti esan izan dut Bermeok Bizkaiko herririk aztertuenetariko bat izateko zortea duela. Horrela ba, ikasketa arlo nagusienak aztertuta daude: etnografia, ondare monumentala, hizkuntza, historia, arrantzaekonomia, medikuntza eta abar luze bat. Gure hiribilduari buruzko ia 200 erreferentzi ditugu baina zergatik dago horrenbesteko ezagutza falta Bermeo zer izan zen eta zer denari buruz? Nire ustez balizko erantzun bat
izan daiteke irakurtzeko ohituretan izandako aldaketa eta zehatzago bizitza ohituretan izandakoa. Argitalpen hauetariko gehienak udal liburutegiko hirugarren solairuko kristaldun armairu baten barruan daude, edergarri. Zalantza barik, eskuragarri daude, baina gaur egunekoagoak diren gaiak lantzen dituzten eleberri edo azterlanak ere bai. Eta lehentasunak eta gure denbora, baldin eta denbora hori, ezinbestean azkar doana eta ezagutza azkar bat lortu nahi izatera garamatzana, Tik Token bideoen edo Instagramen irudien arteko trantsizio bat balitz bezala. Testuinguru horretan, pilula txiki baten historia apur bat batzeko, modu atsegin eta hurbilean idazteko eta, azkenik, sare sozialen bidez zabaltzeko aukera laster mamitu zen. Hasierako
saiakera batzuk egin nituen hoberen dakidanari buruz: Bermeoko historia monumentala (“¿Por qué se derrumbó Santa María de la Atalaya?” edo ¿Qué es en realidad El Castillo roto?) eta lehenengo emaitzek, oso pozgarriak izan zirenek, jarraitzera bultzatu ninduten. Facebook aukeratu nuen hoberen nenbilen sare soziala zelako y eta hurbilenekoen laguntzarekin, beste gai batzuk jorratzen hasi nintzen, hauetariko batzuk pertsonalagoak. Eta honela heldu ziren “Las niñas de la ballena”, “Xixili esa gran desconocida”, “Zergatik deitzen da ‘Gotzon Garitaonaindia’ Bermeoko Euskaltegia?” edo “Trenak ekarrikuek: una mirada desde el vagón”. Azken pilula hau inflexio puntu bat izan zen, ehunka aldiz partekatu zen eta hain izan zen handia izan zuen arrakasta, ze Facebookekoek deitu zidaten profil politiko edo antzekorik nuen
BERMEOKO JAIAK 2021 17
galdetzeko. Beno, irudikatuko duzue zer erantzun nien! “ITSOSUPETEKO ONDAREA” BLOGAREN HASIERA 2019ko Gabonetan, Ainara Romerok, nire arrebak, unibertsitateko irakasle eta hezkuntzako teknologian aditua denak, niri ezer esan barik blog bat oparitu zidan eta bertan ordura arte Facebooken argitaratuta nituen pilulak sartu zituen. Gainera, gaiei buruzko terminoak sartu zituen, sarrerak erraz berreskuratzeko, eta amaitzeko izenburua ipini zion blogari: ‘Itsosupeteko ondarea’. Orain badakizue zein garrantzitsua izan den egitasmo honetan. Ordutik hona 70 pilula argitaratu dira eta ia 95.000 bisita daude, egunero 300 bisitako bataz bestekoarekin. Harritu egiten nauten kopuruak eta adi egotera behartzen nautenak, ditudan aholkulari
18 BERMEOKO JAIAK 2021
sare zabalak idazten didalako, deitu eta kalean nabilela gelditzen nautelako zehaztasunak egiteko, zuzenketak edo datuak gehitzeko. Ulertzen dut, neure moduan, gure herriko historia ahalik eta hoberen erregistratzeko eta osatzeko irrikan daudela. Oso harro nagoen sare sozial txiki baten modukoa da eta esaten dudanarekin zehatz eta zorrotzagoa izaten laguntzen dit. Sare hau gure etxean amaitzen da, Elisak, nire emazteak, nik idatzitakoa irakurtzen duenean eta bere zuzenketak proposatzen dizkidanean edo facebooken pilularako sarreratxoa idazten duenean. Pilula errazak eta gehiago kostatu izan zaizkidanak daude. Monumentu edo gertakari historikoekin zerikusia dutenak erraz samarragoak dira, beste kide batzuk horren inguruan esandakoa laburbildu eta irakurtzea erakargarriagoa egingo duten argazki batzuk gehitzea baino ez
didalako eskatzen. Pilula zailagoak etnografiarekin zerikusia dutenak dira, gehienetan eguneratutako dokumentazio gutxi dagoelako edo informazio osatze aldera, elkarrizketak egitera naramatelako, Aritzatxuren historiarenak esaterako edo herriko kalenak. Beste batzuk ere oso konplikatuak dira esangura emozional eta sinbolikoa dutelako, gerra zibilari buruz idatzi ditudan guztiak, diktadura frankistari buruzkoak edo Xixili moduko monumentu ikonikoenak. Zalantza barik, gure Xixiliren egoera makalari buruzko pilula izan da mediatikoena eta konpondu ahal izateko erakunde- erantzun arina bultzatu zuena. Lerro hauek idazten nagoenean lehenengo atala amaituta dago, egoera aztertzea eta esku- hartze eta zaharberritzerako egitasmoa garatzea helburu duena. Esperantza dut eta horrela izatea nahiko nuke, lerro hauek irakurtzen zaudetenean zaharberritze egitasmoa onartuta egotea eta lanen exekuziorako kronograma izatea. Blog honen helburuetariko bat kontzientzia hartzea izan da eta beraz ongi etorri gure kultur- ondare aberats eta askotarikoa zainduko duen edozein ekintza. ETORKIZUNEKO EGITASMOAK Blogetik webgune izatera pausua eman nahiko nuke, baliabide gehiago sartzeko aukera izateko, esaterako bideoak edo entzungaiak. Lehen hezkuntza eta DBHrako materiala ere sortu nahiko nuke, hau da, pilula batzuen laburpentxoak egin eta ikasgeletarako
egokitu; eta zelan ez, pilula guztiak euskaraz eta gaztelaniaz irakurtzeko aukera egotea edo baliteke euretariko batzuk ingelesez eta frantsesez jartzea ere. Nire beste kezketariko bat gure historian Bermeoko andreen eragin ukaezina hobeto islatzea da. Eta azkenik, horretarako tartea banu, orain arte idatzitako pilula guztiekin liburu moduko argitalpentxo bat egin nahiko nuke. Amaitzera noa. Herri batek bizirik jarraitzen du bere ondarearen berri eman behar duelako nahitaez. Eta zentzu honetan Bermeo aparta da eta horregatik jarraitu behar dugu gorarazten gure hiribildua Bizkaiko hiriburua izan zela, katedral baten neurriko eliza izan genuela, erlijioordena bateko kideak bizi izan ziren lehenengo izaroa, bide-erakusleak izan ziren bidaiak egin zituzten bermeotarrak, Terranova eta Dakarreraino heldu ziren arrantzaleak, San Juan sinbolikoa, gotiko erako klaustro paregabea, itsasargi legendarioa, itsasontzi guztiak agurtzen dituen Europako hegoaldeko lamia bakarra edo gure izaera azaleratzen duen milaka urteko hizkuntza. Gero eta deszentralizatuagoa eta deserrotuagoa den mundu global eta interaktibo honetan, ezinbestekoa da herri moduan bereizten eta elkartzen gaituena zabaltzeko baliabideak bilatzea. Testuinguru honetan, “Itsosupeteko ondarea” guztiok aurretik dugun lan garrantzitsuari ekarpen xumea da, nortasuna geure buruei buruz egiten dugun kontakizuna baino ez da- eta.
