ZORTZIKO HANDIA
Egin nahi nuke
DOINUA: BETI PENETAN
Bertso sorta hau koronabirusaren aurka gabiltzan guztioi eskainia dago. Hemendik ez denbora askora, “egingo dugu� ere izango delako, nork bere erara. Besarkada handi bat. 1. Egin nahi nuke mendian korri, Zelaien artean zuzen, Aldapa beheran arnasa hartu Eta oihukatu ozen. Nekeak ere sendatzen baitu, Norbait jakitun ez bazen, Polainapean dauzkadan oinak Libre sentitu daitezen.
4. Txalupa hartuz moilatik irten, Ez ote da zilegia, Ipar haizea badabil hobe, Bizia, ez gehiegia. Kaioen gisa, hegan sentitu, Aitor dezadan egia, Arindu dadin maskarapean Preso dudan aurpegia. 5. Egin nahi nuke taldean negar, Ez bazterrean sartuta. Sufritzen duen jendeak ere Kanporatu behar duta. Elkartasunez egingo dugu, Elkarri besarkatuta, Guretzat ere barrera diren Eskularruak kenduta. 6. Bertso sorta bat jarri nahi nuke, Horretan nola anima, Modu hontako egoeretan Guztiok gara biktima. Bilatu ditut nire arrazoi, Neurria eta errima, Sendatu dadin sufrimenduaz Gaixo daukadan arima. •
2. Egin nahi nuke uretan murgil, Zain dut itsaso zabala. Berotu gabe baldin balego Oraindik ere, oxala. Olatuetan salto eginez, Izurde-sarda bezala, Freskatu dadin mantal azpian Egosi zaidan azala.
Merkatuaren kultura
Zin egin nion ene buruari ez koronabirusaren inguruan idaztea, baina batzutan, egoerak gaina hartzen du, gure asmo guziak haizatuz. Ari naiz haize berak ez ote duen kulturgintza jo krisi honetan, dena eramanez bere bidean, diru sarreretatik hasita, ateratako bertsoa arte. Niri ere pena egin dit plazan elkar ikusteko genituen aukera gutxi horien galtzea, bertsokide batzuz bereizia izatea muga fisikoz zein inposatutakoez. Pena bikoitza senditu dut lehen aldiz skype bidez hasi garenean bertso eskolen egiten, hain luzaz kritikatu ditugun paitailekin buruz buru kantari. Hain harrapa ezina den haizeak harrapatu gaitu. Guk pena sentitu badugu, imagina dezaket bertsoaz bizi diren horiek sendimentuetatik haratago, bizitzeko beharrezkoa zuten horren hutsa ere sentitu dutela. Haizearen kontra ibiltzen ez da sekulan ikasten, baina ahal bezala, kili kolo aurreratzen hasi diren orekariak agertu dira, online bertso saioen bidez. Frustrazio polit bat hazi zait barruan, distantziaren min eta erresitentziaren garrek piztua. Baina haizeak sua zabaltzen laguntzen duen heinean, bestelako ekimenak kimutzen ikusi ditugu azken asteetan: kulturgintza
3. Jon, Olatz eta Susannarekin Mendi buelta bat, lasaia. Gozatuz, epel, udaberrian Kimatuz doan paisaia. Patxadaz etzan eta usaindu, Loratu zaigun zelaia, Uxatu dadin gorputz guztian Daukadan xaboi usaia.
142
grebak edo erresistentzia kutxak adibide. Ez da sinple kulturgintzaz bizitzea, baina kulturgintza biziaraztea are gutxiago. Birus batek mundu ekonomiaren stop botoia sakatu duen honetan, diru iturrira eta merkantilismora bideratu dugun kulturgintzaren kontraesanak azaleratu dira. Ezin da ukatu kultura iraganetik jaso dugun hori bada ere, etengabe aldatzen ari den (eta dugun) osotasuna dela, askotan, gerora begira zizelkatzen duguna egunerokoan, biharko munduari begira. Ikusi dugu kultura handitzen egunero, hain txiki eta isolatua nahi zuten Euskal Herriari merezi zuen lekua emanez. Jalgi hadi plazara zion Etxeparek. Lasai Bernat, uste dut lortu dugula: BEC bat xiberoko biztanle kopuru berdinaz bete dugu, kriston plaza ez? Iraganari frogatu diogu posible zela, norbait ginela. Orai, geroak gaitu kezkatzen, agian gehiegi handitu garelako. Agian kulturgintza bizirik atxikitzeko nahiari kulturgintzaz bizitzeko nahiak gaina hartu diolako. Maiz gertatu zaigu saio bakanen batean artistaren paperetik kantatzea, batek kultura diru iturri zuela, besteak ez. Gaia geroz eta errealago egiten zaigun honetan, merkatura bideratu edo ez eztabaidak atzean gordetzen diguna kulturaren inguruko eztabaida bera da; zer da kultura? Zertarako erabili behar dugu? Gauza beraren ulerkera ezberdinak talkak sortuko ditu, posible da, baina eztabaidatzeko aukera sekula baino gehiago apreziatuko dugu, muga inposatuak irekiko, plazak bertsoz beteko eta pantailak itzaliko direnean. •