Zaindu zeure burua preziorik onenean
zenbaki honetan
Urte berria, helburu berriak. 2023a aukeraz beteriko urtea izan daiteke, eta egokiera bikaina izango dugu ongi jaten ikasteko eta, gainera, aurreztuz eta kalitateari uko egin gabe. Horregatik, EROSKIn lanean jarraituko dugu hilero-hilero zuri gauzarik onenak emateko preziorik onenean.
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
ARGITALPENAREN EGILEA
Orain arte bezala, aldizkari honen asmoa da errazagoa gerta dakizula zeure burua eta etxekoak zaintzea. Hori dela eta, hilero zure esku jartzen ditugu berrikuntza guztiak, eskaintzak, sustapenak eta ideiak, bizimodu osasungarria egin dezazun eta keinu txikiekin ingurumena zaindu dezazun eta gure inguru hurbila ere bai.
Urtarril honetan, adibidez, animalien ongizate zigiluarekin egiaztatua dagoen oilaskoa aurkeztuko dizugu eta veggie erako EROSKI produktu berriak, kalitate bikaineko aukerak preziorik onenean elikadura beganoa eta begetarianoa nahi duzuenentzat.
Horrekin batean, aldizkariaren zenbaki honetan errezetak ere aurkituko dituzu menurik onena osa dezazun zuretzat eta etxekoentzat, sakelari ere begiratuz, eta nutrizio arloko aholkuak eta gomendio osasungarriak ere bai. Horiek kontuan hartzera dei egiten dizugu 2023 honi ekiteko, zeure burua eta etxekoak zainduz, eta, jakina, baita etxeko ekonomia ere.
Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38
Lege gordailua: BI-222-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
HAS EZAZU EGUNA
ALDAKETA TXIKI BATEKIN, ETA ALDATU DENA
Alprok argi ditu gauzak: elikadura begetalak aukera ematen du zure osasuna eta planeta zaintzeko, zaporeari uko egin gabe. %100 begetala eta ezin goxoagoa. Horrela, letra guztiekin esanda.
Kafezale petoentzat, Alpro Barista, berariaz baristek egina baristentzat; oso ongi konbinatzen da kafearekin, ez baitu ezkutatzen haren zaporea, eta apar leuna, distiratsua eta ukitu krematsu ezin hobea lortzen ditu.
Ba al dakizu eguneroko kafesnearen ordez Alprorekin egindako kafea hartuta urtean 250 litro ur aurreztuko dituzula? Pertsona batek bi urtean dutxatzeko behar duena da hori.
GARAI HONETAN GORPUTZAK ALDAKETA BAT ESKATZEN DIZU
PLANETAK
ZER ESANIK EZ.
Ona da zuretzat, produktu horiek MANTENUGAI ESENTZIALAK ematen dituztelako nagusiki. KALTZIOA, hezurrak osasuntsu egon daitezen, eta BITAMINAK, immunitate sistema indartzeko. Gainera, azukrerik gabeko eskaintza zabala dute. Horrelako zapore batek ez duelako behar azukrerik!
%100 begetalak izanik, murriztu egiten dituztelako CO2 isuriak eta ur kontsumoa.
Eta merkaturatu duen apustu berria ere ez da nolanahikoa: “This is not milk” izena du, eta bere zaporeak, testurak eta ukitu krematsuak izena bera zalantzan jarraraziko dizute: kosta egingo zaizu sinestea hau ez dela esnea.
Azken kontuak
Gure produktuek zure egunerokoa erraztea nahi dugu eta, gainera, aurrezten laguntzea. EROSKI markaren berrikuntza batzuk aurkeztuko dizkizugu familian goza dezazun eta zure denbora gauza garrantzitsuetan eman dezazun: zeure kontuetan eta etxekoekin.
Galiziako itsasadarretatik zure mahaira
Mokadutxoak egiteko, errezetaren bat laguntzeko edo zure menuei arrain ukitu bat emateko, tomate saltsarekin datozen EROSKIren muskuiluekin beti asmatuko duzu. Galiziako Jatorri Izen Babestua daukate (JIB), eta Nutri-Score sisteman B letra ageri dute; proteina asko eta kaloria gutxi daukate,
eta horrexegatik, oso elikagai interesgarria da bai helduentzat eta bai haurrentzat ere.
Gure dendetan badira bestelako saltsa batzuekin prestaturiko muskuiluak ere, eta honako berrikuntza honekin beste aukera bat izango duzu jateko prest eta azkar prestatzeko, erretiluan bertan berotu baitezakezu mikrouhinean.
Olibak, luzokertxoak eta banderillak aukera paregabea dira otordu artean mokadutxo bat egiteko edo entsalada freskagarri bat laguntzeko. Gure dendetan aukera handia duzu ozpinkietan, oliba hezurdun eta hezurgabeak ere bai, antxoa zaporekoak, eta abar. Eta orain bi eratako oliba ekologikoak merkaturatu ditugu EROSKI BIO sailean, beltzak eta berdeak, biak ere hezurdunak.
Jerte ibarreko lursailetan landatuak dira, natura errespetatuz eta nekazaritza ekologikoak ezartzen dituen estandarrei jarraituz, ontzian adierazten den bezala.
FRUITU GORRIEN ZUKU BERRIA
Konbinazio originala da etxean zukurik onenarekin gozatzeko. Fruitu gorriz egindako zuku berri honek mahatsa, mugurdiak eta gereziak daramatza. Eta botila, berriz, %100 material birziklatuz eta birziklagarriz egina dago; ondorioz, gehiago errespetatzen
du ingurumena
TXOKOLATEZKO ‘COULANT’-A
Gutizia gozoa
Gure dendetara iritsi da EROSKiren txokolatezko coulant berria. Ezin gustagarriagoa bere buruari noizbehinka gutizia baten oparia egin nahi diotenentzat.
Frantziako sukaldaritzaren tradiziotik hartu dugu coulantaren errezeta hau, zeinari ‘txokolatezko sumendia’ ere esaten zaion.
Txokolatezko bizkotxoa dauka kanpotik, eta zapore
sendoko txokolate krematsua barnetik, berotzean urtu egiten dena.
Bere puntuan jateko, berotu ezazu zerbitzatzeko unean bertan. Nahi izanez gero, zure gustuko izozkiaren bola batekin jar dezakezu coulanta, eta kanela edo kakaoa zabaldu dezakezu gainetik. Beste aukera bat da jogurt pittin bat jartzea, koko birrindua zabaltzea gainetik, glas azukrea edo fruitu lehor txigortu eta xehatuak.
Pizza egiteko ore berria, glutenik gabea
EROSKIn zaindu egin nahi dugu zure osasuna, eta konpromisoa hartu dugu aukerarik ez dezazun falta izan erosketak egiteko garaian, behar duzuna behar duzula ere. Horregatik, zeliakia duten pertsonei gure EROSKI produktu bermatuak eskaintzen dizkiegu glutenik gabe, eta orain pizza egiteko ore tradizional bat erantsi diogu eskaintzari, arto irinez egina.
Edozein ordutan hartzeko modukoa
Hezagunenetakoa da Gouda gazta, eta orain xerratan heldu da gure dendetara, erabat prest leku bat egin diezaiezun zure sandwichetan, ogitartekoetan, berdura gratinatuetan... Gantz gutxikoa da, baina bere horretan eusten dio zapore, lurrin eta ukitu krematsuari. Gainera, ontzi jasangarriagoan dator, zeina material birziklatuz egina dagoen %78.
Erraza eta azkarra
Etxean gozoak edo ogia egitea maite baduzu, laguntza handia emango dizute gure dendetara iritsi diren bi berrikuntzak. Harritu itzazu etxekoak
azukre banilladuna erantsiz zure bizkotxo eta postreei, eta erabil ezazu EROSKIk okintzarako atera duen legamia berria zure ogiak erraz eta azkar egiteko.