BERMEOKO JAIAK 2021 19
20 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 21
22 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 23
24 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 25
26 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 27
28 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 29
TXO ETA GIZON-MUTILEK Iñaki Garro Itzulpena: Jose Muruaga
B
ermeo aitatzean itsasoagazko loturea berehala jatorku. Erdi aroko idatzizko hainbat dokumentuk holan aitatzen dabe gure herria, eta gaur egun be lotura hori, hain garrantzitsua ez bada be, gure herriaren ezaugarrietako bat dogu, arrantza teknikak, lekuak eta antolakuntza moduak, segurtasun neurriak, eta abar asko eta asko aldatu diran arren. Oraindino lan gogorra dan honetan, formazinoari buruzko arloan zentratuko naz; hau da, belaunaldiz belaunaldi zelan transmititzen zan itsasoa eta arrantzari buruzko
30 BERMEOKO JAIAK 2021
jakituria, horretarako eskola berezirik ez egoan sasoietan. Eta formakuntza dinogunean arlo guztietakoa dinogu, bai arrantza teknikak, nabigazioa, segurtasuna, sukaldaritza eta beste hainbat be. Heziketa lan honetan ezinbesteko zan gizon-mutilen ekarpena. Gizon- mutilak, TXO izandakoaren ganetik lehen eskalafoia ziran, hiztegi militarrean esaten dan moduan. Baporeko mutila “gradu” honetara heltzen zanean bere ordez enbarkatuko zanaren prestakuntzaren ardurea eukan, TXO barriarena. Lehenengo ikasgaia arrauna mantentzea eta erabiltzea ziran eta baita be enbarkazinoko txakurra
zaintzea eta txakurrak bere lana ondo egiteko jakin beharreko estrategiak erakustea. Holan, arrauna lepoan eta txakurra ondoan, irudi esanguratsua zan gure herriko sasoi horretako kaleetan. Sarri aitatzen da txakurrak plater apurtuen erruduna izaten amaitzen ebala. Txarto egindako zeozer gertatzen zanean, patroiak sozigoari botatzen eutson errua, honek bere konfidantzazko gizonari, honek gizon mutilari, gizon mutilak TXO edo mutilari eta azken ostikoa txakurrak hartzen eban. Soldaduzka egin dogunok ondotxo ulertzen dogu jokabide hau, onartu ez arren. Eta ikasketetara bueltatuz, TXOaren lehenengo eta ezinbesteko ikasgaia batela erabiltzen trebatzea zan. Batela tripulazinoa enbarkatzeko ontzia zan,
baporak portu erdian fondeatzen ziran- eta. Itsasoan etxadarako ezinbesteko lana egiten zan batelagaz, sarea zarratu, itsasoa argiztatu eta abar. Baina lan honek esperientzia handia eskatzen eban eta gehienetan ez zan mutilaren betebeharra. Tripulazinoa garraiatzeaz aparte, biberak enbarkatzearena, neskatilak baporera eroatea sare konponketa txikiak ziranean, edo arotzak edo mekanikoak “barrura” eroatea ziran beste lanetariko batzuk. Batelak egurrezkoak ziran, bere neurrirako oso materiale iraunkorrekaz eginak, ondorioz oso astunak eta indar handia behar eben bai aurrerantz mugitzeko eta baita baporez betetako portuan maniobratzeko. Bermeon arraun egiteko modu bi erabiltzen ziran: Bata SINGEN (popaganean arraun bakarra erabiliz) eta bestea
BERMEOKO JAIAK 2021 31
ABANTIEN (arraun bi erabiliz, karelien indartutako egurrean jarritako toleteetan topea eginaz eta estrepuagaz (estrobo) lotuta. Singen egitearen teknikak abantailak eta eragozpenak eukazan. Abantailen artean ez zan behar tosta edo jesarlekurik, ez da behar karela zulatzea eta toleteak jartzea eta arraun bakarra erabiltzea be abaintaila zan arraunak ez ziran batelean izten- eta. Baina arraun bigaz indar gehiagoz mugitzen da batela, eta etxadeari laguntzeko arraun bikoa erabiltzen zan eta sarritan lagun bik indar eginez. Holan ba, indarra beharrezkoa zanean, aurraun biko teknika abantaila zan. Teknikari jagokonez, gatxagoa zan singen egitea, arrauna alde batetik bestera eroatean, palaren angelua aldatu beharra dago, beraz mugimendu bi horreek koordinatzea ez zan hain erreza. Bestalde, arraun bakarrak timoi edo lemaren funtzioa ere badauka eta
32 BERMEOKO JAIAK 2021
honek be koordinazino handiagoa eskatzen dau. Honez gain singen egiteko arraunak luzeagoak eta astunagoak ziran eta gehitzen badeutsagu zutunik egin behar zala arraunean, errez ulertzen da distantzia luzeetarako neketsuagoa zala. Ikusi daitekeenez, singen trebatzeak ikasketa luzeagoa eskatzen dau. Ez dakigu ziur nondik letorkeen teknika hau, ekialdean (Txinan adibidez) antzerako teknikak erabiltzen ziran oraintsu arte eta behar bada milaka urteetako historia euki leike arraunketa modu honek. Uste da gaur egungo helizeen teknikak iturri honetatik edaten dauala, pala inklinatuak eta ardatz bategazko solidarioak izanik, errotazino mugimendua sortuta. Aitatutako arraun teknika biak baliagarriago eta erabilgarriagoak dira egin behar dan lanaren arabera.
