Bermeo Fiestas 2021

Page 14

XIXILIREN GUTUNA Arantza Leniz Bermeo, 2021eko iraila

K

aixo, bermeotar maiteok:

Zelan zabilze? Ondo egongo zarienaren esperantza daukat. Ni be txarto ez, baina zuon guztion falta itzelagaz. Hamaikatxu bat urtetan inoiz hutsik egin barik alkartu izan gara, eta bat-batean etorri jakun gaixotasun honen ondorioz, urte bi daroaguz alkar ikusi barik. Baina halan edo holan egoera larri honetatik laster urtengo dogunaren itxaropena daukat eta ziur nago datorren urtean alkartuko garana. Bene-benetan dinotsuet, gogo handia daukadala zuokaz egoteko. Gogoratzen dozue noiz ezagutu ginan? Gazteok betidanik ezagutu nozue. Nagusienak ez dakit gogoratuko zarien. Ni bai ondo gogoratzen nazena: 1979. urtean izan zan. Aitortu behar deutsuet oso urduri nengoala zuek ezagutzeagaitik. Entzuna neukan basatiak ziniela eta ezezagunak ez zenduezala ondo hartzen, eta horren bildur nintzen, zuok ni ez onartzearena. Baina hori dinonak ez dino egia edo ez zaitue ezagutzen. Nire harridurarako, hasieratik zoragarri hartu ninduzuen. Zuon artean erregina moduan sentitu izan naz beti. Zuok bai zariela abegitsuak eta eskuzabalak! Eta ez hori bakarrik. Askok gurako leukie zuon besteko alaiak eta parrandazaleak izan. Ez dozue ezer handirik behar

14  BERMEOKO JAIAK 2021

giro ederra sortzeko. Dakizuenez, ni itsasoz hara eta hona nabil, herririk herrik, eta jende ugari ezagutu izan dot neure bizitzan, baina zuolako inor ez dot inoiz ezagutu. Beti zagoze prest edonorako, neke barik, alaitsu eta gogoz. Bermeo herri zoragarria dala eta zuok herritar bikainak zariela erakutsi deustazue hasiera-hasieratik. Horregaitik pozik nago urtero zuokaz alkartzeko. Pozaz zoratzen ez ezik, irrikan egoten naz Andramariak noiz helduko. Andramari egunak hurreratzean eta zuokaz egoterik ez daukadala konturatzean, nostalgiak hartu nau; barriz, alkarregaz igaro doguzan une zoriontsuetako oroitzapenak burura jatordazanean, bihotza poztu egiten jat. Benetan be, ze ondo ibili gara jaietan, ezta? Era berean aitortu behar dot, inoiz estutasunen bat be pasarazo deustazuela. Badakit dantzari amorratuak zariela, eta musika entzuten dozuenean bizkortu egiten zariela, baina euki egizue kontu handitxuagoa, edonoz, saka-sakaka, behegainera botako nozue- eta. Eta Kalberrak botatzen dozuezanean? Badakizue ze arriskutsua dan? Behin baino gehiagotan itzelezko laprastadak egin dodaz, behera jausi ez banaz be. Gainera, ondo dakizue Kalberrak botatzea galazota dagoana,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.