GOZA EZAZU UNE TXIKIAK HANDI EGINEZ
Eguneko edozein ordutan zizka-mizka gisa hartzeko, telebistari begira zaudela edo lagunartean kontu kontari ari zarela, hauta itzazu gure dendetan EROSKIren ekilore hazi erraldoi berriak, berrituta datoz-eta barnetik eta kanpotik. Ezingo diezu ezetzik esan!
BERRIA
KOMUNEKO ETA SUKALDEKO PAPERA
Handitu egin dugu komuneko eta sukaldeko paperaren eskaintza, eta hiru zelulosa geruza dituzten proposamenak merkaturatu ditugu, kalitate handikoak eta eraginkorrak oso. Produktu berri horiek FSC paper egiaztatuarekin eginak daude; horrek esan nahi du modu arduratsuan kudeatzen dituzten basoetatik datorrela eta modu kontrolatuan erabiltzen dutela egurra.
Horretaz gain, Ecolabel etiketa daramate, eta horrek bermatu egiten du substantzia arriskutsurik erabili gabe ekoitzi dituztela; ondorioz, ez du hainbesteko eraginik airearen eta uraren kutsaduran.
hilabete honetan
EZAGUTU EZAZU NOLA HAZTEN DITUZTEN OILASKOAK
Eta orain, aukeratu
Baserriko oilaskoa, landakoa, ekologikoa, zerealekin hazia... Nola hazten den, era bateko edo besteko zaporea, testura, kolorea eta prezioa izango ditu etxera daramagun oilaskoak. Hori dela eta, hainbeste izen eta motarekin, beti ez da erraz jakiten zer aukeratu.
EROSKIn erraztu egin nahi dizugu zure erosketa eta gardentasunez jokatu eskaintzen dizkizugun produktuekin. Etiketa berriak sortu ditugu gure oilasko haragiarentzat, eta bereizi egin ditugu hazteko moduaren arabera. Aukeratzeko lana errazagoa izan dadin.
EROSKIn eskaintzen dugun oilasko haragi guztiak animalien ongizateari dagokion ziurtagiria darama. WelfairTM zigiluak bermatu egiten du modu etikoan ekoitzi dela eta sustatu egiten du animalien ongizatea, zenbait alderdi kontuan hartuta: elikadura, bizilekua, osasuna eta jokabidea.
Joan den apirilean, gainera, Oilaskoaren Europako Konpromisoarekin bat egin zuen EROSKIk. Borondatezko hitzarmen
bat da, hainbat herrialdetako erakunde multzo handi batek sustatua, eta gizentzeko oilaskoak modu etikoagoan hazi ditzatela da helburua, egungo legeak ezartzen dituen gutxieneko baldintzak baino zorrotzagoak erabilita. EROSKI Natur oilaskoak dagoeneko betetzen ditu hitzarmen horrek 2026rako ezartzen dituen baldintzak honako alderdi hauetan: espezie jakinak erabiltzea hazteko, espazio egokia eskaintzea, aireak kalitate ona izatea, argi naturala eskaintzea eta elikadura %100 begetala izatea.
Hazteko modu bakoitzaren ezaugarriak
Etxalde estandarra
Oilaskorik ohikoena da eta supermerkatuetan gehienean aurkituko duzuna. Barnealdean hazten dira, eta EROSKI oilaskoa sojaz eta zerealez elikatzen da (gari aleak ere izaten ditu).
Landako tradizionala
Oilaskoak egun gehiagotan ibil daitezke kanpoan (42 egun) eta landako normaletan baino animalia gutxiago izaten da metro koadro bakoitzeko, bai etxalde barnean eta bai kanpoan. Elikaduraren %70 gutxienez zerealek osatzen dute. Oilasko horiek ere mantso hazten dira, eta gutxienez 81 eguneko hazkundea izaten dute.
Landakoa
Landako oilaskoa etxaldean hazten da 56 egunez gutxienez, kanpora irteteko aukera izaten du denbora horren erdian gutxienez, eta oilasko gutxiago izaten da metro koadro bakoitzeko.
EROSKI Natur landako oilaskoa mantso hazten da
Etxalde hobetua
Etxalde hobetuan hazten den oilaskoa barnealdean hazten da, baina argi eta aireztapen naturalarekin 56 egunean gutxienez, eta leku gehiago izaten du. Barnealdeko oilasko estentsiboa esaten zaiona da.
EROSKI Natur oilaskoa mantso hazten da eta elikadura %100 begetala dauka, bitaminekin eta mineralekin aberastua. Gainera, European Chicken Commitmenten baldintzak betetzen ditu. Etxaldeak, adibidez, pertxak edo lastozko fardoak izaten ditu, eta mokokatzeko objektuak eta hareazko bainuak ere bai, animalien jokabide naturala errazteko.
eta elikadura %100 begetala dauka: zerealak dira %70 (artoa %50), soja ere bai eta bitaminekin eta mineralekin aberastua dago. Oilasko horrek, gainera, European Chicken Commitmenten baldintzak betetzen ditu.
Ekologikoa
Osagai ekologikoz egindako pentsua baino ez du jaten oilasko ekologikoak, eta pentsu horren %30 gutxienez etxaldetik bertatik dator edo eskualde beretik. Pentsu horrek, gainera, ez dauka organismo genetikoki moldaturik (OGM). Oilaskoak nahi dutenean atera daitezke kanpora, ahalik eta adin txikienean hasita eta bizitzaren heren batean gutxienez. Eta arrazen aniztasuna bilatzen da, lehentasuna ematen zaiela mantso hazten diren oilaskoei eta arraza autoktonoei. Hazkundea 81 egunekoa izaten dute, gutxienez.
honetan
atalak labana batekin, zuritu gabe.
Jarri olioa kazola batean su ertainean eta gorritu oilaskoa alde guztietatik. Atera eta gorde geroko.
Bota irina kazolara eta eduki sutan bi minutuz. Erantsi ardo zuria, salda eta usain belarrak, eta utzi irakiten.
Jarri oilaskoa berriz ere kazolan, estali eta sartu labean ordubetez.
Erantsi berdurak kazolara, eta zabaldu gainetik egosaldian sortu den zukua. Estali berriz ere eta eduki labean beste 45 minutu.
Atera kazola labetik, utzi egonean hamar minutuz eta zabaldu gainetik perrexil xehatua.
OHAR DIETETIKOA
Plater bakar gisa har daiteke, baina orekatu nahi badugu, barazki gehiago eduki behar luke eta oilasko gutxiago. Menua osatzeko, fruta hartuko genuke postrean.
Oilasko, limoi eta oliba tajinea
• Oilasko txiki 1 (1,2-1,4 kg)
• 2 koilarakada oliba olio birjina estra
• 3 tipula gorri
• 2 limoi (zukua egiteko bat)
• 30 oliba beltz
• 15 oliba berde
• 250 ml oilasko salda
• 3 baratxuri atal
• Koilarakada bat piperrauts gozo
• Koilarakadatxo erdi jengibre birrin
• Koilarakadatxo erdi kumino (ehoa)
• Koilarakadatxo laurden azafrai (ehoa)
• Gatza eta piperbeltza
NOLA PRESTATU. Nahasi motrailu batean baratxuriak, gatza, piperbeltza, jengibrea, piperrautsa, kuminoa eta azafraia. Zapaldu ore bat lortu arte, eta erantsi oilaskoari (zatituta), puska guztiak ongi blaitzeko moduan. Estali, eta sartu hozkailuan 3-4 orduz.
Jarri tajinea edo kazola sutan olio koilarakada batekin. Berotu denean, erantsi oilasko zatitua eta gorritu alde guztietatik.
Erantsi tipula (xaflatan moztuta), apaldu sua eta utzi guritzen 10 minutuz.
