ITSOSUPETEKO ONDAREA: GURE ONDAREA ZABALTZEKO BESTE MODU BAT Asier Romero
2
019ko maiatza. Valentziako Arte eta Zientzien Hiriko Agora izugarriaren aurrean jesarrita nengoen, eta aurrean nuen zementu masa izugarriaz pentsatzen ari nintzela, Noah Harariren Sapiens liburuaren sinopsiari lehen begiratua eman nion. Oraindik oso gogoan nituen lankide batek, ikusi berri nuen hitzaldian, esandakoak, eta zientzia zabaltzera bultzatzen gintuena baina sare sozialen tsunamia aprobetxatuta. Eta horrela izan zen argitxoa piztu zitzaidan unea, eta Bermeora egokituko banu? Eta horrela hasi zen urte luze eta sutsu bi dirauen kontua.
16 BERMEOKO JAIAK 2021
EGITASMO HAU BEHARREZKOA ZEN? Egin ditudan elkarrizketetan beti esan izan dut Bermeok Bizkaiko herririk aztertuenetariko bat izateko zortea duela. Horrela ba, ikasketa arlo nagusienak aztertuta daude: etnografia, ondare monumentala, hizkuntza, historia, arrantzaekonomia, medikuntza eta abar luze bat. Gure hiribilduari buruzko ia 200 erreferentzi ditugu baina zergatik dago horrenbesteko ezagutza falta Bermeo zer izan zen eta zer denari buruz? Nire ustez balizko erantzun bat