Gorago esandakoarena jarraituaz, arrantza teknika batzuetarako, ardorerako adibidez, arraun biko arraunketa egiten zan. Batela popaganean eroaten zan eta arrantza lekuan sarea bota aurretik, batela uretara botatzen zan bateriaz indartutako argiz beteta. Arrainak argitara doaz eta han mantentzen dira baporak etxadie egiten dauan bitartean Baina portuan singen zan gehien erabiltzen zan teknika. Baporez eta txikotez betetako portuan, ez zan erreza arraun bigaz ibiltzea, enbarkazinoen arteko distantziak oso txikiak ziralako, eta beraz, arraunak zabaltzeko lekurik ez egoalako. Arraun bakarrez aritzean, batelaren zabalera nahikoa zan lekurik estuenetatik pasatzeko. Eta hau oztopo balitz, txikotez betetako portu batean, abantien egitea ez zan posible,
txikotak eta arraunak alkar ez jotzea ia ezinezkoa zan-eta. Luzea izango litzateke TXO edo mutilen ardurak eta beharrak zerrendatzea, baina zeozer aipatzearren, hemen doaz batzuk: etxerik etxe joatea itsasorako ordua emoteko edo etxegune iragarri dala esateko, neskatilei laguntzea biberak garraiatzean, sukaldariaren laguntzaile janarien lehen prestaketetan eta gero garbiketa lanetan (patatak edo kinpulak zuritu, kazolak garbitu…), txikotak egoera onean mantetzea eta ordenatzea, eta errekadista lan gehienak, bai baporean bertan baita be portuan (makinistearentzako tabakoa edo marineruentzat ardo bila joatea). Singen teknikaz baliatuz, Bermeoko Andramaidxetan urte batzutan estropadak egin dira. Anton Perez
BERMEOKO JAIAK 2021 33
eta bere lagun baten (kazetari baten) ideia aurrera eroateko eskaria egin euskun Lamera Gane txokoko bazkideei eta halan antolatu genduzan estropadak singen. Baina arinagoko esperientziak be badira gure herrian. Pasadan mende hasieran lehiaketak egiten ziran kontserba fabriketako tina handi borobilak batelen moduan erabilita, singeleku bat egin eta arraun txiki baten laguntzagaz. Lehiaketa barregarria izaten zan, gehienetan buelta bueltaka amaitzen ebelako euren helmugara ailega ezinik. Imajinako dozue zergaitik. Lan hau TXO eta gizon-mutileri eskainita dago, hau da, ia arrantzale gehienei, ia guztiak igaro dira gizon egin aurreko etapa honetatik- eta. Itsasoan, baserrian, eta beste hainbat
34 BERMEOKO JAIAK 2021
ofiziotan, ikaslea irakasle bihurtzen zan bere esperientzia eta lan egiteko modua transmitituz. Eta ofizio danetan gertatzen dan moduan, irakasle batzuk gozotasunez eta adeitasunez transmititzen dabe eurek dakiena eta beste batzuk autoritarismoz eta ikaslea negatuz edo gitxiagoz hartuz irakasten dabe euran jakituria. Zorionez azken honeek gero eta gitxiago dira eta “La letra con sangre entra” esaten dabenetzat ez da artikulu hau. Nautika eskolek hartu dabe orain horren ardurea, batez be oinarri teknologikoarena, baina lanbide gehienetan legez, eskolan ikasitako oinarriaren gainetik beti lehenetsiko da nagusiago eta esperimentatuagoaren esperientzia.
BERMEOKO JAIAK 2021 35
36 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 37
38 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 39
ALKARRIZKETETAN BERBA DESEGOKIZ ZUZENTZEA, EUSKERARAKO KALTE Jose Muruaga
E
uskerea, euskalki eta aldaera ugari eukitzearen ondorioz, inguruko erderen maileguen ekarpenekaitik, euskera batuak irakaskuntzan izan dauan inplantazinoaren lexiko “barria” dala- eta, hiztegi oso zabala eta gehienetan aberatsagoaren jabe da. Baina, era berean, eta hiztegian zentratuta, sarritan aberastasuna suposatu beharrean kalterako izaten da eta bakotxak bereari eutsiz, bestearen lexikoaren zuzentzaile bihurtzen da. Halanda ze, bakoitxak berea eukitzea mantenduz, besteen ekarpenak gehikuntza izan beharrean, oztopo bihurtu daitekez, eta modu txarrean egindako zuzenketak erdera (gure kasuan gaztelania) erabiltzera eroaten gaitu. Orain arte ezer ulertu ez badozu, trankil edo lasai. Adibide ugariz lagunduta errez erraparatuko zara zertaz nabilen. Batzutan zuzenketa “jatortasunean” oinarritzen da; hau da, zuzentzaileak uste dau berea dala garbiagoa edo bermeotarragoa. Adibidez, lehengo egunean, arratsaldeko bostak inguruan izugarrizko behe-lainoa (gero zuzenduko deustazu, irakurle) itsasoratu zan Gernikako errekatik (oraingoz batzuei zuzentzeko gogoa sartu jake, Mundakako erreka dala,
40 BERMEOKO JAIAK 2021
Oka dala, Urdaibaiko itsasadarretik zuzenagoa dala uste dabelako). Edadeko arrantzale ez dan batek, iluntzeko txikiteoan dinotso lagunari: -
Ikusi zu arratsaldien sartu dan kriston murmoie, Izaro be tapa eta Sollubetik Bermio be ez zan ikusten.