Bota olibak eta limoi xerrak.
Nahasi salda eta limoi zukua, eta busti osagaiak likido horrekin.
Estali eta utzi su ertainean egiten 30 minutuz, oilaskoa egiten den arte.
Gomendioak: Tajine batean edo burdinazko edo buztinezko kazola batean egin daiteke, baina taparekin estalita.
Kontu izan behar da hasieran pastari botatzen zaion gatzarekin, olibek ere izaten baitute gatza.
Ongi-ongi garbitu limoiak, azal eta guzti erabiliko ditugu eta.
OHAR DIETETIKOA
Nolako osagaiak dituen ikusita, bigarren plater osasungarria dela esan daiteke. Gantzez ongi samar hornitua dago, baina saturatugabea da gehiena, kardioosasungarria, olibek eta oliba olio birjina estrak ematen dutena. Haragi zuria da osagai nagusia, eta horrek kalitate oneko proteinak eta gantz pittin bat eransten dio platerari.
NOLA PRESTATU. Moztu endibiak erditik.
Zartagin batean, olioz igurtzia eta beroa dagoela, markatu endibiak 1-2 minutuz alde bakoitzetik, gorritzen diren arte.
Jarri plater batean eta eman ezkata erako gatz pittin bat.
Ozpin saltsa egiteko, bota ontzi batean oliba olioa, Modenako ozpina eta gatza.
Nahasi bitsadera batekin edo sardexka batekin, nahastura bateratzen den arte.
Zartagin batean, txigortu pinaziak 1-2 minutuz, erre gabe. Utzi hoztera.
Jarri endibiak plater batean eta erantsi ozpin saltsa. Errezetari ukitu kurruskatsua emateko, zabaldu pinaziak gainetik.
NOLA PRESTATU. Jarri babarrunak beratzen bezperako gauean.
Zuritu tipula, baratxuriak, azenarioa, kuiatxoa, patatak eta apioa. Moztu guztia 1 x 1 cm-ko laukitxoetan.
Jarri oliba olioa kazola batean eta erantsi berdurak: lehenik tipula eta baratxuriak, ondoren azenarioa, patata, apioa eta, azkenik, kuiatxoa. Erregosi.
Kendu azala tomateei (labana batekin edo uretan irakinda) eta moztu laurdenetan. Erantsi berdurei.
Estali urez eta, irakiten hasten denean, bota beratzen egon diren babarrunak eta urdaia.
10 minutu pasa direnean, bota pasta eta eduki sutan beste 20 minutu.
Azken 5 minutuetan, erantsi ilarrak.
Zerbitzatu plater sakon batean. Nahi izanez gero, gazta parmesanoa erantsi daiteke birrinduta.
Udare erregosiak jogurt kremarekin
NOLA PRESTATU. Garbitu udareak eta moztu laurdenetan. Kendu barneko zatia.
Zartagin batean, urtu gurina su eztian. Igo sua eta erantsi udareak; eduki sutan 2-3 minutuz zertxobait gorritzen diren arte.
Gorde geroko plater batean. Harrotu esne gaina eta erantsi gutxikagutxika greziar jogurta, harik eta nahasketa homogeneo eta harroa lortu arte. Sartu gozogintzako mahuka batean eta gorde hozkailuan erabiltzeko garaia etorri arte.
Jarri udareak plater batean eta apaindu jogurt kremarekin.
Ricotta eta zitriko txigorkia
• 4 xerra ogi hazidun (osokoa, ama orez egina)
• 60 g ricotta gazta
• Laranja bat
• Pomelo bat
• Mandarina bat
• Koilarakadatxo bat oliba olio birjina estra
• 60 g ezti
• Limoi erdia
• Ezkai hostoak
• 30 g muesli (olo malutena) eta fruitu lehorrak
• Ezkaia, apaintzeko
NOLA PRESTATU. Jarri aurrez berotzen labeko gresilla.
Moztu pomeloa eta laranja ataletan eta mandarinak xerratan.
Jarri frutak erretilu batean labeko paperaren gainean, geruza bakarrean banatuta. Erantsi oliba olioa eta koilarakada bat ezti, eta gratinatu 4-5 minutuz zertxobait karamelizatzen diren arte.
Egin limoi birrina limoi erdiaren azalarekin eta atera zukua. Gorde geroko.
Jarri gainerako eztia eltzetxo batean limoi zukuarekin, birrinarekin eta ezkai hostoekin. Utzi kozinatzen 2-3 minutuz su eztian. Atera eta gorde geroko.
Txigortu ogi xerrak.
Irabiatu ricotta eta zabaldukoilarakada bat txigorki bakoitzaren gainean. Estali txigorkiak zitriko erreak gainean zabalduta. Bota gainetik mueslia eta erantsi ezti haritxo batzuk ezkai hostotxo batzuekin.
hilabete
honetan
Ospa dezagun handitzen ari garela!
Veggie beganoak, veggie begetarianoak, veggie flexitarianoak, veggie denik ere oraindik ez dakien jendea, eta oraindik veggie ez dena baina nork jakin… Veggie familia handitzen ari da. Eta, horregatik, EROSKIn honako hauek merkaturatu ditugu: albondigak, bolognar erako makarroiak, falafela, nuggetak, burgerrak...
ha a mi m li lia h bo b nd n ig igakak, bo b al
‘BURGER’ BEGETALA, OILASKO ESTILOKOA ETA KLASIKOA
Hanburgesa %100 begetalak dira, oinarrian ilar proteina dutenak. Zapore klasikoa izan daiteke aukera bat, edo, bestela, ausartu zaitez oilaskoa eta tipula daramatzanarekin. Presta itzazu ogi tartean zure osagai gogokoenekin edo zatitu itzazu wok batean eta erantsi sasoiko berdurak.
d za zatit it titu i u tzazazu zu u k ba era er nts nt is i s saso soas iko ko be
’BURGERRAK’: KINOA ETA KALABAZA, ETA TOFUA ETA ESPINAKA
Bi hanburgesa paregabe, tofuarekin eta seitanarekin, espinakek eta kalabazak ematen duten zapore ukituarekin konbinatuta. Aukera begano bat izateaz gain, nekazaritza ekologikotik datozen osagaiekin eginak daude.
‘NUGGET’ BEGETALAK
kaats t ar r b
GET’ T LAK LA suuak ak a ria riiak, k eak ak a ak k o
Kurruskatsuak eta gustagarriak, ezin hobeak mokadutxoak egiteko etxeko tomate saltsarekin, humusarekin, eta abar. Etxeko neskamutilei izugarri gustatuko zaizkie.
ri ritza za tza eki ek n be xo xe e , , et eta a eska ka kagarr ar arri i zk zkie. e ie
PLATER IZOZTUAK
BERDURA XERRA BEGETALAK
Animalia jatorriko xerren eta hestebeteen ordez erabiltzeko aukerarik onena, sandwichetan eta ogi tartean jartzeko, edo biribilki gisa erabiltzeko zuk nahi duzunarekin beteta. Azenarioa, piper berdea eta gorria, patata fekula eta ilar proteina dauzkate osagai gisa.
BE B An era a eta et e era e er r Aze Az A fek ek
Hanburgesak, albondigak, nuggetak... Afari edo bazkari bat minutu gutxi batzuetan inprobisatzeko, EROSKIren veggie erako plater izoztuek aukera ona ematen dute. Berotu eta prest izango dituzu Nutri-Score sisteman A letra ageri duten errezetak.
PATATA TORTILLA
TIPULAREKIN
Betiko tortilla, baina bertsio beganoan. Patata eta tipula daramatza, eta arrautzaren ordez, garbantzu irina. Ezin hobea bazkaritarako, mokadutxoak egiteko edo lanean jateko.
