3 minute read

XIXILIREN GUTUNA

Arantza Leniz

Bermeo, 2021eko iraila

Advertisement

Kaixo, bermeotar maiteok: Zelan zabilze? Ondo egongo zarienaren esperantza daukat . Ni be txarto ez, baina zuon guztion falta itzelagaz . Hamaikatxu bat urtetan inoiz hutsik egin barik alkartu izan gara, eta bat-batean etorri jakun gaixotasun honen ondorioz, urte bi daroaguz alkar ikusi barik . Baina halan edo holan egoera larri honetatik laster urtengo dogunaren itxaropena daukat eta ziur nago datorren urtean alkartuko garana . Bene-benetan dinotsuet, gogo handia daukadala zuokaz egoteko .

Gogoratzen dozue noiz ezagutu ginan? Gazteok betidanik ezagutu nozue . Nagusienak ez dakit gogoratuko zarien . Ni bai ondo gogoratzen nazena: 1979 . urtean izan zan . Aitortu behar deutsuet oso urduri nengoala zuek ezagutzeagaitik . Entzuna neukan basatiak ziniela eta ezezagunak ez zenduezala ondo hartzen, eta horren bildur nintzen, zuok ni ez onartzearena . Baina hori dinonak ez dino egia edo ez zaitue ezagutzen . Nire harridurarako, hasieratik zoragarri hartu ninduzuen . Zuon artean erregina moduan sentitu izan naz beti . Zuok bai zariela abegitsuak eta eskuzabalak! Eta ez hori bakarrik . Askok gurako leukie zuon besteko alaiak eta parrandazaleak izan . Ez dozue ezer handirik behar giro ederra sortzeko . Dakizuenez, ni itsasoz hara eta hona nabil, herririk herrik, eta jende ugari ezagutu izan dot neure bizitzan, baina zuolako inor ez dot inoiz ezagutu . Beti zagoze prest edonorako, neke barik, alaitsu eta gogoz . Bermeo herri zoragarria dala eta zuok herritar bikainak zariela erakutsi deustazue hasiera-hasieratik . Horregaitik pozik nago urtero zuokaz alkartzeko . Pozaz zoratzen ez ezik, irrikan egoten naz Andramariak noiz helduko .

Andramari egunak hurreratzean eta zuokaz egoterik ez daukadala konturatzean, nostalgiak hartu nau; barriz, alkarregaz igaro doguzan une zoriontsuetako oroitzapenak burura jatordazanean, bihotza poztu egiten jat . Benetan be, ze ondo ibili gara jaietan, ezta? Era berean aitortu behar dot, inoiz estutasunen bat be pasarazo deustazuela . Badakit dantzari amorratuak zariela, eta musika entzuten dozuenean bizkortu egiten zariela, baina euki egizue kontu handitxuagoa, edonoz, saka-sakaka, behegainera botako nozue- eta . Eta Kalberrak botatzen dozuezanean? Badakizue ze arriskutsua dan? Behin baino gehiagotan itzelezko laprastadak egin dodaz, behera jausi ez banaz be . Gainera, ondo dakizue Kalberrak botatzea galazota dagoana,

beraz egizue kasu eta, mesedez, aurrerantzean ez bota .

Beste alde batetik, ni urtero ahalegintzen naz jaietarako txukun jartzen (alkondara eta gona barriak josi, nire ule luze eta ederra orraztu, ezpanak margotu…), eta zuok lehenengo egunetik uleetatik tiratu eta bat be barik izten nozue denporea baino lehen . Ondo dago nire oroitzapen bat euki gura izatea (horrek oso harro sentiarazoten nau), baina itxaron azken egunera arte, neuri be gustaten jatalako, zeuei bezala, jaietan dotore egotea .

Esan behar deutsuet be, sasoi batetik ona, zuon artean euskera gitxitxuago erabiltzen dozuela . Alkar ezagutu izan garan ia 42 urteetan, Bermeoko kaleetan euskeraren erabilera gitxitzen joan da . Tristura handia sentitzen dot batez be umeak gaztelaniaz berba egiten entzuten dodazanean . Hori lehen pentsaezina zan Bermeon gertatzea, beti izan dalako herri euskalduna . Ganera, euskera ederra eta berezia daukan herria! Eta orain zer? Zer gertatzen da? Mesedez, euki egizue kontuan dinotsuedana . Ez itzi orain arte harro sentiarazo izan zaituen zuen hizkuntza ederra galtzen . Zabaldu egizue euskerea zuon artean eta mundo osoan .

Badakit gogor egiten nabiltzuena, ama moduan, eta bai, halan da, zuon ama moduan sentitzen naz . Amak bere seme- alabak bihotzez maite arren, lantzean behin, zuzentzeko asmoz, agiraka egin behar deutsoe . Asko maite zaituedanaren zalantzarik ez euki, eh!

Amaitzeko, badaukazue nire lagunak diran Anton, Josefin, Lorentzo eta Mariren barririk? Ezagutzen dozuez, ezta? Gure erraldoi maiteak dira . Zenbat laguntzen deusten umetxuen txupeteak batzen! Lan hori ezin izango neuke neuk bakarrik egin . Ikusten badozuez, emon gorantziak neure partez .

Bueno, lagunok, agurtzeko ordua heldu jaku . Jagon zaiteze, bizi zaiteze zoriontsu eta zaindu egizue zuon herri ederra .

Gora Bermeo eta bermeotarrak!!!

Bihotz- bihotzez maite zaituen zuon laguna,

Xixili

This article is from: