Bermeo Fiestas 2021

Page 10

SANTA MARIAKO KANPANDORREA Andoni Anasagasti

T

uristak genituen garaian, arraroa zen euretariko batek kanpandorre bikiaren hasiera ikusi baina kanpandorre bakarreko elizaren berezitasunagatik galdetzen ez zuen eguna. Erantzuna egunaren araberako zen: eguna didaktikoa izanez gero, Oviedoko katedralari erreferentzia egiten nion eta hark ere bakarra zuela esaten nion. Hurbilagokoa bazen, erantzuna erraza zen: Garai horretan honelako eraikuntzetarako zegoen diru eskasia. Gai hau sakon landu dute Muñoa eta Romerok. Laburbilduz esan genezake zeuden estutasun ekonomikoengatik euren doinuekin bermeotarren egunerokotasuna zuzentzeko hain beharrezkoa zen kanpai-horma bat eraiki zela, bere kanpaiekin.

Asier Romerok sarean (“Itsosupeko ondarea”ko “jakintzaren pilula” baten) gai hau sakontasunean eta modu atseginean aztertu dute eta beraz ez da beharrezkoa errepikapenik. Horregatik, artikulu honetan hitz egingo dugu Talako Santa Maria elizaren aurri adierazpenetik Carlos III.a erregeak hura ordezkatuko duen eliza berria eraikitzea onartu zuen arte 1783an eta lanak amaitu eta bere inauguraziora arte 1866an.

Esaten da, Santa Marian kanpandorre bakarra edukitzearen arrazoietarik bat izan zela eraikitzen zegoen garaian plazan olgetan zegoen ume bati kanpaia gainera jausi zitzaiola eta bertan hil zuela. Zoritxar honek Alfredo Acebalen diseinua zuen kanpandorrea egiteko lanak hastea eragin zuen, kanpandorre bakarrekoa.

Talako Santa Maria elizan izandako erorketa bat gertatu eta gero, egoeraren azterketa Gabriel Capalastegui eta Juan Martín de Uribeondo elorriotarrek egin zuten 1783an. Euren txostenean aurreko eliza egondako orubean berriz eraikitzearen kontra agertu ziren. “Porque no se conseguiría el fin de su permanencia, al que principalmente se debería atender, por hallarse a una distancia de solo ocho pies de la orilla del mar Océano, cuyas impetuosas olas ocasionaban continuos desprendimientos de aquel terreno y podía temerse que dentro de pocos años llegasen a ofender los cimientos de la nueva Fábrica.”

Aurrerago esan dudanez, Manu Muñoak 2008ko jaietako liburuan eta

Aurrekari hauekin, eliza gaur egun dagoen lekuan eraikitzea erabaki zen

10  BERMEOKO JAIAK 2021


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.