LA A IN N io o la a en a. a o, , do o o. o
FALAFELA
Ekialde Hurbileko plater ezagunenetakoaren bertsio beganoa. Garbantzu eta espeziekin egina dago, eta zure zartaginean presta dezakezu edo labean eginda.
BOLOGNAR LASAGNA
Plater hau landare jatorrikoa da %100, eta osagai hauek ditu:ragu-a, tomatea, azenarioa, porrua, tipula, olioa, espeziak eta pasta freskoa xaflatan. Ontzia, gainera, jasangarriagoa da, eta aski izango duzu ireki eta zuzenean berotzea mikrouhinean edo labean.
mik mi m u rou o hin h hi ean ea ed l o ollabe be bean. n an a
TOFUA ETA SEITANA
ESKALOPE BEGETALA
Seitanez egina dago (%72); gari glutena izaten du oinarrian, eta ‘haragi begetala’ esaten diote. Baratxuriz eta perrexilez birrineztatua dago, eta zati erosoetan dator.
LA A ar ari i n, en n ez at ati i or
Presta itzazu zuk zeuk zure errezeta beganoak gehien erabiltzen diren produktuetako birekin: tofua eta seitana. Lehenbizikoa haragia bezala kozinatu daiteke (takotxoetan edo xerratan), era guztietako prestaerak onartzen ditu (marinatuta, errea...) eta ongi dator zapore sendoekin, leunekin, gozoekin eta gaziekin. Seitana ere oso moldakorra da, eta bereziki ongi xurgatzen ditu edozein osagairen zaporeak.
BOLOGNAR SALTSA
I t o e b
BOL BO taali l ber be est e r tip i u ord rd egi eg a Zap Z bat ba a pla a p t
Italiatik datorren errezeta tradizionala bertsio beganoan. Oliba olio birjina estra, tomatea, azenarioa, apioa eta tipula daramatza, eta haragiaren ordez, soja. Nekazaritza ekologiko egiaztatutik datoz osagai guztiak. Zaporez beteriko saltsa da, minutu batzuetan berotu eta zure pasta platerak ontzeko prest egongo dena.
MAKARROIAK BOLOGNAR
ERAN ETA ESPINAKA ETA
TXANPIÑOI ‘RISOTTO’-A
Lanera eramateko edo afari azkar bat inprobisatzeko, hona hemen bi errezeta. Zuk aukeratu bietako bat. Mikrouhinean 8 minutuz berotu eta prest egoten dira.
AR R TA ’-A -Aari ri r ko ko, , ta. a. a at tu tuz z ra. a
V-Label zigiluak egiaztatu eta bermatu egiten du jatorria eta produktu begano eta begetarianoen prozesua. en
Produktu beganoak FAMILIA GUZTIARENTZAT
EROSKIn eskaintza zabala dugu produktu begetariano eta beganoetan, preziorik onenean eta marka askotakoak, familia guztiak aukera eduki dezan veggie erako elikadura egiteko ezeri uko egin gabe.
VEGETÁNEA
Sojaz, almendraz eta oloz egindako edari begetalak
Central Lechera Asturiana etxearen produktu sorta %100 begetalek ez daramate gehigarri artifizialik eta azukre erantsirik. Espainian eginak dira. Ez dago zapore naturalagorik!
VIVESOY
Sojaz eta oloz egindako edari begetalak
ALPRO
Aukera paregabea geure burua zaintzeko oloaren zapore onenari eta sojaren aminoazido esentzialei uko egin gabe. %100 tokiko laboreak darabiltzan bakarra eta Espainian egina. Hurbilekoak zapore hobea du!
o n
Olo edari begetala, klasikoa eta ‘light’ erakoa Ez duzu sinetsiko edari hau ez dela esnea: betiko zapore, testura eta ukitu krematsuarekin, orain %100 begetala.
GARDEN GOURMET
Sensational Burger
Hanburgesa %100 begetala, oso zaporetsua eta samurra. Soja proteinaz egina dago, eta ugari ematen ditu proteinak eta zuntza. Dasta ezazu errezeta begano hau, eta berehala ohartuko zara zergatik esaten zaion ‘Sensational’.
HEURA
Hanburgesa
Oliba olio birjina estrarekin egindako lehen hanburgesa begetala eta bakarra.
Birirrinriineztatu a a
Betiko xerra birrineztatua, baina sojaz eta gariz egina, espezia eta usain belarrekin. Errezeta samur eta kurruskatsua, proteina eta zuntz ugarikoa. Ezin hobea plater nagusi gisa hartzeko.
ba eg e be eta ta t eta ta ho o gis gi l’. ’. ’ l’
mediterraneoak
Espezia gustagarriekin marinatuta daude, eta zapore berdingabea daukate, zure plater guztietara moldatzeko modukoa.
Txingarretan egindako mokadutxoak
Haragiaren ordezko aukera, soja eta gari proteina begetalekin egina. Oso egokiak dira zure entsaladak edo pasta platerak osatzeko, behar dituzun proteinak emango dizkizute eta.
T m H soj so o beg be b ego go o edo behha eman
Nug Nu u get g ak
Nuggetak
Ezin kurruskatsuagoak. Erraz kozinatzen dira, baita labean ere.
Ongi jatea preziorik onenean
Zure elikadura osasungarria izan dadin, arau erraz batzuk hartu behar dituzu kontuan erosteko eta kozinatzeko unean ere. EROSKIn lagundu egin nahi dizugu hori lortzen pauso erraz batzuekin.
1Erosketa osasungarria egiteko, biltegian zer daukagun aztertzea da lehen pausoa, eta asteko menua antolatzea.
2Hurrengo pausoa erosketen zerrenda egitea da. Horrela ez dugu ezer ahaztuko eta behar duguna bakarrik erosiko dugu. Gure aplikazioan egin dezakezu zuzenean, non uneko eskaintzak eta sustapenak ere agertuko zaizkizun, propio zuretzat pentsatuak.
Komeni izaten da supermerkatura denborarekin joatea, erosteko unean ez ibiltzeko azkar aukeratzen eta etiketetan ageri den informazioa ongi aztertzeko. Irakurritakoa hobeto ulertuko dugu Nutri-Score sistemarekin eta Nutrizio arloko Semaforoarekin (biak ageri dira EROSKI markako produktuetan).
Garrantzitsua da menu osasungarri bat egiteko behar den guztia sartzea orgatxoan eta, gainera, merkea izatea. EROSKIn erraztu egingo dizkizugu gauzak ‘preziorik onena’ etiketa daramaten produktuekin. 800 baino gehiago daude erosketa osatua egin dezazun.
Ko de un eta etike aztertze dugu N arloko S EROSKI G o d gai erraztu e onena’ 800 bai osatua
NOLA BETE ORGA?
A? ntenugai n skura.
Garrantzitsuena da mantenugai guztiak emango dituzten produktuak edukitzea eskura.
%50
landare jatorriko elikagaiak
Erosketan lekua egin behar zaie zuntz ugariko elikagaiei, adibidez fruta, barazki eta ale osoko zerealei.
Gatz gutxiago hartzeko, aukera ona da espeziak erabiltzea, baita gatz gutxiko bertsioak ere.
%10 gantz
osasungarriak
Ez dira ahaztu behar kalitate oneko gantz asko duten elikagaiak, energia ematen eta metatzen dutenak eta bitamina lipodisolbagarriak dakartzatenak: ahuakatea, fruitu lehorrak, arrain urdinaren kontserbak eta oliba olio birjina estra.
%30
proteina osasungarriak
Gure saskian sartu beharrekoak dira nutrizio kalitate handiko proteinak ere, zeinak funtsezkoak diren gorputzak sortzen ez dituen aminoazidoak lortzeko. Horien artean daude animalia jatorriko proteinak (arrautza, esnekiak, arrainak eta haragiak) edo landare jatorrikoak (lekaleak eta fruitu lehorrak).