-
Hori ez da izan murmoie, zu nongu zara ba? Bermion horreri terrala deitsuten jatzo. Bestalako euskerie dakozuie. Beti esan jatzo terrala, zuk ez dakizu ezebe.
Egia da murmoie jenerikoagoa izan daitekela. Egia izan daiteke be arrantzaleek murmoi hainbat mota bereizten esperientzi handiagoa izan leikiela. Baina terrala ez da “jatorragoa”, beste behe-laino mota bat baino, barrualdetik itsasora doana. Seguruenik zuzentzaileak ez daki terrala (terrela beste batzuk) gaztelaniazko Terral berbatik datorrenik (viento que viene de tierra), eta uste dau euskera garbia (beste hizkuntza bateko mailegua-prestamoa ez dana) erabiltzen dabilela, eta beste berbak (murmoia, kañie, edo behe-lainoa…) erderakadak dirala edo oraingo euskera “barriaren” aportazinoak. Beste adibide bat. Bapora errunbo barik dagoanean Bermeon algatien
dabilela esaten da. Eta berba hori pertsonetara be egokitzen da edo erreparazinoa edozetara egiten danean gauza konpondua “algatien” gelditzen dala esaten da. Adibidez, “Helize konpondu dogu pasadan astien ta barriro be algatien dabil”. Batzuk uste dabe “errunbo barik” erderakadea dala “rumbo” danok dakigulako gaztelaniaztik datorrela. Behar bada algatien gaztelerako “al garete” berbatik datorrela gitxik dakie, eta RAEk dinon moduan, “a la deriva” gura dau esan. Adibide honeekaz zera gura dot argitu, norberaren esperientzian oinarrituta bakotxak erabiliko dau beretzat ohikoena, normalena dana. Eta ez da bata bestea baino hobea edo jatorrizkoagoa, behar bada espezifikoagoa izan daiteke.
Zelan zabiltz ba? Erdi jodite nabil edo jimili jamala edo hobiau egon nai edo Mundekako lorue lez edo penaz. Horreri Bermion “algatien” esaten jako txo , hori be ez dakizu?–zuzentzaileak erantzun Orain arte aitatu dodazan zuzenketak, normalean nagusiek egiten deutsie gazteagoei. Era honetara, gazteak minduta sentitu leitekez, eta atxitxeamuma zuzentzaile “borde”ekaz gaztelania erabiltzea erabakitzen dau, hizkuntza honetan, batetik seguruago sentitzen dalako, eta bestalde, eta garrantzitsuagoa, gaztelaniaz zuzenketa askoz be gitxiago egiten diralako. Baina orain goazen zartaginari bueltea emoten. Eta adibide bategaz hasiko naz. Lobea (iloba) aitxixe-amuman etxera doa. Eta aitxitxek galdetzen deutso:
BERMEOKO JAIAK 2021 41
-
Zer, akaba zuz “examinek”? Edo ondino “errekuperazinoren” bat inbizu
Lobeak erantzun: -
Aitxitxe, azterketak esaten da, eta berrikasketak ez errekuperazinuek.
Aitxitxek: -
Bueno ba, zeuk errozoie. Amuma ta bidxok kalera guez eta urteten zunien eskatzeko bentanak zarratu.
Lobeak azken berba: -
Ez da bentanie esaten, hori erderaz da. Euskeraz leihue da, beti dinotsut.
Eta aitxitxe ta amumak euren artien: -
Honeek umiek zenbat euskera dakidxie, klaro gu eskolara gitxi dxun gara eta ganera dana ikasi du erderaz.
Eta aurrera prozesiñue. Batak bestea zuzendu, bestea bata, azkenien danok gaztelaniara. Mutur bietako adibideak jarri dodaz, baina zuzenketak adin beretsukoen artean be sarri izaten dira. Euskeran danok gara hizkuntzalari edo linguistak, eta txikiteo eta tertulietan hainbat bider entzuten dira holakoak: “ba gure etxien halan esan da beti” “Ba zure ama Mañukue izango zan, herridxen sekule ez da holan esan-eta”. Gazteren batzuk ere entzun dotaz zuzenketaren aurreran esaten “de toda la vida” halan esan da. Beste zuzenketa mingarri bat aitatuko dot eta zera da: Bermeoko
42 BERMEOKO JAIAK 2021
euskerea ama hizkuntza modure ikasi dauanarena, eskolan bizkaiera batua edo batuaz ikasitakoa, gehienetan gaztelaniaz egiten dauana, baina kanpoko euskaldunen bat edo euskaldun barri bat datorrenean bermeotarrez egiten deutsona. Zelan ez, irabazlea herrikoa da, bere zelaian jokatzearen abantaila dauka eta barra-barra hasten da geure hizkeran, besteak ez dau ezer ulertu eta biak amaitzen dabe gaztelaniaz. Euskaldun barria lotsatuta eta minduta besteena ulertzen ez daualako eta bermiotarra “uf, de la que me he librau” esaten, besteak ulertzeko moduko euskeran aritzean segurtasun falta daukalako. Zelan konpondu kakanahaste hau? Inork inor ez zuzenduta? Ba ez, errespetuan eta zuzentzeko moduetan dago gakoa. Ez da bardin zuzenketa ezkorra egitea edo norberarenari eustea baina bestearena aintzakotzat hartzea eta ezbardintasunak aberasgarritasun modura interpretatzea. Zuzendu beharrean, zeureari eutsi eta zeuk esaten dozun moduan esan. Horrela ez da bestea zuzendu modura sentiduko, eta ganera, kasurik onenean, berea azalduta eta ez bestearena ukatuta, irakasten dabil eta ez zuzentzen. Oso deserosoa da esaldi bakotxean zuzenketa etenak egotea, komunikazinoa oztopatzen dabelako eta nork “zuzenago” egin, lasterketa eta norgehiagoka bihurtzen dalako. Alkarrizketa bat naturaltasunean oinarritu behar da, besteari esan beharrekoa zelan esan eta ze berba erabili pentsatzen egon behar
banaz, komunikazinoa astundu eta artifizialdu egiten da. Hasierako adibideekaz gura dot jarraitu, hobeto ulertu daiten, eta zuzenketan (modu ezegokian) barik irakastean dagoala urtenbidea argitu gurako neuke. Lehenengoak esan dauanean “kriston murmoie” sartu dala, besteak badinotso “bai itsosupeteko terrala egon da, inoiz arratsalde baten ikusi ez dotena”. Denboragarrenean, “murmoia” erabiltzen dauanak ikasiko dau zehazki behe-laino mota horreri gure herrian “terrala” esaten jakola. Gero berak erabagiko dau, eta ondo legoke, terrala erabiltzea (kasu honetan espezifikoa da-eta) edo murmoie esaten jarraitzea. Eta esandako moduan, besteen aportazinoak geure lexikora integratzea aberatsena izanik, konformatu gaitekez bakotxak berea erabiltzen jarraitzeagaz. Bigarren adibidera joanez, aitxitxek examinekaz amaitxu zu galdetzen deutsonean lobeari, honek erantzutea “ ez ondino mateko azterketa falta jast”. “Urteten zunien bentanak zarratu” dinotsonean, “bai aitxitxe trankil, leiho guztidxek zarratuko taz” erantzutea. Kasu honeetan be egokiena izan daiteke lobak aitxitxe edo amumagaz dagoanean, “examine” edo “bentanie” erabiltzea. Baina, era berean, ondo legoke edadekuek “azterketa” edo “leihoa” integratzea euren diskurtsoan. Era honetara jokatu ezkero, ez dago diskursoan etenik ezta disrupzinorik,
