Bermeo Fiestas 2021

Page 40

ALKARRIZKETETAN BERBA DESEGOKIZ ZUZENTZEA, EUSKERARAKO KALTE Jose Muruaga

E

uskerea, euskalki eta aldaera ugari eukitzearen ondorioz, inguruko erderen maileguen ekarpenekaitik, euskera batuak irakaskuntzan izan dauan inplantazinoaren lexiko “barria” dala- eta, hiztegi oso zabala eta gehienetan aberatsagoaren jabe da. Baina, era berean, eta hiztegian zentratuta, sarritan aberastasuna suposatu beharrean kalterako izaten da eta bakotxak bereari eutsiz, bestearen lexikoaren zuzentzaile bihurtzen da. Halanda ze, bakoitxak berea eukitzea mantenduz, besteen ekarpenak gehikuntza izan beharrean, oztopo bihurtu daitekez, eta modu txarrean egindako zuzenketak erdera (gure kasuan gaztelania) erabiltzera eroaten gaitu. Orain arte ezer ulertu ez badozu, trankil edo lasai. Adibide ugariz lagunduta errez erraparatuko zara zertaz nabilen. Batzutan zuzenketa “jatortasunean” oinarritzen da; hau da, zuzentzaileak uste dau berea dala garbiagoa edo bermeotarragoa. Adibidez, lehengo egunean, arratsaldeko bostak inguruan izugarrizko behe-lainoa (gero zuzenduko deustazu, irakurle) itsasoratu zan Gernikako errekatik (oraingoz batzuei zuzentzeko gogoa sartu jake, Mundakako erreka dala,

40  BERMEOKO JAIAK 2021

Oka dala, Urdaibaiko itsasadarretik zuzenagoa dala uste dabelako). Edadeko arrantzale ez dan batek, iluntzeko txikiteoan dinotso lagunari: -

Ikusi zu arratsaldien sartu dan kriston murmoie, Izaro be tapa eta Sollubetik Bermio be ez zan ikusten.

-

Hori ez da izan murmoie, zu nongu zara ba? Bermion horreri terrala deitsuten jatzo. Bestalako euskerie dakozuie. Beti esan jatzo terrala, zuk ez dakizu ezebe.

Egia da murmoie jenerikoagoa izan daitekela. Egia izan daiteke be arrantzaleek murmoi hainbat mota bereizten esperientzi handiagoa izan leikiela. Baina terrala ez da “jatorragoa”, beste behe-laino mota bat baino, barrualdetik itsasora doana. Seguruenik zuzentzaileak ez daki terrala (terrela beste batzuk) gaztelaniazko Terral berbatik datorrenik (viento que viene de tierra), eta uste dau euskera garbia (beste hizkuntza bateko mailegua-prestamoa ez dana) erabiltzen dabilela, eta beste berbak (murmoia, kañie, edo behe-lainoa…) erderakadak dirala edo oraingo euskera “barriaren” aportazinoak. Beste adibide bat. Bapora errunbo barik dagoanean Bermeon algatien


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.