ORDENATZEA ETA KONTSERBATZEA
Behin erosketa egin ondoren, garrantzitsua da jakitea produktuak nola gorde biltegian. Ongi eginez gero, luzatu egiten da horien bizia, saihestu egiten da propietateak galtzea eta itxura hondatzea, eta lagundu egiten du, halaber, elikagairik ez dadin alferrik galdu. Gainera, beharrezkoa da elikagaiak multzokatzea eta lehenbizi jan behar direnak ekartzea aurrealdera; arau honi jarraitu behar zaio: “Lehenbizi sartu, lehenbizi atera”.
Zenbat irauten dute elikagaiek
Ez ahaztu, gainera, aurrezkia pilatzeko aukera izango duzula gure dendetan aurkituko dituzun eskaintzekin: 50.000 produktuk baino gehiagok dute deskontua, batzuetan 3x2-koa, besteetan bigarren alea %70ean, eta abar.
1€
aurrezpena baino gutxiagorekin osasuntsu jatea da
‘Smoothie’ berdea
• 2 kiwi
• 100 g mahats zuri (hazirik gabeak)
• 50 g espinaka fresko
• Sagar berde baten erdia
• Limoi baten zukua
• 2 izotz koskor
NOLA PRESTATU Garbitu eta moztu osagai guztiak, sartu amerikar irabiagailuaren ontzian eta birrindu.
Zerbitzatzeko, fruta freskoarekin apaindu dezakegu smoothiea.
Kontsumitu berehala, eta gorde beti hozkailuan.
OHAR DIETETIKOA
Irabiakiak aukera ona dira frutak eta berdurak hartzeko, elikagaiari osorik ateratzen zaiolako probetxua, zuntza 5’ errazio bakoitza
alferrik galdu gabe. Era askotako konbinazioak onartzen dituzte, eta horri esker, lagundu egiten dute elikagai gutxiago alferrik galtzen, oso onduta dauden frutak erabil ditzakegulako (gainera, gozoagoak dira). Horretaz gain, oso prestakin egokiak dira etxetik kanpo eramateko.
Nutrizio arloko ezaugarriak: azukre asko duela iruditu arren, frutak berez dituen azukreak dira, eta osorik jaten denez, zuntz eta guzti, azukre horrek ez du azukre libre eta erantsiek bezalako alterik egiten.
Trikimailua: gozotasuna edo nahi dugun testura eman diezaiokegu datil bat edo bi eta ur pittin bat erantsita, esne gaingabetua bestela edo edozein edari begetal.
Berdel papillotea patata eta berdura ohearen gainean
• 4 berdel, 120 gramokoa bakoitza
• 500 g patata
• 500 g brokoli
• 150 g txanpiñoi
• Porru bat
• Koilarakada bat eta erdi oliba olio birjina estra
• Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria
• Perrexila, 3 sortatxo (hostoak bakarrik)
• Limoi erdiaren birrina eta zukua
NOLA PRESTATU. Egosi patatak azalarekin ur ugaritan, ia puntu-puntuan egon arte. Xukatu, utzi hoztera, zuritu eta moztu xerratan (hatz baten lodierakoak).
Garbitu porrua eta txanpiñoiak. Moztu porrua xerra lodietan eta txanpiñoiak laurdenetan.
Garbitu brokolia eta atera lore txikiak. Hartu labeko papera, prestatu lau orri eta jarri bakoitzaren gainean patata xerraz egindako ohe bat, eman gatza eta piperbeltza eta erantsi oliba olio haritxo bat.
Jarri berdel solomoak patata ohearen gainean, banatu brokoli loreak gainean, eman gatza eta piperbeltza, eta erantsi koilarakada erdi oliba olio eta limoi erdiaren zukua eta birrina.
Itxi ongi paketetxoak lurrunak ihes egin ez dezan eta kozinatu 2-3 minutuz potentzia gorenean mikrouhinean. Lau paketetxoak aldi berean egin daitezke labean (aurrez berotzen jarrita) 200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola, 2-3 minutuz.
Papilloteak egin bitartean, erregosi porrua eta txanpiñoiak zartagin batean koilarakada erdi oliba oliorekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin.
Nahasi koilarakadatxo erdi oliba olio perrexilarekin (xehe-xehe moztuta). Gorde geroko.
Zerbitzatu paketetxo bakoitza bere paperean, berdura erregosiekin eta perrexil olioaren haritxo batekin.
Oilaskoa udare, pasta eta espinaka entsaladarekin
2 oilasko laurden (atzealdeak)
4 udare (konferentzia)
240 g makarroi EROSKI basic
500 g brokoli
Tipula bat
2 koilarakada jogurt
300 g espinaka
4 intxaur
3 koilarakada oliba olio birjina estra
Koilarakada bat sagardo ozpin
Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria
NOLA PRESTATU. Zatitu oilasko laurdenak eta eman gatza eta piperbeltza, bota oliba olio haritxo bat eta sartu labean erretilu batean (labea aurrez berotuta) 195 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen duela, 30 minutuz, gorritu eta barnetik egiten diren arte. Eman buelta bizpahiru aldiz labean dauden bitartean. Moztu udareak laurdenetan, haziak kenduta, eta erregosi erdiak zartagin batean oliba olio haritxo batekin gorritzen diren arte. Gorde berotan.
Egosi pasta ur ugarirekin eta gatzarekin. Xukatu.
Garbitu brokolia, egin lore txikiak eta egosi lurrunetan. Gorde geroko.
Zartagin batean, oliba olio koilarakada batekin, guritu tipula brunoise eran moztuta udareen beste erdiarekin (horiek laukitxo txikietan moztuta). Erantsi pasta egosia, brokolia eta jogurt koilarakada biak. Nahasi ongi, erregosi pare bat minutuz su ezti-apalean eta eman gatza eta piperbeltza.
Prestatu ozpin saltsa: nahasi bi koilarakada oliba olio, sagardo ozpina, gatza eta piperbeltza.
Platera muntatzeko, prestatu espinaka krema bat, ondu ozpin saltsarekin eta intxaur zatitxoekin. Estali oilaskoarekin, udare erregosiekin eta brokoliz eta udarez eginiko pastarekin.
hilabete honetan
Eltzekari BEGANOA
OSAGAIAK
Baratxuri atal bat
Tipula erdia
Piper berde baten erdia, piper gorri baten erdia eta piper hori baten erdia 20 ml oliba olio birjina estra 40 ml tomate saltsa 600 ml berdura salda 8 albondiga begano 150 g pasta (izar erakoak) 150 g babarrun zuri (egosiak) 80 g baby espinaka Gatza eta piperbeltza
1. PAUSOA
Moztu berdurak xehe-xehe eta erregosi eltze batean oliba olioarekin. Eginda daudenean, erantsi tomate saltsa eta utzi sutan bost minutuz.
2. PAUSOA
Denbora hori pasatzen denean, estali berdura saldarekin, eman gatza eta piperbeltza eta, irakiten hasten denean, erantsi izartxoak eta egosi ontzian ageri den denboran.
3. PAUSOA
Bitartean, markatu albondigak zartagin batean eta, pastari hiru minutu gelditzen zaizkionean, bota eltzera babarrun zuriekin eta espinakekin batean.
4. PAUSOA
Bukatu kozinatzen eta zerbitzatu eltzekaria, errazio bakoitzean bi albondiga jartzen ditugula.
4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 30 MINedergintza
edergintzarako
6EURO
EZINBESTEKO baino gutxiagorekin
Ahaztu ezazu urtarrileko aldapa eta has ezazu urtea dirua aurreztuz zeure burua zaintzeko produktu sortarekin, preziorik onenean.
