EROSKI_DICIEMBRE_2021_EUSKERA

Page 48

bidaiak

Bidaia bat cavaren jatorrira Codorníu izenaren atzean ardogintzari emana bizi den familia baten historia dago, XVI. mendean hasten dena. Ardogintzan ari den familia enpresarik zaharrena da Espainiako Estatuan, eta munduan ere antzinakoenetakoa.

C

odorníuren sotoak eta upategiak bisitatzea orain dela bost mende hasi zen historia batean barneratzea da, nahiz eta 1872a arte ez zuten lehenbizikoz cava egin Metodo Tradizionala esaten zaiona erabiliz: Josep Raventos Fatjo izen zen aitzindari hura, eta Penedesko mahats autoktonoak erabili zituen: Macabeo, Xarel·lo eta Parellada. Horrela sortu zen industria berria bat, eta hortxe hasi zen cavaren eta Codorníu familiaren arteko lotura.

Handik urte batzuetara, 1895ean, Manuel Raventosek, Codorníu markaren sustatzaile handiak, Josep Puig i Cadafalch arkitektoa kontratatu zuen (Gaudiren garaikidea zen) upategi berri bat eraiki zezan. Hark egindako eraikina Monumentu Historiko Artistikoa da 1976. urteaz geroztik, eta ardoaren industriari loturik dagoen arkitekturaren adibiderik ikusgarrienetakoa. Lurpean egiten du Codorníuk bigarren hartzidura eta han ontzen ditu cavak beti berdin

48

48-49_Viajes_EUS.indd 48

18/11/21 18:37


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.