Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak” (Euskaltzaindia-EUDEL) Eu/Cas/Fr

Page 15

Kale, karrika eta kidekoen izenak hautatzeko irizpide orokorrak

Aitorturik jardunbide hori kaltegarria izan ohi dela zeren eta horrelako izendapenek, gerora, Konferentziak gomendatzen ez dituen izen-aldaketak eragin ohi baitituzte, Kontuan harturik gidalerro gutxi dagoela pertsona bat bizirik dagoela edo haren heriotzatik denbora laburrera haren izena hartzeari buruzko jardunbideei dagokienez, 1. Gomendatzen du agintari nazional eskudunek aholka dezaten ez erabiltzea pertsona-izenak entitate geografiko bat izendatzeko dena delako pertsona hori bizirik dagoen bitartean. 2. Halaber gomendatzen du agintari nazional eskudunek beren gidalerroetan gomendio argiak ematea izen bat oroipenerako erabili baino lehen itxaron beharreko denborari buruz. Komeni da, azkenik, plazak eta kale edo karrikak pertsonen omenez bataiatzean, eremu jakin batera gehiegi ez lerratzea eta oreka bilatzea; alegia, gehiegi ez ugaritzea arlo jakin bateko pertsonak, hala nola erlijioaren arlokoak, politikaren arlokoak, arlo militarrekoak eta abar.

Zer komeni den kontuan hartzea karrika, plaza eta gainerakoei izena ematean Faktore hauek hartu behar lirateke kontuan karrika, plaza, eraikin eta herri eta hirietako gainerako arkitektura-elementu berriei izenak ematean: • Izaera bereizgarria; hau da, unibokoa izatea. Horrek esan nahi du herri berean ez luketela egon beharko izen bereko bi kalek edo gehiagok. Izen berriak ematean, saihestu egin behar da, ahal den neurrian, jada existitzen diren beste bide batzuen izenekin nahastea ekar dezaketen izenak. Era berean, unibokotasuna zaintzeko, ez lirateke zatikatu behar bere morfologiagatik izendapen bakarra behar duten karrikak. Alegia, karrika batek izen bakarra izan behar luke, baina onargarria da izena aldatzea baldin eta karrikaren norabidea angelu zuzenean aldatzen bada, gorabehera fisikoren batek zeharkatzen badu (adibidez, erreka bat), edota karrika zabalago batek edo plaza batek ebakitzen badu. Orobat, unibokotasun horren mesedetan, komeni da, odonimoa izen berezi batez osatuta dagoenean —leku-izena izan zein pertsona-izena izan—, harekin batera, ahal dela edo beharrezkoa ez bada, izen arruntik ez jartzea afixa edo xaflan hizkuntza bat baino gehiago erabili behar denean, Euskal Herrian gehienetan gertatzen den moduan. Hots, hobe da, ahal izanez gero, odonimoaren atal espezifikoa bera izatea bi hizkuntzetan, gaizki ulertuak saihestearren eta, izendegiak osatzeko edo erreferentziatzeko orduan askotan forma bakarra bildu ohi denez, beste forma baztertua gera ez dadin. Adibidez, Fleming Doktorearen

15


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.