Hasiera eta asmo berrien hilabetea da urtarrila. Eta ohitura onei berriz heltzeko garaia ere bai, Eguberrietan ohikoak diren gehiegikeriak alde batera utzita: aurrezteari ekin beharra dago oparitan eta otordutan ohi baino gehiago gastatu ondoren, dieta osasungarri eta orekatuari heldu behar zaio berriro, kirola egiteko ohitura lehengoratu... Eta gure larruazala eta ilea zaindu eta babesteko errutinak ere zain ditugu, neguak dakartzan hotzak eta hezetasunak erasan egiten diete eta.
EROSKIn gure aletxoa jarri nahi dugu azken hori ez dadin buruhauste bat izan eta arazorik gabe sar dadin zure aurrekontuan. Zainketarako eta edergintzarako ezinbestekoak diren zortzi produktu hautatu ditugu, eta laguntzaile onak izango dituzu zeure burua zaindu eta aldartea hobetzeko, zure sakelari kalterik egin gabe.
1Zaindu zure ilea
Zure ileak zainketa berezia behar du, urte sasoi bakoitzera egokitua. Eman iezaiozu -astean bi egunetan, gutxienez - maskara bat, elikatu eta lehengoratu egingo duena, zure adatsa leun, distiratsu eta sendo egon dadin.
ILERAKO belle MASKARA, LEHENGORATZE INTENTSIBOA Symrepair® zeramidak eta argan olioa ditu formulan. Eragin lehengoratzaile intentsua ematen du 60 segundoan, eta lagundu egiten du ileak bere hidratazio maila, distira eta leuntasuna eskuratu ditzan, eta aurre egiten die punta irekiei. Urarekin garbituta edo garbitu gabe erabil daiteke, ilea nola dagoen.
2Aurpegiko garbiketa
Adituek nabarmentzen dutenez, aurpegiko garbiketa da lehen pausoa larruazala osasuntsu eta polita egon dadin. Neguan produktu leunak erabiltzea komeni izaten da, larruazala lehortuko ez dutenak, eta bereziki formulatuta daudenak mantu hidrolipidikoa errespetatzeko eta pH-a orekatzeko. Xaboirik gabeko garbigarri batek eta aktibo hidratatzaileak dituen toniko batek lagunduko dizute horretan.
AURPEGIA GARBITZEKO
belle MOUSSE-A Leun-leun garbitzen du zure aurpegia, eta modu delikatuan kentzen dizkizu makillajea eta zikin hondar guztiak. Apar erako testurak eta xaboi gabeko formulak ongizate irudipen atsegina eskaintzen dute zure larruazalean, lehortzera utzi gabe. Betaina darama eta jasmin, arrosa eta ginkgo bilobaren estraktuak, zeinak lagundu egiten duten larruazala hidratatzen, baretzen eta leuntzen, garbi eta fresko uzten dutela, eta gantzik ez duelako irudipenarekin. Kotoi baten laguntzaz eman daiteke, urarekin garbitzen ibili gabe, edo hatzekin zuzenean, masajea emanez, eta ondoren urarekin garbituz.
3AURPEGIRAKO belle TONIKOA
Alkoholik gabeko formula darabil eta osagaien %95 jatorri naturalekoak ditu, besteak beste azido hialuronikoa, arrosaren, jasminaren eta ginkgo
bilobaren estraktuak eta niazinamina, zeinak lagundu egiten duten keinu bakarrean larruazala hidratatzen, argitzen, suspertzen, baretzen eta leuntzen.
Ba al zenekien aurpegirako tonikoek seboa doitzeko balio dutela, freskatu egiten dutela larruazala eta oinarrizko mantenugaiak eta bitaminak ematen dizkiotela berriz oreka eskuratu dezan aurpegirako garbigarri gogokoena erabili ondoren? Horregatik, ezinbestekoak dira aurpegia garbitzeko errutinan.
Mimatu zure larruazala
Larruazalaren funtzio nagusietakoa da babes hesi gisa jokatzea, baina hotzak deshidratatu egin dezake eta tenperatura eta hezetasun aldaketa etengabeek apurtu egiten dute haren oreka. Horregatik, neguan mimoz zaindu behar dugu, babestuta, sendoa eta ederra egon dadin. belle etxeko hiru produktu ezinbesteko aurkeztu nahi dizkizugu helburua lortzeko.
belleAURPEGIRAKO PROFIRM KREMA
Zimur gutxiago ager daitezen formulatua dago, larruazalaren tinkotasuna indartzeko eta hidratazioa hobetzeko; horretarako, konbinatu egiten ditu aminoazido esentzialen ekintza, adibidez argininarena, serinarena eta prolinarena, zenbait printzipio aktiborekin, esaterako azido hialuronikoarekin, almella
estraktuarekin eta fucus algaren estraktuarekin.
Pisu molekular handiko azido hialuronikoak hobetu egiten du hidratazioa, elastikotasuna eta tinkotasuna. Akmella estraktuak sendotu eta tenkatu egiten du, eta fucus algaren estraktuak, berriz, babestu egiten du zahartzearen eraginetik eta hidratatu ere bai.
Larruazaleko gune estralehorrak eta zartatuak elikatu eta lehengoratzeko formulatua dago baltsamo lehengoratzaile hau, eta zatirik zimurrenak leuntzeko. Konbinatu egiten ditu karité gantzaren eta almendra olioaren eragin bigungarri eta babeslea,
eta alantoinaren, kamamila estraktuaren eta bisabololaren propietateak (baretu egiten dute, hanturen aurka egin eta leundu). Gorputzean eman daiteke, aurpegian eta eskuetan. Erremedio unibertsala da, egokia larruazal sentiberetarako.
Ekintza intentsiboko krema da, zeinak aparteko babesa eskaintzen duen larruazal oso lehorretarako. Glizerina begetala dauka %30 eta karité gantza, sakon lehengoratzeko eskuak, ez daitezen zartatu. Aloe vera estraktua eta alantoina ere baditu, esku zartatuetako lehortasuna eta larruazal tenkatua arintzeko. Bere formulak 48 orduko hidratazioa eskaintzen du eta, aldi berean, lehengoratu, elikatu, baretu eta babestu egiten du. Ontzia ezin egokiagoa da poltsan edo nezeserrean eramateko.
Kolorea ezpainetarako
Koloreetako ezpainetakoak goraldi betean daude urteetan maskarak gailendu ondoren. Denboraldi honetan tonu arrosak eta testura erdimateak nagusituko dira; testura horiek, izan ere, ez dute lehortzen larruazala eta lagundu egiten dute zimurrak gutxitzen.
belle KOLOREETAKO EXTREME EZPAINETAKOAKbelle&MAKE-UP sailak Color
Extreme produktu sorta merkaturatu du iraupen luzeko zortzi tonu ezinbestekotan (irudian, 01 Ballerina eta 02 Wild rose tonuak). Kolore biziek osatzen dute produktu sorta, akabera erdimate eta argitsukoek. Formulak ez dauka glutenik. Erabiltzeko, aski da ematea, bi minutu itxarotea, eta kito!
Lurrin berezia
Funtzio anitzeko produktuek optimizatu egiten dute edergintzako aurrekontua. Ezagutzen al dituzu belle saileko Aromacare lurrinak? Hiru lurrin hauek zaindu ere egiten dute larruazala, osagai kosmetiko eta naturalei esker. Gainera, Neutrascent® teknologia patentatua darama, zeinak lagundu egiten duen usain txarrak neutralizatzen, tabakoarena barne.
belle EAU DE PARFUM 1. ZK. BOUQUET FLORAL
Lurrin honek konbinatu egiten ditu lore ukituak, adibidez jasmin, arrosa eta laranja lorearena, anbar ukituko hondo batekin. Senti ezazu edertasun keinu berri bat zure ilean ere ematen duzunean. Olio esentzialak daramatza, adibidez bergamota, piperbeltza
eta berolia, baita zeta proteinak eta pantenola ere, zeinak elikatu eta leundu egiten duten ilea, eta glizerina begetala ere badu, larruazala zaintzeko balio duena. 50 ml-ko formatua ezin hobea da bidaiako nezeserrean eramateko.