inor ez da minduta sentitzen, eta besteen aportazinoak geurea aberasteko izango dira. Besteakazko errespetu kontua da, enpatia erakusten dauana, kritika ezkorra baztertzen dauana eta guztiaren ondorioa, kasurik onenean, gaztelaniara (gure kasuan) ez pasatzea lortu leikeana. Eta orain bai, benetan akabatzeko, azken erreflexinoa. Ahozko hizkuntza berba eginez transmititzen da eta edadekuok gazteei botatzen deutsagu euskera “jatorra” eta “herrikoia” galtzearen ardura. Gazte gehienak antzokia ixten dabenean, “Arostegi kalea” zeharkatu eta “Txiribogatik” behera eginaz heltzen dira “Lamerara”. Guk “Austekantale” zeharkatzen dogu eta “Mokoneko aldatzetik” behera eginez heltzen gara “Lamerara”. Nork erakutsi deutse “Arostegi” eta “Txiriboga” dagoen kalie? Nork ez deutse sarri errepikatu “Austekantale” edo “Mokoneko aldatza”? Por zierto, Erriberako kalien norabide barria jarri dabe eta Psikodelise pasata Korreos kalera egin behar dozu orain San Andresera, Almikara edo errotatara joateko. Bai, Askatasun bidean, farmazitik harantz ezin zara pasa eta Trake kaletik joan behar zara Ander Deunara, Almikara edo Artikara joateko. Esaistek “matadero zaharreraino” dagozala norabide bi. Ez dakizula non egoan “matadero zaharra”? Hau doke! Hori dona!
BERMEOKO JAIAK 2021 43
44 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 45
46 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 47
48 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 49
EL CORSARIO DE MATXITXAKO Luis Sendino
H
ay en el Archivo Histórico de Bermeo un documento que entre otras cosas dice: “Se halla la Diputación con noticias positivas de que está fondeada en Machichaco una goleta armada con seis cañones y bastante gente; que se han desembarcado en el puerto de Bermeo muchos de ellos a comprar víveres…ignorándose su verdadera vandera y el objeto con que hace días visita estas costas; haciéndose tanto más sospechoso en un tiempo de paz como el presente…por las señas que se han dado que sea la misma de los insurgentes de Buenos Aires”. Cuando estudiábamos las luchas por la Independencia de los países americanos, se hablaba (y poco) de las batallas terrestres, pero no se hacía ninguna alusión a los posibles enfrentamientos navales. Con respecto a España no era de extrañar, después de las derrotas de San Vicente y Trafalgar, la Armada casi había desaparecido y a duras penas defendía las costas peninsulares. La compra de barcos rusos empeoró todavía más la situación, pues una vez llegados hubo que echarlos a pique pues resultaron inservibles. Las Colonias no disponían de flota excepto Cuba que disponía de uno de los astilleros más importantes del Imperio.
50 BERMEOKO JAIAK 2021
Las costas peninsulares estaban desguarnecidas de cualquier clase de defensa, la Marina de Guerra carecía de barcos operativos (y también de cualquier otra clase). “Los puertos bullían con una gran masa de marineros dedicados al corso, que al concluir las guerras no tenían otro medio de vida, todas estas circunstancias favorecieron la aparición de piratas. La mayor parte de estos ejercieron su criminal oficio en las rutas seguidas por los negreros, a los cuales atacaban para hacerse con su cargamento de seres humanos y venderlo con apariencia de legalidad o en forma de contrabando en Cuba o Brasil” (Feliciano Gómez Duarte). En 1826 José O’Donell Capitán General de Valencia manda un oficio que dice así: “A principios de Junio dos bergantines y una polacra de contrabandistas se presentaron en Gandía y Oliva, donde desembarcaron, y poniendo tranquilamente sus tiendas de campaña, hicieron público mercado de sus géneros sostenidos por una lancha con un obús y un cañón de cuatro. Que se observaba grande algaraza entre ellos, cantando canciones que se llamaban patrióticas y que en sus tiendas tremolaban gallardetes verdes. Durante dos o tres días hicieron lo que quisieron, sin que ninguna fuerza naval
o terrestre los importunase’’ (AHN. Sección Estado. Legajo 214). Estas dos citas creo que son lo suficientemente elocuentes para darnos una idea de la situación. El suceso de Matxitxako a que hacemos referencia sucede en el año 1816, justo el año de la proclamación de la Independencia de Argentina en la Casita de Tucumán. La Diputación en su escrito nos da una pista del posible origen de la goleta...”Por las señas que se han dado es posible que sea la misma de los insurgentes de Buenos Aires que ha hecho varias presas en aguas de Cádiz, y que ha estado también en la ría de Ares entre el Ferrol y La Coruña”. La Diputación manda que el Alcalde reporte ”acerca de la dicha goleta, su fuerza, maniobras y objeto de su venida y extraña detención sobre estas costas, pues de lo contrario recaerá sobre Vd. mismo la responsabilidad, especialmente si resultase ser este buque insurgente, pirata o sospechoso…’’ Decíamos que las colonias no disponían de una Armada propiamente dicha. ¿Cuál era entonces la solución más sencilla para paliar este problema? Dar patentes de corso. ¿Qué es un barco corsario? Según la RAE: “La campaña que hacen por mar los barcos mercantes con patente de su Gobierno para perseguir a los piratas o a las embarcaciones enemigas.’’
