bidaiak Punta Vela, Mazarron
Bizi ezazu zure bizitzako uda Itsasertz Beroan
Ahaztu itzazu presak, jende pilaketak, betebeharrak eta ordulariaren tik-taka. Itsasertz Beroan hauxe izango da zure zeregin bakarra: itsasoaren mende jartzea (Mar Menor eta Mediterraneoa), klima pribilegiatuarekin gozatzea, non urtean 300 eguzki egun baino gehiago izaten diren, eta hango 1.001 zaporeak dastatzea, ez alferrik Gastronomiaren Espainiako Hiriburu izendatu baitute 2021ean. Prest al zaude zure bizitzako udarik gogoangarriena bizi izateko? Hala bada, Murtziako Eskualdea bisitatzera etortzeko moduan zaude.
Los Cocedores
, Aguilas
UR GAZIAREN PARADISUA Erlaxatu zaitez olatuen hotsa entzunez eta hondartzan paseo amaigabeak eginez, hareA fi n eta urre kolorekoetan barrena, edo nahiago baduzu, deskonektatu egin dezakezu eta kala ezkutuetara joan lasaitasun bila, bakarrik egoteko paradisu txikiak baitira, norbait bisitan joateko zain daudenak. Mar Menor, La Manga, Mazarron eta Aguilas inguruan era guztietako hondartzak aurkituko dituzu, eta ezin hobeto egokituko dira zuk nahi duzun horretara.
48
48-49_Viajes_EUS.indd 48
18/6/21 17:10