Gaixotasun neurodegeneratiboak LAGUNTZA ORO DA ONA
Espainian milioi bat pertsona inguruk daukate gaixotasun neurodegeneratiboren bat. Arreta eta tratamendu egokiak behar dituzte, eta hilabete honetan lagundu egin dezakezu keinu txiki batekin, zentimo batzuk emanez ordainlekutik pasatzean.
Eskerrak eman nahi dizkiegu EROSKIren bezeroei beren ekarpenekin lagundu egingo dutelako landa eremu bakartuetan parkinsonaren gaitza duten pertsonen egunerokoa hobetzen, non populazioa zahartua dagoen eta zailagoa duten baliabide soziosanitarioetarako sarbidea.
Parkinson Rural izeneko proiektuarekin, konektatu egingo ditugu pertsonak, eta ohiko zereginak egiten dituzten bitartean, adibidez erosketak egitera joaten direnean, aukera izango dute parkinsona duten pertsonei laguntza emateko haiek ere beren eguneroko jarduerak egin ditzaten.
Alicia Campos, Parkinsonaren Espainiako Federazioko kidea
Gaixotasun neurodegeneratiboak dituztenentzat, adibidez parkinsona, esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) edo alzheimerra, ezinbestekoa da tratamendu eta arreta egokiak eskura izatea, horrekin bermatzen da-eta gaixotasunari erantzun egokia ematea. Haien bizi kalitaterako funtsezkoa da hainbat arlotatik laguntza jasotzea: fisioterapia, psikologia, terapia okupazionala, errehabilitazioa, nutrizio orientazioa, logopedia, eta abar. Frogatua dago tratamendu horiek atzeratu egiten dutela gaixotasunaren bilakaera eta konplikazioak agertzea.
Kaltetuek eurek eta haien familiek ordaindu behar izaten dituzte nagusiki terapia zerbitzuak, edo pazienteen elkarteek. Zure laguntzarekin, gure elkartasun programaren bidez, zenbait elkartek laguntza gehiago eman ahal izango diete gaixoei eta haien familiei: Fagal (Alzheimer Galizia Federazioa), Fegadem (Esklerosi Anizkoitzaren Galiziako Federazioa), FEP (Parkinsonaren Espainiako Federazioa), Luzón Fundazioa eta EM Euskadi (Euskadi Esklerosi Anizkoitza.
EROSKIren bezeroen elkartasunari esker, gure Fundazioak finantzatu egingo du EscuELA formazio proiektua ELA duten gaixoak nola zaindu jakiteko; doako programa bat da, ELArekin zerikusia duten zaintzaile eta profesionalei zuzendua. Maria Jose Arregi, Luzón Fundazioko presidentea
EROSKIren elkartasun kanpainaren etekinak lagungarriak izango dira errehabilitazio integraleko zerbitzuak eskaintzen jarrai dezagun esklerosi anizkoitza duten pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko. Lagundu gaitzazu lortzen! Karmele Garro, Euskadi Esklerosi Anizkoitza Fundazioa
Zure ekarpenarekin nutrizioa eta bizimodu osasungarria lantzeko programa bat egiten dugu eta aholkuak eta erraztasunak ematen dizkiegu esklerosi anizkoitza duten pertsonei, bizi kalitate hobea izan dezaten elikaduraren eta ariketa fisikoaren bidez. Mª Teresa Gonzalez Salvadores, FEGADEMeko presidentea (Esklerosi Anizkoitzaren Galiziako Federazioa)
Zuen ekarpenei esker, lagundu egingo duzu estimulazio kognitiboko tailerrak gauzatzen eta autonomia lantzen dementzia duten pertsonekin, baita laguntza psikologikoa, formazioa eta orientazioa emateko tailerrak ere dementzia duten pertsonen senitartekoei, zertxobait arindu dadin haien gainzama fisiko eta emozionala. Isabel Gey, Alzheimer Galizia Federazioko presidentea
ABENDUAN
Eskerrak eman nahi dizkizugu joan den hilean laguntza eman diguzulako gure elkartasun programan eta zure ekarpena egin duzulako FESBALi atxikita dauden Elikagai Bankuen alde eta ongintzazko beste erakunde batzuen alde ere bai: Cáritas, Gurutze Gorria, A Coruñako Cocina Económica eta Padre Rubinos Ongintzazko Institutu Soziala.
Abantaila gehiago
Denok dakigu urtarrileko aldapa oso gogorra izan daitekeela. Horregatik, EROSKI club-etik zenbait aukera proposatu nahi dizugu urteari ilusioz ekin diezaiozun eta beherapenekin are gehiago aurrezteko modua izan dezazun. Gainera, lagundu egin nahi dizugu telefonoaren eta erregaiaren fakturei erantzuten.
Hilero aurreztu dezakezu modan, aisialdian eta elektronikan. Zure esku dago!
Ezagutzen al duzu Sustapen Gehiago atala?
EROSKI club-ek gune hori eskaintzen dizu aurrezten jarrai dezagun 80 markatan baino gehiagotan: moda, aisialdia, elektronika... Hemen aurkituko duzu:
EROSKI APLIKAZIOAN Kupoien eta eskaintzen atalean EROSKIREN WEBGUNEAN eros.ki/mas-promociones
Ikus ezazu aurrezteko zenbat aukera eskaintzen dizun Sustapen Gehiago atalak
bazkide izateagatik
SAR ZAITEZ ‘SUSTAPEN GEHIAGO’ ATALEANParte hartu eta lortu itzazu 2023ko zure erosketak doan
Beherapen garaia da eta gehiago aurreztu dezazula nahi dugu EROSKI club-en. Urtea ongi hasteko, urtarrilaren 7tik otsailaren 1era, urtebeteko erosketak doan egiteko lau sariren zozketa egingo dugu (1), bakoitza 2.500 €-ren baliokoa.
ZER EGIN BEHAR DUZU?
Sustapen Gehiago atalean sartu behar duzu eros.ki/maspromociones webgunetik edo EROSKIren aplikaziotik, eta kito! Automatikoki sartuko zara zozketan. Har ezazu gogoan, sarbidea izateko, erabiltzaile izenarekin sartu behar duzula zure kontuan, bai webgunean eta bai aplikazioan.
(1) Ikusi informazio gehiago hemen: eroski. es/ahorra-con-mas-promociones/
Oraindik ez baduzu eskuratu EROSKIren aplikazioa, deskargatu ezazu doan hemen, eta eraman ezazu guztia zure mugikorrean:
Zure aurrezki-kupoiak eta eskaintzak Zure eskuorriak
Zure erosketa tiketak
Produktuen eskanerra Hileko zure aurrezkia
Zure txartel digitala Nire erosketen zerrenda Eta askoz gehiago!
doan URTEBETEKO
Hilabete honetan, saskien zozketa gehiago
Hilabete honetan 25 €-ko (2) beste 100 saskiren zozketa egingo dugu. Ez galdu zurea eramateko aukera!
Nola parte hartu dezakezu? Oso erraza! Honako ohar hau ageri duten bost produktu erosten dituzun bakoitzean, zozketan parte hartuko duzu:
(2) Ikusi baldintzak: www.eroski.es/sorteo-suma-ahorro/
Pasa zaitez Virgin telco-ra eta hilero zure EROSKI txartelean sartuko dizugu Virgin telcok igortzen dizun fakturaren %4a (1)
Nola has naiteke aurrezten?
Eroski.es webgunean, zoaz EROSKI club atalera eta han sar zaitez Telefonia sustapena atalean: www.eroski.es/eroski-club/promocion-telefonia/
Klika ezazu Nahi dut.
Eta buka ezazu online kontratazioa edo utzi zure telefonoa zurekin harremanetan jar daitezen.