De esta definición se deduce: A) Se realiza por particulares no por marinos de guerra. B) Se está en guerra y se necesita el permiso del país beligerante para poder dedicarse a este negocio. C) Se efectúa solamente contra los países enemigos del País emisor de la patente. Esta última condición es la que nos aclara la diferencia entre la piratería y el corso. El pirata actúa de una manera indiscriminada contra todos los barcos que encuentra. El corso además de tener una patente sólo ataca a los barcos que en ese momento están en guerra con el país que le otorgó la patente. Hernán Asdrúbal Silva dice al respecto: “Si para el mantenimiento de las posesiones americanas era fundamental el poderío naval español, para el triunfo de las armas patriotas (los argentinos) era definitorio poder controlarlo, deteriorarlo y en la medida de lo posible destruirlo…” En los Reglamentos del Corso (18161817) se dice: ‘’Los comandantes de los corsarios destinados a destruir el comercio español, sin ser crueles en el tratamiento de los prisioneros, incendiarán y destruirán todo buque enemigo de alta mar que por su poco valor no quisieran conducir apresado, y se prohíbe a dichos comandantes bajo las penas que hubiera lugar la
BERMEOKO JAIAK 2021 51
potestad de devolver sin pretexto alguno, sin dejar en poder de los enemigos embarcación alguna de la clase indicada, reputándose como hostilidad al país cualquier gracia de esta naturaleza”. En cuanto a la cantidad de barcos corsarios en el Rio de La Plata se estiman en unos 500 y unas 1300 las presas conseguidas. Los barcos fletados eran en origen americanos (USA), franceses, ingleses, portugueses y algún español. “No debemos olvidar a los aventureros de Saint Malo y La Róchele famosos en Bermeo por la toma y quema del convento de Izaro. (S. XVI)” (Erkoreka) y que también los vemos actuar en América. Las nacionalidades de las tripulaciones eran muy variopintas, la Goleta Congreso tenía el siguiente rol: Ingleses 22, Americanos USA 17, Bonaerenses 9, Irlandeses 7, Franceses 6, Suecos 3, Azores 3, Portugueses 3, Españoles 2, Italianos 2, Mallorquines 2, Cartagena de Indias 1, Indias Occidentales 1. En estos tejemanejes no podían faltar corsarios vascos como Juan Bautista Egaña al mando del bergantín S. Javier y Tomás de Lopetegui que mandaba la goleta Carolina. Lopetegui o no era muy diestro en el oficio o tenía mala suerte, así que fue cesado de su cargo y sustituido por el también euskaldún Juan de
52 BERMEOKO JAIAK 2021
Garmendia. Si alguno tiene interés por las andanzas de Juan Bautista Egaña puede verlo en internet en la Pág. “Actividad corsaria en el Rio de La Plata” La ruta más común era cruzar el Atlántico pasando por las islas de Cabo Verde, Canarias, Cádiz y Coruña, por eso no parece que el Comandante de Marina cuando habla de insurgentes de Buenos Aires estuviera muy equivocado. De lo dicho anteriormente se observa claramente los dos puntos de vista de los que se dedican al corso. Los dadores de la “patente” que quieren romper las rutas comerciales y de abastecimiento con la Metrópoli y la de los recibidores de la misma en los que su único afán es el lucro que proporcionan las capturas, tanto en metálico como en mercaderías y en muchos casos con la venta del barco capturado y de su pasaje. No cabe duda que el sistema del corso era muy beneficioso y barato para Las Provincias Unidas (Argentina), ya en su ocaso, 1881, El Consejo de Estado de las Provincias de Ultramar dice: “La América sin más riesgo, gasto ni trabajo que extender más patentes de corso, hicieron una guerra muy cruda a la Península”. Hay en el documento más pistas que corroboran todo lo dicho hasta ahora, incluidas las rutas, sobre las aventuras de la goleta del Matxitxako. “Se ha savido que a dicha Goleta se
le ha hecho fuego de las baterías de Santoña y ha tenido algunas averías en su aparejo, y que antes ha estado también en Ribadesella queriendo vender tabacos. Lo que deberá servir a V. de gobierno, para que pueda detener, si le es posible, dicha goleta por medio de las lanchas de pesca bien dispuestas, y por descontado a cualquiera de sus individuos que vuelva a bajar a tierra, armados o desarmados, recibiendo sus declaraciones y dando parte inmediatamente de cuanto ocurra.” Y esta es la aventura de la Goleta Corsaria que fondeó en Matxitxako posiblemente para reparar su aparejo, alguna otra avería y aprovisionarse de víveres. Hay otra posibilidad, aunque difícil de demostrar hasta el momento, pero bastante probable, el que en su dotación o incluso en el mando de la goleta hubiera algún bermeano y por el conocimiento de nuestra costa decidiera fondear en el Cabo.
BIBLIOGRAFÍA.A.H.B. (Archivo Histórico de Bermeo) Asdrúbal Silva Hernán.” El Rio de la Plata y la Región Canaria: Corso, economía y política en las guerras de la Emancipación.’’ En la Red Beraza Agustín.1978. ‘’Los corsarios de Montevideo’’. Centro de Estudios Históricos, Navales y Marítimos. Montevideo. Carranza Ángel. 1918. ‘’Campañas Navales’’. Buenos Aires. De Marco Miguel Ángel. 2002. ‘’Corsarios Argentinos’’. Editorial Planeta. Buenos Aires. Iriarte Tomás. 1962. ‘’Memorias’’. Compañía federal Fabril Editora Argentina. Otero Laura.1992. ‘’Los corsarios españoles durante la decadencia de los Austrias’’. Editorial Naval. España.
