ERREPORTAJEA
LUZIA GO BERTSOEN PUNK ARTISAUA TESTUA: GORKA EROSTARBE ARGAZKIAK: XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA ETA DANI BLANCO (ARGIA)
Kaleko bertsolaria izan zen; kalean ikusitakotik zein barrenean sentitutakotik idazten zituen bertsoak. Bizitza erdia eman zuen alderrai, eskuetan oinarrituriko ofiziotan; beste erdia bertsotan, emakumerik apenas zebilenean. Oholtzan ez, normalean berak nahi zuen lekuan kantatzen zituen aurrez prestatuak. Ehunka egin zituen azken 40 urteetan. Aurten hil da Luzia GoĂąi, Basaburuko bertsolari, sukaldari eta talogilea. 146