(1) Virgin telcok hilero igortzen dizun fakturaren %4 sartuko dizugu zure EROSKI club txartelean, BEZik gabe. Ikusi baldintzak hemen: www.eroski.es/eroski-club/promoción-telefonía. Sustapenean izena emateagatik, 5 € jasoko dituzu EROSKI club txartelean sustapenari dagokion %4a lehenbizikoz sartu ondoren. Gehienez 5 € izena ematen duen bakoitzeko.
Eman izena eta has zaitez erregaietan aurrezten
Oraindik ez al dakizu erregaitan nola aurreztu dezakezun EROSKI club-ekoa izateagatik?
%4raino aurreztu ahalko duzu (2) erregaia EROSKI club txartelarekin ordaintzen duzunean Repsol, Campsa eta Petronorren zerbitzuguneetan.
Hilean 50 eta 100 litro artean hartzen badituzu, %2 aurreztuko duzu.
Hilean 100 litro baino gehiago hartzen badituzu, %3.
Gainera, lortu ezazu beste %1 EROSKI club ordainketa txartelarekin
ordainduta, eta %4 aurreztuko duzu. Aurrezki hori eskuratzeko, zure EROSKI club txartela atxiki egin beharko diozu Repsol Más txartelari, eta EROSKI club kreditu txartelarekin ordaindu beharko duzu erregaia.
(2)
Aurreztu ahal izateko, zure EROSKI club txartela atxiki egin beharko diozu Repsol Más txartelari, eta EROSKI club kreditu txartelarekin ordaindu beharko duzu erregaia. Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetarako bakarrik balio du eskaintza horrek. Hurrengo hilabetearen hasieran sartuko dizute dirua EROSKI club txartel atxikian. Ikus itzazu baldintza guztiak hemen: www.eroski.es/promocion-carburante/
bidaiak
ELUR MINEZ
Aurreztu eta gozatu neguko oporralditxo ahaztezin batekin
Neguko kirolak eta jarduerak eskaintzen dituzten lurraldeek pozik hartu dituzte udazken bero-epelaren osteko elurteak.
Hemen da elur denboraldia, eta une aproposa da oporralditxo bat prestatzeko eta eski pista nagusiekin eta neguko aisialdiak eskaintzen dituen esperientzia askotarikoekin gozatzeko. Sorpresaz beteriko bidaia izango da, eta beti gogoan edukiko duzue zuk eta zure ingurukoek. Neguko oporralditxo ahaztezin bat eskaintzen dizugu EROSKI Bidaietan, zuk nahi duzun lekuan, eta pilatu itzazu euroak zure EROSKI club txartelean!
ELURRETARA JOATEKO PROPOSAMEN ONENAK
Eman iezaiozu begiratu bat EROSKI Bidaien katalogo erakargarriari, negurako oporlekurik eta esperientziarik onenak eskainiko dizkizu eta. Iberiar penintsulan dauden eski estazio nagusiak dituzu aukeran, eta pistarik onenetan eskiekin irristatuz ez ezik, beste hainbat jarduera eginez ere gozatu ahalko duzu, natura zurian barneratuz.
Baqueira Beret, Vall de Núria eta Masella (Kataluniako Pirinioetan), Javalambre-Valdelinares
Leran paseo bat egitea txakur alaskanoek tiratuta.
(Teruelen), Cerler, Formigal-Panticosa eta Astún-Candanchú (Aragoiko Pirinioetan), Grandvalira (Andorran) eta Sierra Nevadako esti estazioak abian jarri dituzte elurretako kirolak maite dituzten guztientzat.
BESTELAKO ESPERIENTZIA BAT
Eskiak bazterrean utzita ere esperientzia eta jarduera harrigarriak egin ditzakezue etxeko guztiek, adibidez Naturland eta RocRoi guneetan, Andorran. Elurretako leretan paseoak egitea da aukera bat, txakur alaskanoek tiratuta, edo elurretako erraketekin ibilaldiak egitea; batean zein bestean, txundituta geldituko zara inguru zuriarekin eta naturarekin. Gainera, adrenalina maite dutenek eta abenturazale ausartenek elurretako motorrak hauta ditzakete, edo Tobotronc delakoa proba dezakete (Andorra), mendiko toboganik luzeena mundu osoan.
ATSEDENA ETA AISIALDIA
Eta egunean zehar hara eta hona ibili ondoren, Caldea aukeratu dezakezu erlaxatzeko, Andorran. Gune horretan lasaitasun gorena eta une ludikoak konbinatzen dira, eta aukera ematen du ur termal goxoetan murgil egiteko kanpoko elurra begi bistan duzula edo gauerdian bainu bat hartzeko pomelo artean.
Eskia, snowboarda, iraupen eskia eta neguko beste hainbat esperientzia eskaintzen dizkizugu, familian joateko, bikotekidearekin, lagunekin edo taldean. EROSKI Bidaietan pakete erakargarriak ditugu zuretzat, ostatu hartzeko leku paregabeak eta egun baterako edo batzuetarako forfait-a biltzen dituztenak, aisialdirako jarduerak, materialaren alokairua eta beste hainbat zerbitzu.
EROSKI
Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan.
Rosa Carabel, EROSKIko CEOa eta Alejandro Martinez Berriochoa, EROSKI Fundazioko zuzendari nagusia, -zazpigarrena eta zortzigarrena eskuinetik hasita -, Iñigo Urkullu lehendakariarekin -erdian - eta sari banaketa ekitaldian parte hartu zuten gainerako kideekin.
SARITU EGIN DUTE
erosketa jasangarriagoa eta arduratsuagoa errazteko egiten dugun
Kontsumo arduratsuagoa eta bizimodu osasungarriagoa sustatzea dira Osasunaren eta Jasangarritasunaren arloan hartu ditugun 10 Konpromisoetako bi, eta saritu egin dizkigute Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sarietan.
Zehazki, ‘2022ko Merkataritzako Euskadi Saria’ eman diote gure dendarik jasangarrienari, zeina Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan baitago, eta ‘Hedabideen Saria’, berriz, EROSKI Consumer informazio proiektuari.
‘2022ko Merkataritzako Euskadi Sariak’ aipamen berezia egin
dio Lakua-Arriagako denda jasangarriari; 2021eko urte bukaeran inauguratu zen eta %50 murriztu du energia erabilera saltoki estandar baten aldean (energia berriztagarriak erabiliz bakarrik). LEED Gold ziurtagiriaren parametro zorrotzak beteta eraiki dute, eta hozgarri naturalak darabiltza; hozteko darabiltzan altzariek, berriz, azken aurrerapenak dakartzate I+G arloan eta argiztapenari dagokionez, LED sistema adimenduna eta autoerregulatua darabil.
Supermerkatu honek mugarri bat jarri du EROSKI denden bilakaeran, eta energia eredu berri baterako trantsizioa dakar.
INFORMATU ETA FORMATU
Bestalde, EROSKI Consumer informazio proiektua ere saritu egin dute ‘Hedabideen Sariarekin’, kontsumo arduratsuaren alde eta kontsumitzaileen defentsan Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duen lanagatik. EROSKI Consumer hilero iristen zaie 4 milioi irakurleri baino gehiagori bere hilabetekariaren bidez, zeinak jada 48 urte bete dituen, eta erreferentziazko komunikazio kanalak ere baditu,
ahalegina
Rosa Carabel EROSKIko CEOak jaso zuen saria.
hala nola webgunea eta sare sozialetako profilak: @EroskiConsumer eta @eroskiconsumer.
Sari banaketa Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izan zen, eta bertan izan ziren, besteak beste, Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua. EROSKIren aldetik, berriz, Rosa Carabel gure CEOa eta Alejandro Martinez Berriochoa EROSKI Fundazioko zuzendari nagusia azaldu ziren sariak jasotzera.