BERMEOKO JAIAK 2021 53
54 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 55
56 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 57
58 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 59
60 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 61
LAZARETOA Luis Sendino Duela hilabete batzuk, Goyo Mallabiabarrenarekin berbetan nengoela lazaretoari buruzko elkarrizketa hasi genuen. Goyo 1885eko koleraren izurritean hildako hiru lagunen hilarriei buruz berbetan ibili zen. Hilarrietariko bat neskatxo batena zen. Zoritxarrez azken udazkenean izandako euriteen ondoriozko luizi batek hilarri horiek estali eta desagertu egin dira. Lazaretoaz geratzen zen gehiena ere lur azpian utzi du. Egoera honen aurrean, pentsatu nuen Bermeoko artxibo historikoan gertatutakoari buruzko informazio egon zitekeela. Eta horrela da. Artxiboan lazaretoari buruzko paper-sorta dago eta beste hainbat gauzaren artean, foru aldundiaren eta udalaren arteko 36 telegrama daude sorta horretan, lazaretoaren funtzionamenduari buruzkoak. 1885 urteari buruz ari gara eta pentsa daiteke izurriteen alerta sistema gaur egungoa baino ahulagoa izango zela, baina ez da horrela. Artxiboko telegrametariko batek honela dio: 1885-9-2. “En la mañana de ayer han salido de Santander para esta Provincia, lanchas pescadoras con gente procedente de un barco infectado. Averigüe si han llegado a ese Puerto y adopte, caso afirmativo, medidas y precauciones sanitarias
62 BERMEOKO JAIAK 2021
convenientes, comunicando igual Orden a los Alcaldes de los pueblos limítrofes para los mismos fines.” Baina oharrak daude aurrez zaintza eskatuz, esaterako abuztuan eta irailaren 1ean. Behaketa etengabea zen. 1884ko irailaren 4an kolera kasu bat egon zen Alacanten eta Osasun batzordeak etxeak sakonago behatzea adostu zuen “para proceder al aislamiento de los infectados o provenientes de zonas infectadas”. Herrietarako sarreretan kontrolak ziurtatzea agindu zen eta Guardia Zibilak egingo zituen. Hauek ezin izatekotan foru-zain bikoteak bidaltzeko eskatuko zitzaion foru aldundiari.
Krokisaren deskribapena. ¡) Hornidurak jasotzea. B) Zaintzaileen kuartela) Medikuaren, kapilauaren eta administratzailearen etxebizitza) Gizonezkoen isolamendurako pabilioia. F) Sexu bietarako ospitalea. G) Hilerria Lazaretoaren perimetro osoa estaltzen duen bi banaketa hesiak ikusten dira. Gerora sistema hori Lehen eta Bigarren Mundu Gerretako kontzentrazio-esparruetan aplikatu zen. Santanderretik etorritako sei ontziak ere ikus daitezke.
1885an ideia higienistak herrian sartuta egon ziren eta 7-1ean Osasun batzordeak Santa Eufemia inguruneko osasungarritasun eskasaz, etxeen azpiko aldeetan bizi diren txerri eta asto kopuru handiagatik, hitz egin zuen. Gaixotasunak ekiditeko hainbat arau eman zituen. 8-6an batzordeak zetorrena aurreikusita erizain, zaintzaile, garraiatzaile, lurperatzaile eta abarrentzako araudia adostu zuen. Eta “construcción de dos casetas de tablas para verificar fumigaciones que deben situarse en los dos caminos de Guernica y de Bilbao”. Ospitale Santua kolera dutenentzako ospitale bihurtu zen eta bertako gaixoak San Francisco komentu ohira eraman zituzten. Irailaren 10eko Osasun batzordean jada lazaretoa aipatzen da eta alkateak aipatu zuen Bilbora bidaia egin zuela zehazki “lazaretoko egoera normalizatzeko”. Bertako mediku zuzendari izendatu zen Adolfo Gil Pastor jauna. Mediku hau, kapilaua eta lazaretoko arduradunarekin batera bertan geratu zen, gaixoekin batera. Medikuak kapilauari buruz zera dio: “El Padre Capellán que es un infeliz y bellísima persona ha agradecido esta prueba de fervor religioso de los marinos”. Arrantzaleek aldarea “con guirnaldas y floreros” apaindu zuten jai bati buruz ari da.
Medikuak idazten zituen gutunen bilduman aurretik hitz egin dugun hilarriko umearen heriotzaren berri eman zuen. “Tengo el deber de participar a V. que anoche ha fallecido la niña que desde su salida de Santander venía padeciendo una enterocolitis”. Santanderren zentra gaitezen kutsaduraren erdigune moduan. 9aren 1ean Bermeorantz abiatu ziren 6 ontzi. Bertan 41 tripulatzaile eta 86 bidaiari zihoazen, guztira 127 lagun. Bermeora goizeko 5:00ak eta arratsaldeko 7:00ak bitartean heldu ziren. Orain arte beti pentsatu izan da lazaretoan ume bi baino ez zirela ingresatu baina San Juan ontziko tripulatzaile eta bidaiarien zerrendan, 7 bidaiaritatik 6 umeak zirela adierazi zen. Bien bitartean, hiribilduan itxitura perimetrala eta gaur egungoen antzeko arau batzuk ipini ziren, bide publikoetako zaindarien kidego bat sortu zen kanpotarren sarrerak kontrolatzeko, baita osasungintzako beste bat ere, garraiatzailez, erizainez eta lurperatzailez osatutakoa. Kutsatuta dauden lekuetatik datozen pertsonen kontrola agindu zen. Eramailearen osasun-egoera ona ziurtatzeko hainbat baimen zeuden. Arreta deitzekoa da Otxandiorekin zegoen harreman handia. “Personas invadidas” zirenak isolatzeko agindu zen. Estolderia itxi zen. Herrigunean txerriak haztea debekatu zen. “Creación del Lazareto para
BERMEOKO JAIAK 2021 63
las procedencias marítimas y los procedentes de Santander” eta agiria amaitzen da gobernu taldea txalotuz ZERA DIOENEAN: “No se cree haber cometido extralimitación legal ninguna, ni se ha producido queja alguna, habiendo el vecindario secundado las disposiciones de la autoridad, a cuya cooperación se debe indudablemente el haber combatido con éxito.” Kanpaina arrakastatsuaren emaitza honakoa da, irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean: 6 hildako. 5 laguni alta eman zitzaien. 3 lagun kutsatu ziren Santanderreko isolatutako ontzietan. Lagun 1 lazaretoan.
