Familian 9. ZBK
Eguberri osasungarriagoak etxekoekin EROSKIn ongi dakigu zenbat axola zaizun etxekoen elikadura eta osasuna, eta horregatik sortu dugu atal hau. Bertan aurkituko duzu nutrizio arloko informazioa, zure zalantzarik ohikoenak argitzeko leku bat, haurrentzat osasungarriak diren produktuen iradokizunak, familian egiteko errezetak, eta... ez da hor bukatzen kontua! Haurrentzako jolasak eta jarduerak ere baditugu, etxeko umeekin partekatu ditzazun; zalantzarik gabe, lagungarriak izango zaizkizu elikadura osasungarria sustatzeko jolasaren bidez.
U
rte sasoi honetan gehiago eta okerrago jaten dugu. Otordu gehiago egiten dugu etxetik kanpo, eta etxeko menuak ere oparoagoak izaten dira, saltsa eta guzti prestatuak asko, eta gozoak eta hestebeteak ere maizago agertzen dira. Eta guk gaizki jaten badugu, neskamutilek ere hala egingo dute. Eredu ona ematea da gakoa. Gurasoentzat gomendagarriak diren jarraibideek berdin balio dute etxeko haurren elikadura ere osasungarria izan dadin. Kalitatezko osagaiak eta kozinatzeko teknika osasungarriak hautatu, mantso murtxikatu, errazio txikiak zerbitzatu, nutrizio kalitate apalagoa duten elikagaien ondoan gomendagarriago direnak jarri eta gogoan izan festa egunek bost egun irauten dutela eta ez bi hilabete. Horra hor kontuan hartu beharreko gomendio sorta bat. Arduraz jokatzea da kontua. Gutiziaren bat onar daiteke uneren batean, baina horixe, noizean behin eta ez arau gisa.
27
27_28_33_34_EnFamilia_navidad_EUS.indd 27
18/11/21 17:38