64 BERMEOKO JAIAK 2021
Ikus daiteke zerrenda honetan ez dituztela zenbatzen lazaretoko hildakoak, ez baitatoz bat bertan hildakoen datuekin. Udala pozarren egon zitekeen emaitzekin, batez ere Galo Nardiz alkatea. Bere kezka zen herritarrek eta lazaretoak ez zezatela ezer falta, kutsatuen arropak erretzeko agindu zuen eta horren gastuak ordaindu. Gainera, Villabaso aldundiko ordezkariaren pendejadak jasan zituen, zeinak modu honetako telegramak bidali zituen: “No es necesario extremar precaución y el recibido aquí “es preciso” equivocación que altera completamente el juicio formado por mi por la parte que el envió este, para no hacerme responsable de los herrores ajenos.” Ortografia akatsak ez dakigu
Villabaso jaunarenak izan ziren ala telegrafistarenak. Bilborako bidaiez gain, alkateak ez du zalantzarik bere anaia Bernardoz baliatzeko beharrezkoak eta aurkitzeko nekezak ziren gauzak bilatzeko egin beharrekoak egiteko. Posta- truketik ikusten da medikuak, Gil jaunak, eta alkateak eduki zuten adiskidetasuna. Posta- truke ofizialean formak gorde eta protokolo- hizkera betetzen den bitartean, paper- hondarrak erabiliz idatzi direla ematen duten dokumentu batzuetan, medikuak hainbat konturen berri ematen zuen: lazaretoaren egunerokotasuna, apaiz sinplea, hondoratutako txalupak ikuskatzea, horien bisitan izan zuen zorabioa eta abar. Aurretik aipatu dugun bezala, Santanderretik etorritako bidaiariak 6 ontzitan etorri ziren eta lazaretoaren aurreko zabaldegian atrakatu zuten. Atrakatu baino gehiago, hondoa jo zuten; izan ere, peritu batek horietako baten izandako kalteen balorazioaren dokumentuak edo beste dokumentu batzuk daude, gainerakoen kalteordainak ordaintzeko haien balioa tasatuz, eta ikusi dugu Gil doktorearen bisita, hain denbora luzean urpean egon ondoren eta ondorengo fumigazio batekin berriro erabil zitekeela jakinarazteko. Hornigaiak eta jakiak lazaretora bidaltzeko bide bi zeuden; bata itsasoz, baina egokitu barik zegoenez arriskutsua zena eta beste itsasargira eramaten zuena.
Udalak honela izendatzen duen agiria dago: Medidas de precaución y defensa, eta honela dio hitzez hitz. “Organización de un cuerpo de vigilantes para los caminos públicos al objeto de averiguar las personas que llegan a la población y su procedencia.” “Organización también de otro cuerpo de personal sanitario de enfermeros, camilleros y enterradores en previsión de ser invadida la población por la epidemia” “Observación de las personas procedentes de puntos sospechosos en su domicilio, si reuniese las condiciones necesarias, o en el caso contrario en las habitaciones dispuestas previamente por la Junta de Sanidad.” “Aislamiento de las personas invadidas y de sus familias en sus domicilios si contasen con recursos o en las casas habilitadas para el efecto en caso contrario...” “Desalojamiento de todas las casas que careciendo de lugares escusados o de condiciones de habitabilidad, mientras en ellas no se ejecuten las reformas necesarias.” “Cierre del alcantarillado y frecuente desinfección del mismo y lugares escusados.” “Prohibición terminante de la cría de cerdos en el casco de la población
BERMEOKO JAIAK 2021 65
(todavía conservaba la Villa la muralla) y acondicionamiento de todas las cuadras y lonjas. Visita de inspección a las habitaciones.” “Instalación del Lazareto de Machichaco para las procedencias marítimas que llegaron de Santander.” “Desaparición de todos los focos de aguas pantanosas en los barrios rurales.” Oinarrian, pandemia kontrolatzeko pausuak gaur eguneko berak dira. Jarraibide higienikoak, isolamendua, pertsonen zirkulazioaren kontrola eta jarraibide berri gisa, txerrien eta pertsonen arteko lotura estua haustea. Bermeoko medikuak medikuntzan izandako berrikuntzen jakitun zirela erakusten duten hainbat arau daude. 1854an John Snow mediku ingelesak aurkitu zuen urak zuen garrantzia koleraren zabalkuntzan eta urtebete geroago bere osasun arauak ezartzen ari ziren Bermeon. Normalean kutsatzeak ekiditeko modu orokorrean maskarak erabiltzen hastea 1918an ezarri zen espainiar gripearekin; ba gure herrian “tapa bocas”ak erabiltzearen erreferentzia 1885an ageri da, erabilera bererako. Beti bezala historiak ez ditu gustuko zuriak eta beltzak, gusturago dago marroi eta grisekin.
66 BERMEOKO JAIAK 2021
AURRERAGO AURKEZTUTAKO ARAUDIA KUDEATZEKO KONTRATATUTAKO JENDEA.Herrian: 6 herri bideetako zaintzaile. 4 isolatutako etxeak id. 6 erizain. 4 garraiatzaile. Lurperatzaile 2. Mediku 2. Medikuen laguntzaile 2. Matxitxakoko lazaretoan: Mediku 1. Kapilau 1. Administratzaile 1. Erizain 2. Lurperatzaile 1. 6 zaintzaile. Herriarekin harremanetarako postari 1. Garai horretan Bermeoko biztanleria 9.000 biztanle ingurukoa zela kontuan hartuz, udalak, arlo honetan bakarrik, egin zuen ahalegin ekonomikoaz jabe gaitezke. BIBLIOGRAFIA.Anasagasti Andoni. Estacionalidad de los matrimonios en una población pesquera. Bermeo aldizkaria. 59-70 orrialdeak. Erkoreka Anton. Una nueva historia de la Gripe Española. Paralelismos con la Covid 19. Lamiñarra. Iruña 2020.
BERMEOKO JAIAK 2021 67
68 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 69
70 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 71
72 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 73
74 BERMEOKO JAIAK 2021
BERMEOKO JAIAK 2021 75
76 BERMEOKO JAIAK 2021